[Asteazkena, 2012.eko Maiatzak 30]
Joaqun Arajok eta Antonio Fraguas "Forges"ek donostiako Aquariumean eman behar zuten Naturaldia 2012 amaierako konferentzia Irailera atzeratzen da. Aurreikusitado data berria aldez aurretik iragarriko da.
Informazio gehiago
[Asteartea, 2012.eko Maiatzak 15]
Gipuzkoako Foru Aldundiak bukatu berri du eguzki-instalazio fotovoltaiko berria Irungo Gordailu Altzari Ondareko Zentroan. 85 kW-ko potentzia nominala duen instalazio honek urtean 90.000 kWh-tik gora sortuko dituela uste da, hau da, eraikin osoaren kontsumo elektrikoaren % 10 inguru.
Informazio gehiago
[Osteguna, 2012.eko Maiatzak 3]
Aukeratutako lizitazioa ingurumen-irizpideak txertatu dituen Gipuzkoako Foru Aldundiko bi eraikin mantentzeko zerbitzuaren kontratazioa izan da.
Informazio gehiago
[Osteguna, 2012.eko Apirilak 26]
Ikastaroaren helburua ikasleei ingurumen-arloko errealitatea ulertzeko tresnak ematea da, gero eta digitalagoa den aro berri honetan.
Informazio gehiago
[Asteartea, 2012.eko Apirilak 24]
Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kutxa Ekogunea-Arteaga Fundazioak, Adegik eta Gipuzkoako Merkataritza Ganbarak lankidetza hitzarmena sinatu dut kalitatezko eta eraginkortasunezko energia ikuskapenen sistema berri bat abiarazteko, lurralde honetako enpresetan energia eraginkortasuna hobetzeko har litezkeen neurriak ezarriko dituena. Gipuzkoako enpresa txiki eta ertainetan energia aurrezpena eta eraginkortasuna indartzeko beharrezkoak diren jarduerak sustatzeko alde guztiek egin asmo duten ahaleginean oinarritzen da lankidetza. Baita, enpresa guztiak gai honen inguruan sentsibilizatzeko ere. Aurten, energia ikuskapenak Gipuzkoako makina-erreminta alorreko 20 enpresatan egitea aurreikusten du hitzarmenak.
Informazio gehiago
[Asteazkena, 2012.eko Apirilak 18]
Inguruneko eta Lurraldearen antolakuntzako Sailak eskatuta, Tokiko Agenda 21en ekintza-planetan bildutako jarduerak burutzen dituzten udalei eta tokiko zein eskualdeetako merkatal sozietateei diru-laguntzak emateko oinarriak onetsi ditu Diputatuen Kontseiluak.
Informazio gehiago
[Asteartea, 2012.eko Apirilak 17]
Datorren astelehenetik hasita, hilak 23, Tolosan ospatuko da Naturaldiako aurtengo edizioa. Aurten, eredu ekonomikoaren gehiegikeria eta hark naturan zein giza baldintzetan dituen ondorioak aztertuko dira bertan. Aurten, lehenengoz, Zarautzen eta Errenterian ere egingo diren hiru eztabaida-gune antolatuko dira. Jardunaldien bukaeran Joaquin Araujo natur zalearen eta "Forges" marrazkilariaren mintzaldia izango da Donostiako Aquariumean.
Informazio gehiago
[Asteazkena, 2012.eko Apirilak 4]
Saioan, Gipuzkoako Foru Aldundiak eskualdearen ikuspegia eskaini zuen eta Tokiko Agenda 21ak zehazten dituen udal estrategiak nola doazen azaldu zuen. Gainera, Villabonako eta Adunako alkateek bi udal horietan jarraitutako urratsak azaldu zituzten, eta estrategiak definitzeko hiritarren partaidetzaren garrantzia nabarmendu zuten.
Informazio gehiago