Eka
08
11:53

Sakana: Etorkizuna dantzan

spacer KULTURA > DANTZA >

Kurtso bukaera iritsi den honetan Etorkizuna eskolako dantzariak kurtsoan ikasitakoa erakusteko gogoz daude. Horretarako ikasturte bukaerako dantza jaialdia antolatu dute biharko, larunbaterako. Emanaldia Iortia kulturguneak hartuko du, 19:30ean, eta Altsasuko musika eta dantza eskolak eskainiko du.

Kontzertua
Larunbatean dantza eta asteartean musika. Altsasuko musika eta dantza eskolako musikariek kurtso bukaerako kontzertua eskainiko dute ekainaren 12an, asteartean, 19:15ean Iortia kulturgunean. Musika eskolan ikasturtean ikasitakoa entzuteko parada izango da: instrumentuak, korala eta beste.

Guaixe.net - Bierrik Fundazioa - Sakana (Nafarroa)


Eka
08
11:52

Sakana: Urteurrenaren ekuatorea

spacer KULTURA > MUSIKA >

Bihar, larunbata, 20:30ean, Altsasuko Iortia kultur gunean kontzertua eskainiko du Erkudengo Ama abesbatzak, lagunez inguratuta

Altsasuko abesbatzak aurten 30. urteurrena du eta hura ospatzeko bigarren emanaldia du biharkoan. Bere ibilbidean lagun izan dituen taldeekin batera ariko da biharkoan eskenatoki gainean Erkudengo Ama. Gainera, lagun talde horri bi kolaboratzaile berri gehituko zaizkio: Emilio Arias, aitzinako musika tresnak jotzen dituen altsasuarra eta Aizpe ahots taldea. Beraz, abesbatzak musika harremanak zabaltzen segitzen du.

Egitaraua
Agurraren ondoren, Erkudengo Amak musika eskolako abesbatzarekin baterak Gobbo so pare eta Malaika eskainiko ditu. Gaztetxoen tokia eskenatokian Emilio Ariasek hartuko du. Bakarka ariko da lehenik eta, ondoren, Erdi Aroko Más vale trocar kantua eskainiko dio. Aizpe ahots-taldearekin batera, Goizian argi hastian eta El roussignol kantak abestuko ditu Erkundengo Amak.

Flores ahizpek osatzen duten Urdalur taldea ere eskenatokian izanen da Herribehera kantatzeko. Lorenzo Ondarrak harmonizatutako doinua da, eta hura izanen dute gogoan, baita Benito Lertxundi ere, Altsasuko emanaldi batean mustu baitzuen kantua. Trasteandoko kideekin abesbatzak Camino del Indio eta Adios a la llanera abestiak emanen ditu. Txistulariekin batera Mendirik mendi eramango gaituzte.

Azken partean Enrike Zelaia eta Josetxo Lumbreras igoko dira oholtzara. Haien laguntzaz, Gardelen Volver kantatuko dute abesbatzako emakumeek eta haien doinura dantzatuko dute Sergiok eta Aitziberrek. Ondoren, Isabel Blazquez bakarlariak Amodioa abestuko du. Lorenzo Ondarra atzera ere presente izanen da, oraingoan Ama Birjina Erkundegoa kantuaren bitartez. Akaberan, txistularien eta dantzari txikien laguntzaz, Hator Hator dantzatuko dute. Kontzertua Agur Jaunak abestuz despedituko du Erkudengo Amak.

Guaixe.net - Bierrik Fundazioa - Sakana (Nafarroa)


Eka
08
11:49

Sakana: Markotegi sariek badituzte jabeak

spacer KULTURA > KULTURA >

Atzokoan banatu zituen Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak Maria Markotegi literatura eta komiki lehiaketako sariak. Aldi berean, Euskaltegietako ikasleei eta Mintzakide programako partaideei zuzendutako sormen lehiaketako sariak ere banatu ziren

Atzokoan Sakanako eskolarteko narrazio, poesia eta komiki lehiaketako sariekin batera, euskaltegiko ikasleen eta Mintzakide programakoen lanak ere saritu zituzten. Sakanako Mankomunitateak haur, gazte eta helduen irudimena lantzeko asmoz antolatutako sariketa da, beti ere, euskarazko sormena lantzea bilatzen duena.

