Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2012/05/08 16:48:56.315 GMT+2

Santamainako 20.urteurrena

 

Bihar, Maiatzak 9, Santamainako 20.urteurrena ospatuko dugu, JAIALDI erraldoia egingo dugularik.

Gerturatzen zaretenontzat, Munduan berbenaz gozatzeko aukera izango duzue.  Honez gain, tripa zorriak baretzeko merendola bat ere egingo dugu.  

  spacer

   

Arratsaldea gustura pasatu, eta lagun giroan gozatzeko, gerturatu Santamainako ludotekara arratsaldeko 17.00etatik 20:00etara.

 BERTAN IZANGO GAITUZUE ZAI, ZATOZTE!!

Nork: ludotekak.2012/05/08 16:48:56.315 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2012/04/23 12:16:02.375 GMT+2

TXATXILIPURDIKO UDALEKU IREKIAK

Ludotekak itxi ostean, badago ondo pasatzeko aukera Arrasaten bertan.

Txatxilipurdiko udalekuak uztailaren 2tik 20ra egingo dira eta bertan izena emateko, Maiatzaren 11 baino lehen izango duzue aukera. Jadanik zabalik da, beraz, ez galdu denbora eta etorri lehenbailehen.

Hiru gune aukeran izango dira beti bezala: Musakola, erdigunea eta San Andres.

                       spacer

Zaintza zerbitzua ere 9:00etatik 10:00etara egongo da Beibileku eta Bihurrikeixetan parte hartzen dutenentzat behar izanez gero.

Deskontuak izango dira familia ugarientzat eta topakideko bazkideentzat.

Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu Txatxilipurdira          ( 943795446) edo gerturatu bertara ( Nafarroa etorbidea 23)

 ZATOZTE ARRASATEKO KALEAK GURE  JOLASLEKU   BIHURTZERA !!!

Nork: ludotekak.2012/04/23 12:16:02.375 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2012/03/23 11:13:23.439 GMT+1

PAZKO ASTEKO EGITARAUA

Pazko astean ludoteketatik ekintza bereziak egingo dira:

Nagusientzat ( 4,5 eta 6.mailakoentzat) Orioko Txurruka aterpetxera irteera egingo dute.

Izena emateko Ludoteketara hurbildu Martxoak 28a baino lehen, eta ordaindu beharrekoa (55€) bertako hezitzaileei eman.

                        spacer

Arrasaten gelditzen diren beste guztientzat ere, ludoteketan aukera zabal eta interesgarriak izango dituzte hiru ludoteketako erabiltzaileak elkartuko direlarik:

Apirilak 11: Altxorraren bila Santa Barbaran

Apirilak 12: Igerilekura irteera ( eman izena Apirilak 4a baino lehen)

Apirilak 13: Musakolako zelai handian kanpo jolasak

 Pazko astea berezia izango da Ludoteketan ere, zatoz jende berria ezagutuaz ondo pasatzera.

Nork: ludotekak.2012/03/23 11:13:23.439 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2012/03/15 11:01:19.151 GMT+1

LUDOTEKA IBILTARIA

Aste buru honetan San Andres auzoko Ludoteka Ibiltarian, sukaldaritza lantzeko aukera egongo da.Gerturatzen diren guztiak  nahi izanez gero, sukaldari izateko aukera izango dute.

                 spacer

Bakoitzak bere txapela egin ondoren, hojaldresko errotatxo beteak egingo dituzte guraso edo helduen laguntzaz.Bazkaldu ondoren postre bezala jateko ezin hobeak, momentuan jateko gogoak gainditu ezkero.

Sukaldari izan nahi ez duenak ere, izango du aukera beste ekintza edo jolas batzuekin gustura ibiltzeko, beraz, gerturatu larunbat goiza primeran pasatzera.

Nork: ludotekak.2012/03/15 11:01:19.151 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2012/02/27 19:38:32.960 GMT+1

ATE IREKIAK!


Badatozela ate irekiak!!!  Otsailaren 29an, Martxoaren 1ean eta 2an  ate irekiak izango dira Arrasateko ludoteketan. Eguaztenean Santamainan, eguenean Okendon eta eguakotxien Usaetxen.

Gogoratu egun berezi hauetan 3-12 urte bitarteko haurrak bazkide izan gabe ludotekan sartzeko aukera izaten dutela.

Aste honetan TORRADAK egin eta jateko aukera izango dugu. Jateko gozo honekin saltseatu nahi izanez gero, hurbildu zaitez behean aipatutako egunetan  guregana!

 spacer


Otsailaren 29an SANTAMAINAra

Martxoaren 1ean OKENDOra

Martxoaren 2an USAETXEra

HURBILDU ZAITTEZ!!!

