spacer

[hasiera]

 
  • proiektuak
  • EHko ikastetxeak
  • lan eskaintzak
  • legedia
  • prestakuntza
  • dokumentuak
  • loturak
  • agenda
  • txokoa
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIAK
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
  • HAZI HEZI etxean hezten laguntzeko aldizkaria
  • KEZKEN TXOKOA
BULETINA JASOTZEKO
 
GURE ESKAINTZAK MULTZOKA
 
spacer
GAI MONOGRAFIKOAK
spacer
DVD-AK / BIDEOAK
spacer
BALIABIDEEN GIDA
spacer
MUSIKA TRESNETARAKO METODOAK
spacer
JOLASEN ETA IPUINEN BILDUMA
spacer

LIBURUAK

 
EROSKETETAKO SASKIA
Ez dago produkturik saskian
Erosketa baldintzak
 
LIBURUAK
 
spacer
spacer 1. Hazi Hezi
Etxerako hezketa aldizkaria
Hik Hasi
Euskarria
Aldizkaria
Orrialdeak
60 orrialde
Urtea
2012

Pertsonak hezten laguntzeko bokazioz munduratu gara

Sortu da Hazi Hezi, etxekoentzako heziketa aldizkaria. Etxekoentzako, bai. Baina komunitate edo tribu gisa hartuta etxea, non gurasoak, aitona-amonak, izebak, osabak, zaintzaileak, haurrideak... dauden. Haiena eta guztiona baita haurraren heziketa, jendartea osatzen dugun bakoitzarena. Eta haiei guztioi eskaini nahi diegu haurrak hezten laguntzeko tresna hauxe.
Eta heziketari buruzkoa, baiki. Haurrak pertsonak bere nortasuna gara dezan, pertsona autonomo, solidario eta kritikoak sortzen lagundu nahi baitu aldizkari honek, umeen behar emozional, fisiko eta psikologikoak asetzen lagunduko duena.

Ikus aurkibidea
Prezio arrunta
5.00€
x
Prezio harpide
3.00€
 
Itzuli
 
spacer
spacer 'Idazlea zeu zara, irakurtzen duzulako'
Idazle: Joseba Sarrionandia
Euskarria
Liburua
Orrialdeak
176 orrialde
Urtea
2010

HIK HASI Euskal Heziketarako aldizkariak Joseba Sarrionandiaren azken liburua aurkezten du: Idazlea zeu zara, irakurtzen duzulako. Liburua berria eta berritzailea da. Izenburuan Sarrionandiak iradokitzen duen moduan, idazketa irakurketarekin osatu eta biderkatzen da. Haren esanetan, irakurketa bakoitza ber idazketa bat dela esan daiteke. Beraz, testuak argitaratzen den mementuan hasten du bizitza. Eta izenburutik abiatuta, 133 ipuin biltzen dituen liburuak ideiak piztu nahi ditu. Idazleak kontatu digunez, ipuin bat asmatzea errealitateari harresian leiho bat zabaltzea baita, bestaldean topatuko denaz jabetu gabe oraindik, zalantzaz, beldur apur batekin. Idazleak leihoa zabaltzen du, zerbait seinalatzen du behar bada, baina lagunari begiratu eta nahi duena ikusteko libertatea dagokio. Ipuinak marrazkiz lagundurik daude. Ipuin beste marrazki dago, haiek ere bizitza propioa hartzen dutelarik.

Ikus aurkibidea
Prezio arrunta
23.00€
x
Prezio harpide
16.00€
spacer PROPOSAMEN DIDAKTIKOA JAITSI
spacer Taldeentzako prezioak
 
Itzuli
 
spacer
spacer Ilunetik argira. Elbira Zipitria
ABASOLO,Resu; LOPEZ DE MUNIAIN Juana; URBE Arantxa.
Euskarria
Liburua
Orrialdeak
140
Urtea
2004

Poliedroak hainbat alde ditu Elbira Zipitriak. Ikastolaren hazia, eta euskal eskolaren gerra aurreko eta gerra ondorengo mugimenduaren lokarria izan da. Abertzalea, euskaltzalea, fededuna eta klase kontzientzia handikoa, isilpean eta ausardiaz jokatu zuen frankismoaren urte beltzenetan.Adostasun ezen gainetik, asko zor diogu euskaldunok. Liburu honen bidez herri oroimenetik berreskuratu nahi izan da Elbira Zipitria eta zor zaion esker ona erakusteko.

Ikus aurkibidea
Prezio arrunta
17.00€
x
Prezio harpide
12.00€
 
Itzuli
 
spacer
spacer Gazteak eta euskara
Gazteen arteko euskararen erabilera areagotzeko programetan jarduten duenentzat.
URBE, Arantxa. Irakaslea.
Euskarria
Liburua
Orrialdeak
182
Urtea
2000

Gazteen euskararen erabilera sustatzeko gida. Euskararen erabileran gehien eragiten duten faktoreak euskaldunen dentsitatea, euskaraz eta erdaraz hitz egiteko gaitasuna eta euskararekiko jarrera dira.. Lan hortan eskolek, udalek, ikastetxeek, euskara elkarteek eta beste askok dihardute. Gazteen artean euskararen erabilpena sustatzeko egiten ari den lanaren berri emateko jomuga du lan honek.

Ikus aurkibidea
Prezio arrunta
9.00€
x
Prezio harpide
6.00€
 
Itzuli
 
1
IGO
 
HIK HASI Euskal Heziketarako egitasmoa
Errekalde hiribidea, 59 - Aguila eraikina, 1 · 20018 Donostia (Gipuzkoa) · T. (00 34) 943 371 408 / E-posta: hikhasi@hikhasi.com
gipoco.com is neither affiliated with the authors of this page nor responsible for its contents. This is a safe-cache copy of the original web site.