Maria Markotegi idazle etxarriarraren izena duen lehiaketan 283 lan aurkeztu dituzte Luis Fuentes ikastetxe publikoko, San Donato ikastetxe publikoko, Andra Mari ikastolako, Urdiaingo Herri Eskolako, Sagrado Corazongo, Aralarko Mikel Donea  I BHIko, Zelandi ikastetxe publikoko eta Iñigo Aritza ikastolako ikasleek. Sail bakoitzean 4 kategorietan banatu dira sariak.

Narrazio saila

LHko 5. eta 6. mailak
1. Ganix Kintana Igoa (Etxarri Aranatz) Baldorbako artzai gaztea  50 €
2. Julen Soto Satrustegi (Lakuntza) Uharte galdua 40€

DBHko 1. eta 2. mailak
1. Asier Jorge Aristorena (Altsasu) Aitonaren istorioak: Sakanako herensugearen heriotza 70€
2. Miren Arregi Olivenza (Altsasu) Gerrek eragiten duten mina 60€

DBHko 3. eta 4. mailak
1. Alba Marín Amigo (Olatzagutia) Musikaren bidean 90€
2. Amaiur Lakuntza Untzilla (Etxarri Aranatz) Amets galduak 80€

Batxilergoak eta Erdi Mailako Heziketa Zikloak
1. Oihane Kintana Igoa (Etxarri Aranatz) Lapurtutako haur baten memoriak 110€
2. Oihane Lizarraga Ganuza (Lakuntza) Loti ederra100 €

Poesia saila

LHko 5. eta 6. mailak
1. Mikel Riego Araña (Etxarri Aranatz) Maite dut 50€
2. Igon Araña Soraluze (Etxarri Aranatz) Nere lagunak 40€

DBHko 1. eta 2. mailak
1. Asier Jorge Aristorena (Altsasu) Sakana maitea 70 €
2. Aitor Galbete Urrutia (Olatzagutia) Maitasuna 60€

DBHko 3. eta 4. mailak
1. Hutsik
2. Amagoia Hermoso de Mendoza Sainz (Uharte Arakil) Egunerokotasuna apurtuz 80€

Batxilergoak eta Erdi Mailako Heziketa Zikloak
1. Maider Arenaza Oreja (Uharte Arakil) Nerabezaroa 110€
2. Amaia Razkin Medrano (Uharte Arakil) Non? 100 €

Komiki saila

LHko 5. eta 6. mailak
1. Nerea Larraza Ligero (Altsasu) Mendiko zaindaria 50€
2. Xabier Alegria Gartziandia (Lakuntza) Txakur berria 40€

DBHko 1. eta 2. mailak
1. Aitor Bengoetxea Larunbe (Altsasu) Baserriko kontuak 70 €
2. Ander Gil Amado (Olatzagutia) Tukan txikiren istorioa 60€

DBHko 3. eta 4. mailak
1. Markel Galbete Arnantz (Olatzagutia) Txemaren denda 90 €
2. Mikel Maiza Razkin (Etxarri Aranatz) Laguna postua maiatzan 80€

Batxilergoak eta Erdi Mailako Heziketa Zikloak
1. eta 2. Hutsik

Euskaltegiko ikasle eta mintzakideak

Euskara ikasle eta Mintzakide programan dauden sakandarrek haien ere literatur sormenerako aukera izan zuten eta 73 lan aurkeztu zituzten.

1. maila
Angelines Marquez Perujo eta Mariano Santano (Altsasu) Momotxorroak     Liburu lote bat

2. maila
Hutsik.