Nork: ludotekak.2012/02/27 19:38:32.960 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2012/02/10 13:12:49.409 GMT+1

LUDOTEKA IBILTARIA

Datorren larunbatean, Otsailak 11, Musakola auzoan, Ludoteka Ibiltaria gauzatuko da 2012.urte honetako bigarren larunbata izango delarik.

Lehenengoa, Herri Eskolakoen laguntza eta borondate onarekin San Antolin ikastetxeko eraikin urdinean egin genuen, baina txiki gelditzen zaigunez, oraingoan Udaletxekoen laguntza eskertuaz, Musakolako gaztetxokoan egongo gara.

 Bertan, 2 hezitzaileren laguntzarekin gerturatzen zaretenok larunbat goiz atsegin eta dibertigarria pasatzeko aukera izango duzue.

Ludoteka honetan goizeko 10:30etatik 12.30etara 3-12 urte bitarteko haur eta gazteak parte hartzeko aukera izango duzue. 12.30etatik 13:30etara berriz,1-8 urte bitarteko haurrak guraso edo heldu baten laguntza beharko duzue parte hartu ahal izateko.

                   spacer

Arrasateko ludoteka finkoetan egoten den bezala, hemen ere jostailu pila izango dituzue nahi bezala jolastu ahal izateko, eta nola edo zerekin jolastu ez dakienarentzat, hezitzaileen laguntzarekin ez du izango arazorik une atsegin bat pasatzeko.

Laguntza edo laguntza gabe ondo pasatuko duzuela etortzen zareten guztiok ez izan zalantzarik, beraz,

ANIMATU ETA PARTE HARTU!!!

 

spacer

Nork: ludotekak.2012/02/10 13:12:49.409 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2012/01/23 17:38:12.099 GMT+1

OKENDOKO 9. URTEURRENA


Ostiral honetan, urtarrilaren 27an, Okendoko ludotekako 9.urteurren festa ospatuko dugu. Bertan  ipuin kontaketa, TXOBORRO MAGOA eta merendola izango dugu arratsaldeko 17etatik 20etara.

spacer
 3-12 urte bitartean badituzu zatoz jai giroan bikain pasatzera!!

Nork: ludotekak.2012/01/23 17:38:12.099 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2012/01/03 15:43:44.168 GMT+1

URTE BARRIAREKIN TXIKILANDIA ETA PORROTX GUREAN!!!


URTE BARRI ON!!!


Urte berriarekin batera ludoteketako egitaraua bero-bero dator gurien! Urtarrilaren 3 eta 4an Uarkapeko pilotalekuan TXIKILANDIAz gozatzeko aukera izango duzue eta 5 goizean, igerilekuan jolasteko aukera. Honez gain, ostegun arratsaldean, BONBERENEA txaranga eta PORROTXekin kalejira izango da eta ludotekako haur eta hezitzaileok bertan hartuko dugu parte!


spacer
ANIMATU ZAITTEZTE!

Nork: ludotekak.2012/01/03 15:43:44.168 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/12/20 13:22:03.274 GMT+1

ludoteketan Santamasak ospatzen

Badator Santamas eguna eta guk ere ospatu nahi dugu ludoteketan.

          spacer

 Gaur arratsaldean, denon artean taloak egingo ditugu eta bikainak ateratzen zaizkigunez, izugarrizko merienda goxoa jango dugu.

Eguraldia ere aproposa dugu taloak jan eta lagunartean jolasteko, beraz, bazkide zareten guztiok etorri eta gozatu!!!

 

Nork: ludotekak.2011/12/20 13:22:03.274 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/12/12 13:16:39.626 GMT+1

JOSTAILU TRUKE MERKATUA

Jostailu Truke Merkatuan parte hartu nahi baduzu, aste honetan duzu azken aukera.

 Jostailuak JASOTZEKO AZKEN HIRU EGUNAK hauek dira:

  • Abenduak 12, astelehena, Arimazuriko pazan arratsaldeko 17:30etatik 19.00etara
  • Abenduak 13,asteartea, Santamarinako ludotekan arratsaldeko 17:30etatik 19.00etara
  • Abenduak 14,asteazkena, Okendoko ludotekan arratsaldeko 17:30etatik 19.00etara
                  spacer

 TRUKEA EGITEKO berriz:

  • Abenduak18, igandea, Okendoko ludotekan goizeko 10:00etatik 14:00etara

Argi ibili eta ez utzi azken egunerako, gogoratu truke egunean ez ditugula jostailuak jasoko, beraz, asteazkena baino lehen atera etxetik soberan dituzun jostailuak edo jolasten ez zaren jostailu horiek, eta Igandean, zatoz berriz ezberdinak aukeratzera.

 TRUKE EGUNEAN, SORPRESA TXIKI BAT ERE         EGONGO DA

Nork: ludotekak.2011/12/12 13:16:39.626 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Hurrengoak

gipoco.com is neither affiliated with the authors of this page nor responsible for its contents. This is a safe-cache copy of the original web site.