Nortzuk garen?

Euskaltegia ikasle helduek euskara ikasteko gunea da. Bi motatakoak izan daitezke euskaltegiak:

  • publikoak, udalen mende,
  • pribatuak, erakunde partikularren mende.

Udal Euskaltegiak puntu hauetan bereizten dira: kalitate neurgailu batzuk betetzea; baliabide material didaktiko eta hezitzaile egokiak izatea; eta, irakasleen aukeraketa prozesu zorrotza; beharrezko titulazioaz gain, epaimahai baten aurrean etsamina-lehiaketa bat ere eskatzen da.

spacer

Udal Euskaltegiak 1981ean sortu ziren, erakundeen erreminta bezala. Pixkanaka-pixkanaka hasi ziren zabaltzen Euskal Autonomia Erkidegoan zehar. Bizilagun helduak alfabetatu eta euskalduntzeko helburuarekin sortu ziren euskaltegiak.

Euskaltegietan, irakasleen eta ikasleen arteko eguneroko hartu-emanean oso aberasgarriak dira pluraltasuna eta kulturen eta ideien aniztasuna. Giza harremanei arreta berezia eskaintzen zaie, eta, horren haritik, oso atsegina da konprobatzea udal euskaltegietako ikasleen arteko hartu-emana, askotan, geletatik eta lantegietatik areago doala, hau da, hainbat jarduera ludikotara ere bideratzen dela.

spacer

Jendearen nahia pizteko ideian oinarrituta, udal euskaltegiek enpresekin ere egiten dute lan. Horrela, enpresa bera ikasgela edo euskaltegi bihurtzen dute, eta eskaintzak neurrira egiten dituzte; hots, langileen ordutegiari, mailari eta beharrei egokitutako eskolak eskaintzen dituzte.

 
gipoco.com is neither affiliated with the authors of this page nor responsible for its contents. This is a safe-cache copy of the original web site.