3. maila
Melanie Mancilla Ruiz eta Maite Arguelles Zin egiten dizut  Liburu lote bat

 

Guaixe.net - Bierrik Fundazioa - Sakana (Nafarroa)


Eka
08
11:44

Sakana: Moto-zaleen bilkura asteburuan

SAKANERRIA > IRURTZUN >

Espaciobiker custom klub II. urteurreneko topaketa hartuko du gaurtik igandera Irurtzunek. Motorrean ibiltzea zaletasuna duten pertsonen elkartzetik sortu zen kluba duela bi urte, nahiz eta aurretik bakoitza urteetan aritu bidean. Ibilbideek eta gosariek elkartzera eraman zituzten. Asteburuko topaketarekin urteurrena ospatuko dute eta handik eta hemendik moto-zaleak etorriko dira Irurtzunera.

Egitaraua
Garagarzaroak 8, ostirala
19:00etan Udabeko Bentan harrera.
21:00etan Afaria eta lasaitasuna.
23:30ean Irurtzunera buelta (hotelera edo akanpadara)

Garagarzaroak 9, larunbata
9:00etan Izen ematea, tiketak eta jakien bilketa.
9:00etan Akanpada gunea zabaldu.
10:45ean Udabeko Bentan gosaldu eta Iruñerako bidea.
10:45ean Puzgarriak eta zezen mekanikoa.
12:30ean Familia argazkia Iruñeko udaletxean.
13:30ean Poteoa Rockefor Rock barrean eta Rudy Goroskietarekin argazkia.
15:00etan Plazaola Hotelean bazkaria.
17:00etan Buruhandi eta erraldoien konpartsa eta puzgarriak.
18:00etan Iruñerako bidea.
19:00etan Burlatako Black Rose tabernan poteoa.
20:00etan Irurtzunera buelta.
21:30ean Plazaola Hotelean afaria.
23:30ean Tock `n´guayren kontzertua eta zezen mekanikoa.
00:30ean Spartoren kontzertua eta oparien zozketa.
02:30ean Legez kanporen kontzertua.

Garagartzaroak 10, igandea
9:30ean Izen emandakoendako gosaria.
12:30ean Herri txistorrada eta heldu den urtera arteko agurra.

Guaixe.net - Bierrik Fundazioa - Sakana (Nafarroa)


Eka
08
11:42

Sakana: Corpus egunarekin, ospakizuna

spacer SAKANERRIA > LAKUNTZA >

Corpus Christi egunak festa giroa ekarriko du etzi Lakuntzara.Goiz goizetik izanen da mugimendua, 9:30ean IX. Lakuntza Aralar mendi lasterketa jokatuko delako. Korrikalari batzuk iristerako, 12:00etan, pintura eta lentzeria ikastaroetan egindako lanak ikusgai izanen dira udaletxeko ganboikoan, 14:00ak arte eta 17:00etatik 20:00etara. Elizkizunaren ondoren, lakuntzarrak prozesioan aterako dira eta tartean lehen jaunartzea egin duten haurrak egonen dira.

Udal agintariak 19:00etan plazan agertuko dira, Lakuntzako dantzariek haien aurrean Alkate dantza dantzatuko dutelako.Ondoren, 19:30etik 22:30era, Vicentek dantzaldia eskainiko du. Tartean, 20:00etan auzatea izanen da.

Uharten eta Arbizun
Igandean, Corpus Christi egunean, herri guztietan bezala, elizkizun handiak eginen dira Arbizun. Elizkizunen ondoren prozesioan abiatuko dira arbizuarrak eta, ohi bezala, bidean jartzen diren bi aldareetan geldialdiak eginen dituzte. Bai aldare horiek baita ibilbidean dauden etxe asko eta askotako ateak ere ederki asko apainduak izaten dira loreekin. Bestalde, Uharte Arakilen, prozesioan estandarteak eta beste aterako dituzte.

