Hasiera

spacer

Mai. 08
2012

EUSKAL JOLASEN BILDUMA (4)

DISKO AURKEZPENA

Gonbidapena

Zer hobe Txantxarien disko eta DVDa aurkezteko, beraiek proposatzen dizkiguten jolasekin gozatzea baino. Pasaiara itzuliko dira Txantxariak beraien argitalpena aurkeztera. Festa giroan, beti egin ohi duten bezala, jolas dinamizazio musikatu bat eskainiko digute.

  • Maiatzaren 12a, larunbata
  • 17:00 PASAI DONIBANEKO TXIMINIRA iritsiko dira txantxariak
  • 17:30 DISKO AURKEZPENA eta TXANTXARIEN EMANALDIA PASAI DONIBANEKO PLAZAN
  • (Euria egingo balu 17:00etan LEZOKO SALDISE PLAZAN)

Mai. 03
2012

HAURREN SEXUALITATEARI BURUZ

Haurren sexualitateari buruz hitz egiten dugunean zer datorkizu burura? Zertan ari zara pentsatzen? Dena den, gaurkoan ez nator zuen iritziak jasotzera, nahiz eta beti izan atsegingarri egiten dituzuen ekarpen oro. Oraingoan haurrekin lanean izandako nire bizipen bat kontatzera natorkizue.


Duela hainbat urte, haur hezkuntzako 5 urteko haur batzuekin nenbilela, bapatean gure gelako haur bat etengabe masturbatzen aritzen zela ohartu ginen. Garai artan haurren sexualitateari buruz zerbait banekiela uste nuen arren, momentu horretan bertan dena irauli zitzaidan eta ohartu nintzen benetan neukan ezjakintasunaz. Ikusten nuena ezin nuen sinetsi! Baina nola? Hau ez da naturala! Aurreratu xamarra atera zaigu!

Hori izan zen momentu horretan sentitu nuena, hori ezin dut ukatu. Baina eskerrak inguruan nituenek: esperientzia handiko irakasleak, pedagogoa, sexologoa… nire iritzi hori aldatzen lagundu zidaten! Laister konturatu nintzen, haur horrentzat masturbatzeak ez zeukala niretzat zeukan esanahia, bere sexualitatean ez zegoen desiorik ez fantasiarik.

Haurrek 0-2 urte dituztenean bere gorputza beste baten bidez bizitzen eta ezagutzen dute, baina 3 urte betetzen dituztenean autoezagutzaren garaia hasten da. Haurrak autoestimulatzeko gai dira eta plazerra sortzen dion zerbait aurkitzen duenean, errepikatzeko nahia gauza naturala da. Hainbat haur urduri daudenean ere masturbatzen dira, ondoren erlaxatu egingo direla badakitelako.

Baina ez da nire nahia gorputzaren autoezagutzarako masturbazioaren abantailez edo desabantailez hitz egitea; baizik eta hezitzaile garen momentutik honelako kasuen aurrean hartzen dugun jarrerak duen eraginaz ohartzea.

Hezitzaileok ohartu behar gara haurrak beraien gorputza exploratzen ari direla eta guk ematen diogun esanahi hori aparte uzten saiatu behar gara, horrekin haurrak nahastea besterik ez baitugu lortuko. Honek ez du esan nahi hau ez dugunik landu behar. Haurra ohartu behar da horretarako ikasgela, parkea, udalekua… baino momentu eta leku egokiago batzuk badirela, pribatutasunaren garrantzia landuz.

Nik gainditu ditut aurreiritziak eta nire barnean sortzen duen hori kontrolatzen ikasi dut, nahiz eta badakidan zirrara hori ezingo dudala desegin, azken finean bizirik nagoen seinale da, sentitzen dudan seinale.

Mai. 02
2012

ZERK ATERATZEN ZAITU ZURE ONETIK?

Atzo zortzi, kotxez nindoala, Euskadi irratiko Mezularia saioan galdera hauxe bota zuten. Orduantxe hasi zen nire burua galdera aztertzen. Ona? Txarrik ba al daukagu ba? Onik bai?


Egia esan, bertan entzundako erantzunek seko harritu ninduten. Hona hemen facebooken jarritako erantzunen adibideak: “ horrek ez du logikarik”, “ikusten?”,” gure garaian...”,” ulertzen?”,” hori beti egin izan dugu horrela”,” hori ez da nire lana”,” ez flipatu”, “hori gezurra da”,” hori ezinezkoa da”. Halakoek ateratzen omen gaituzte euskaldunok gure onetik.

 

Zergatik ateratzen gaituzte gure onetik esaldi eta hitz batzuek? Gure onetik ateratzea edozein emozio mota sortzen digun hori ote da? Triste gaudenean gure onetik aterata al gaude? Beldurtuta gaudenean? Lotsatuta, pozik… ala positiboentzat ez du balio? Mesede egingo genioke gure buruari nire onetik ateratzea esan beharrean gehiago zehaztu eta emozioa bere horretan izendatuko bagenu.

 

Bestalde, nire ustez galdera ausartagoa litzateke galdera horri zergatia gehituko bagenio. Zergatik ateratzen naiz nire onetik nire iritzia hankaz gora jartzen dutenean? Zein hutsune ditut besteen iritziek nigan halako indarra izan dezaten? Arrazoirik ez dugunean, perfekziotik urruntzen garenean gure onetik ateratzeak mesederik egingo al digu?

 

Zer pentsatua ematen dit esamoldeak. Norbere “onetik atera” esatean, “norbere on hori” zer den zehazteko beharra sentitzen dut. Bizitzarekin haserre bizi den horren “ona” zein da? Haserre eta umore txarrez egotea? Hori hala izanda alai eta atsegin dagoenean “bere onetik aterata” egongo al litzateke?

 

Emozioak izendatzen ikastea adimen emozionala lantzeko oinarri garrantzitsua da. Emozioen munduan ere helduak eredu gara, eta esamolde honek ez digu askorik laguntzen. Hobe genuke “nire onetik atera” esan beharrean emozioak zehatzago izendatuko bagenitu.

 

Emozioen inguruan gehiago irakurri nahi baduzue sarean topatuko duzue informazio gehiago.

DENDA

  • spacer
    Euskal Jolasen Bilduma I
  • spacer
    Euskal Jolasen Bilduma II
  • spacer
    PUNPALAPLAN Euskal Jolasen Bilduma III
  • spacer
    Txantxariak Euskal Jolasen Bilduma IV

GEHIAGO

ESTRANETA

* Pasahitza ahaztu zait

spacer

JOLASAK

spacer

Lorez-lore

Jolas gehiago

spacer

spacer

© 2010 urtxintxa
Mundaiz bidea 8-2.E 20012
20012 Donostia
Telefonoa: 943270033
Faxa: 943270079
gipuzkoa@urtxintxa.org

CC lizentzia
Aitortu - Ez Komertziala - Partekatu Berdin (by-nc-sa)

spacer

gipoco.com is neither affiliated with the authors of this page nor responsible for its contents. This is a safe-cache copy of the original web site.