Aralarren
Corpus Christi egunean, igandean, Aralarko Santutegian hiru meza izanen dira: 10:00etakoa eta 11:00etakoa elizkizun isilak izanen dira; 12:30ekoa, berriz, meza nagusia izanen da. Azken hori despeditu ondoren, santutegitik Trinitateko ermitara prozesioa eginen da, ohiturari segituz. Elizkizun bakoitzaren ondoren Aralarko aingeruaren irudia gurtzeko aukera izanen da. Bestalde, goizean apaiz bat izanen da fededunen aitortzak hartuko dituena.

Guaixe.net - Bierrik Fundazioa - Sakana (Nafarroa)


Eka
08
11:41

Sakana: Errausketaren inposizioaren kontrako kontzentrazioa

spacer SAKANERRIA > SAKANA >

Bihar, larunbata, 12:00etan, Iruñeko Baluarteko plazan. Leloa: Jimenez jauna. Ez Tuteran, ez Tafallan, ezta Sakanan. Nafarroan errausketari ez

Hiru Mugak Batera plataformak biharkoan salatuko du Nafarroako Gobernuak erkidegoko errauskailua Olatzagutian “inposatu” nahi duela, “udal legedia gainditzen duen proiektu baten bidez”. Plataformaren helburua, Nafarroako Gobernuko lehendakariorde Roberto Jimenezi gogorarazi diote Nafarroan hondakinik ez zela erreko esan zuela. Horregatik, “koherentzia politikoa” eskatuko diote.

Aldi berean, PSNko buru diren Jimenez eta Roman Felonesekin biltzeko eskaera eginen du Hiru Mugak Baterak. Izan ere, porlandegian hondakinak erretzeak plataformako kideei sortzen dien kezka eta ezinegona azaldu nahi die. Gainera, udalez gaindiko plan sektorialik ez onartzeko eta Nafarroan hondakinik ez erretzeko eskatuko dute.

Guaixe.net - Bierrik Fundazioa - Sakana (Nafarroa)


Eka
08
11:40

Sakana: Mendinueta askatzeko eskatuko dute igandean

SAKANERRIA > ARBIZU >

Etzi, 19:00etan, abiatuko da manifestazioa. Leloa: Poxtiña, kondena beteta, gaixorik eta preso, nehikua da! Gaixotasun larriak dituzten presoak Herrira

Jesus Mari Mendinueta, Poxtina, gaixotasun larri batekin preso dago Zuerako espetxean. Arbizuarra eta bera bezala espetxean gaixo dauden beste 13 euskal herritarren berehalako askatasuna aldarrikatuko da etzi, Herrira mugimenduak deitutako manifestazioan. Bilduko hainbat ordezkarik bat egin dute deialdiarekin.

Guaixe.net - Bierrik Fundazioa - Sakana (Nafarroa)


Eka
08
11:39

Sakana: Euskaltzaleak UEMA egunera joateko deia

spacer SAKANERRIA > SAKANA >

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) bere eguna ospatuko du bihar Goizuetan. Ospakizunerako Euskaraz bizi eta ari, herri euskaldunak aitzindari leloa aukeratu du. Leloaren inguruan, UEMAtik adierazi dute euskaraz bizitzeko eta aritzeko udalerri euskaldunak direla tokirik egokienak, eta, hain zuzen ere, horregatik dutela aukera beste toki batzuetan baino aurreratuago egoteko eta euskararen normalizazioan neurri aurrerakoiak hartzeko.

UEMA egunaren aurkezpenean erakundeko lehendakari Maren Belastegik Nafarroako Gobernuaren hizkuntza politika salatu zuen eta, Euskararen Legeak ezartzen dituen hizkuntza eremuak desagertzea aldarrikatu zuen. “Nafar guztiek hizkuntza eskubide berak izan behar dituzte” azaldu zuen. Aurkezpenean ere Nafarroako Gobernuak euskararen arloan egin dituen murrizketak kritikatu dituzte, eta nabarmendu du indar handiagoa egin beharko litzatekeela hizkuntza politika aurrerakoia egiteko.

Goizuetan, biharkoan ere ospakizunerako tartea izanen da.
10:00etan UEMAko udaletako ordezkarien batzarra udaletxean.
11:00etatik 14:00etara Haurrendako puzgarriak, jokoak eta tailerrak.
11:30ean Herriko etxeak ezagutzeko bisita gidatua.
13:30ean Ekitaldi nagusia.
Goizean zehar artisauak, dantzariak eta musikariak herrian barna.
14:30ean Herri bazkaria.
16:00etatik 18:00etara Haurrendako puzgarriak.
19:00etan Dantzaldia Gabezin taldearekin.
Gauean kontzertua gaztetxean.

Guaixe.net - Bierrik Fundazioa - Sakana (Nafarroa)


Eka
08
10:53

Aiaraldea: Bihar Alde Historikoko jaia ospatuko da

Jaieguna Urizahar auzo-elkarteak antolatzen du, AEMEren, udalaren eta auzokoen laguntzaz. Ekitaldiak Goiko Plazan egingo dira arratsaldeko 19:30etik aurrera.

Irudiak: 
spacer
Ekitaldiak Goiko Plazan egingo dira
spacer
Aukoen laguntza ezinbestekoa da Alde Zahrarreko jaia antolatzeko

Irakurri gehiago

| 1. gunea, artziniega, jaia | ( Komentarioak )


Eka
08
10:51

Sakana: City Hunter vs Lupin III.

KULTURA > BAZTERRETIK >

City hunter Japonian, Tokion bertan, bizi den detektibe pribatua da. Bere kidea Yakuzako mafioso batek hil ondoren, bere negozioa kidearen arrebarekin aurrera darama. Lupin III, bestalde, lapur paregabea da, aberats eta gaiztoei lapurtzen diena bere poltsikoa betetzeko. Hori bai, beti bere arau moralak betetzen ditu, hau da, jende xumea errespetatu eta soilik boteretsuen eta aberats gaiztoen aurka joaten da.
Hainbat arrazoirengatik izan dira famatuak bi manga hauek. Lehenengoak arrakasta izan zuen umorez beterik istorio ezberdinak deskribatzean. Sexu apur batez zipriztindurik, protagonistak beti lortzen du irakurlearen irribarrea lapurtzea. Nahiz eta gaur egun matxista xamarra iruditu (emakumearen papera komiki honetan nahiko estereotipatua dago), bere garaian (80. hamarkadan) emakumeekiko errespetua ere argia zen. Protagonistak emakume ederren lanak soilik onartzen ditu. Tipo arrunta, tiratzaile paregabea, beti bere Magnum pistolarekin gai da edozein tokitan tiro batez zulo bat egiteko  eta bigarren tiro bat lehenengo balak egindako zulotik pasatzeko. Espainian Tele 5 kateak eman zituen detektibe honen abenturak, baina ez ordutegi oso aproposean... normalean ostiral eta larunbat gauetan, goizeko hirurak aldera, eta gainera ordutegia ez zuten beti errespetatzen.

Bestalde, Lupin III.ak, nahiz eta oso jaioa izan  ekintza kriminaletan, indarra burmuinean dauka. Azkarra eta ausarta, bi lankide-sozioen laguntza du beti. Goemon Ishikawa, samurai beldurgarria, bere katanaz edozein lan egiteko gai dena, eta Daisuke Jigen, su armetan maisu, edozein su armarekin punteria paregabea duena. Bestalde,  polizia bat bere atzetik edukitzen du beti, Zenigata inspektorea. Arratoia eta sagua bezala ibiltzen dira. Miyazakiren Sherlok Holmes marrazki bizidunen istorioekin paralelismo ugari ikus daitezke.

Bi manga hauek gai berdina jorratzen dute, lapur eta detektibeen arteko gatazkak, hain zuzen ere. Lupin-ek Japoniatik kanpo arrakasta izan zuen batez ere Miyazaki zinemagileak marrazki bizidun pelikula bat egin zuenean: "The Castle of Cagliostro (1979)". Antza paregabea du Robin Hood pertsonaiarekin, nahiz eta berak lapurtutakoa txiroekin ez banatu beti, bere moral zuzena dela eta. City Hunter-ek, era berean, badu  Robin Hooden nolabaiteko antza, batez ere bere punteriarekin duen trebeziagatik.

Gauza ezberdinengatik bi pertsonaiak ditut gustuko. Bata, duen umore sinple eta errazagatik, non edozein aitzakia ona den emakume eder bat agertzeko, nahiz eta beti azkenean amodio kontuetan gauzak gaizki atera. Bestea, duen imajinazioagatik, bere lapurretak egiteko erabiltzen dituen trikimailu, tranpa eta mozorro bitxiak direla eta.

Hurrengo astean, ekainaren 13-an, asteazkenean, Iruñeko Yamaguchi liburutegian tertulia izango dugu erdaraz bi pertsonaia hauen lepotik hitz egiteko.  Badakit datu bitxiak entzungo ditugula eta baita zenbaitek gustuko izango ez dutela. Ondorioz, tertulia oso aberasgarria eta interesgarria izatea espero dut. Denak zaudete gonbidatuta zuen ikuspuntua adierazteko. Eta oraindik ezagunak ez badituzue, erraz irakurtzen diren komikiak direla esango dut, pentsatu gabe, unetxo goxo bat barrez emateko.

Jose Luis Asensio
Myaku.fanzine@gmail.com
www.fanzinemyaku.blogspot.com

Guaixe.net - Bierrik Fundazioa - Sakana (Nafarroa)


Eka
08
10:49

Mahatserria (Bilbo): Uribarri Eguna kalean ospatzeko trabak jarri ditu Bilboko Udalak

spacer

Traba eta eragozpenak jarri ditu Bilboko Udalak Uribarri Egunerako prestatuta zeuden ekitaldiak kalean egiteko. Beraz, Uribarri Auzolanean plataformaren egitaraua neurri handi batean kolokan dago.

Hiru gune izatekoak ziren Uribarriko Landan: Elkarteen Gunea, Azoka Gunea eta Umeen Gunea. Eta bakoitzean hamaika ikusteko eta egiteko.

11:00-14:00

Elkarteen Gunea: Auzoko elkarteak ezagutu nahi badituzu, Landan egongo dira zure zain.

Azoka Gunea: gazta, ogia, eztia, mermeladak, likoreak, bidezko merkataritza, artisautza…

Umeen Gunea: puzgarriak, txapak egiteko tailerra, aurpegia margotzeko tailerra…

18:00-20:00

Hitzaldia: ‘Auzolanaren kultura’ liburuaren aurkezpena eta Uribarri Auzolanean egitasmoaren ibilbidea

INFO + uribarriauzolanean.tk


spacer spacer spacer spacer spacer spacer spacer spacer

BERTON | berriak, uribarri auzolanean, uribarri eguna | ( Komentarioak )


Eka
08
10:47

Durangaldea: 'Zergatik Panpox' eta amatasuna

Datorren ostegunerako, Bilbo Zaharra euskaltegiak euskal klasikoen 5. irakurketa jarraitua antolatu du. Aurtengo ediziorako aukeratutako liburua Zergatik Panpox da. Lan hau Arantza Urretabizkaiak 1979an idatzi zuen eta emakume batek euskaraz idatzitako lehen eleberri moderno gisa kontsideratua dago. Modernoa, besteak beste, idazleak, pertsonaien bidez, bere barne gogoetak, ilusioak, tristurak eta abar islatzen dituelako.

 

Urretabizkaiak amatasunaren gaia modu baikorrean lantzen du, senarrak utzi duen ama eta semearen harremana ardatz harturik. Hari honi tiraka, Gema Lasartek, Euskera 2010,2 aldizkarian adierazi bezala, euskal emakume idazleek beraien sormen literarioan amatasunaren gaia sarri landu dute. Lasarteren hitzetan, Urretabizkaiaren ondoren, idazle gehienek amatasunaren alde ezkorrak nabarmendu dituzte, sarri ama izan ala norbere garapen pertsonalaren arteko hautu tragikoa irudikatuz. Hala ere, badirudi, azken urteetako eleberri batzuri erreparatzen badiegu, hautuaren ideiak indarra galdu duela emakume idazleen artean. Amatasunari gorazarre egin gabe, ez da bidegurutze gisa ere ikusten. Aitzitik, modu anitzez baina norbere biografiaren osagarri legez lantzen hasi da; jakina, norbere bilakaera pertsonalak eta amatasuna uztartzeak ematen dituen buruko minak aintzat hartuz.

 

Esan gabe doa berdintasuna urrun dagoela oraindik, eta aitatasunari buruzko gogoeta sakonak eskas aurki daitezkeela. Hala ere, ez du ematen seinale txarra denik.

Anboto.org


Eka
08
10:44

Soraluze: Irakurri Pil-Pilean sarean!

Open publication (issuu.com/plaentxia.com/docs/pil-pilean_266_2012_06_08?mode=window backgroundColor=%23222222) - Free publishing (issuu.com) -

| albisteak - bestelakoak


Eka
08
10:43

Usurbil: Ekainaren 17ko mosaiko erraldoia osatzeko, material banaketa eta agerraldia igandean

Gipuzkoa Zero Zabor taldekoek herritarrei ekainaren 17an Donostiako Saguesera gerturatzeko gonbita luzatua die. Bertan, goiz osoko aldarrikapen festa antolatu dute. Eta erronka berri bat bete nahi dut

-- Delivered by Feed43 service

Noaua! astekaria


Eka
08
10:43

Durangaldea: Aldrebeskeri asko

Gaurkoan aitatuko ditudanak irakurtzean batek baino gehiagok pentsatuko du burua galdu dudala edo pilotaren inguruan ezer gitxi dakidala. Agian arrazoia izango du hori pentsatzen duenak, baina nire iritzia botatzeko gogoz nago eta hor doa.

 

Pasa den igandean manomanista nagusiko lehen aurrefinala jokatu zan Eibarko Astelenan, eta gehienei partidu itzela izan zela entzun deutseet. Bada, ni ez nago batere ados afirmazio horregaz; niri ez jatan aurrefinala batere gustatu. Arrazoiak segidan. Erritmo biziko partidua izan zen. Idoate zein Irujok errekurtso asko zeukazeela argi geratu zen. Baina, burua? Jokua, behar zenean, lasaitzeko gaitasuna? Banakakoa guztiz eraldatu da jokuari jagokonez, lehen joku dena botera zen eta orain itxuraz pekatu da pilotak zoruan punpa egitea. Egia da errekurtso askoz gehiago jartzen direla agerian kantxan gaur egun, baina partidua irakurtzen ere jakin egin behar du txapeldun handi batek, hutsak ekiditen eta pilotakada mota bakoitza bere momentuan bilatzen. Aldrebeskeri asko ikusi nituen Eibarko Astelenan, baita aurreko beste lehia askotan ere. Beharrezkoa al da horrenbeste presa, arrisku…, hartzea?

 

Noski, eta honek ikusita, gazte mailatan asko dira horrelakoak egiten saiatzen direnak, oraindino akats gehiago izanaz eta aitaturikoen mailatik oso urrun izanda. Ikusiko dira halakoak gaur Mallabiko Biharko Izarretako finaletan, edo bihar Ezkurdin ere, Peter Oroitaldiko finaletan, edo Elgetako Lau ta Erdikoan,… Batzuek ausardiatzat hartuko dute, edozein kirolarirengan merituzkoa dena. Baina askoz garrantzitsuagoa da zuhurtzia. Azken honetaz baliatuz emaitzak normalean hobeak izango dira.

Anboto.org


Eka
08
10:40

Mahatserria (Bilbo): Bihar hasiko dira Otxarkoagako jaiak (asteburuko egitaraua)

spacer

Badator otsoa Otxarkoagarantz eta badatoz auzoko jaiak. Bihar, larunbatarekin, hasiko da bi asteburuz luzatuko den ekitaldi sorta. Ondo-ondo pasa!

Ekainak 9 larunbata

10:00 La Caixako planetarioa auzo etxean

20:00 Jaien hasiera eta Txoko Lagunaren eskutik pregoia

20:30 Parrilada Ugarte plazan

22:00 Dantzaldia irusta taldearekin

Ekainak 10 igandea

10:00 La Caixako planetarioa auzo etxean

11:30 Munduko arrozen jaialdi-bazkarian parte hartzeko izen-ematea eta hasiera

14:00 Arrozen aurkezpena eta sari banaketa

16:30 Munduko musiken emanaldia

20:00 “Zuk bai balio duzula”, oholtza gainean dakizuna erakutsi


spacer spacer spacer spacer spacer spacer spacer spacer

BERTON | berriak, egitaraua, otxarkoaga jaiak | ( Komentarioak )


Eka
08
10:36

Durangaldea: Ongi etorri Galeano!

Ez da egun asko Eduardo Galeano idazle uruguaiarra Bilbon egon dela. Sari bat jasotzera eta bere azken liburua aurkeztera etorri zitzaigun. Aitortu behar dizuet betidanik mirestu izan dudala eta sarritan, askotan, erabili eta itzuli izan ditudala bere testuak. Kapuscinskik Afrikako ateak zabaldu zizkidan bezala; Jack Londonek Iparramerikako eremu amaigabeak eta bertan sortzen ziren gatazka sozial zein identitarioak; Galeanok,  Hegoamerikan eta munduan gertatutakoak  hobeto ulertzen erakutsi dit.

 

Historiaren konplexutasunari uko egin barik, kontrara, berori aldarrikatuz, ikuspegi berri bat oparitu dit, digu. Ikuspegi horretan, herri txikiek, pobreek, baztertuek euren tokia errekuperatu dute, edo hobeto esanda, ukatu egin zaien argia izan dute historiako Galeanoren liburuetan.

 

Hegoamerika bizikletaz zeharkatzen ari ginenean Las Venas Abiertas de America Latina nola eskuratu nuen oraindik ere gogoan dut. Potosin (Bolivian) geunden eta, larunbatetan egiten zen azoka batean, han zeuden Galeanoren liburuak. Liburuak kopiak ziren, berriak oso garestiak ziren-eta. Ondoko terraza batean jarri eta irakurtzen hasi nintzen. Galeanok zorrotz eta umorez inongo gida zein historiako liburuetan aurkitu ezinezkoa zena kontatzen zigun, beste ikuspuntu bat, begi bistan genuenari beste zentzu bat emanez.

 

Bilbokora bueltatuz ,Galeanok liburu elektronikoen kontra zegoela adierazi zuen, betiko formatua gustukoagoa zuela. Txirrindulari-bidaiari honi orain dela gutxi e-book bat oparitu diote, alforjetan liburuen gainzama hori arindu nahian. Egia esaten badut, ni, bera bezala, ez naiz oso teknologia berrien zalea, baina bizikleta gainean pisu gehigarri hori igartzen da. Zer egin?

 

Tira, badut oraindik hilabete ezbai honi irteera emateko, eta eramatekotan bere beste adierazpen batekin bat eginez, zin egiten dut gauero irakurtzen dudana ozenki egingo dudala hitzek izarrekin jolastu dezaten.
Ongi etorri Galeano!! 

Anboto.org


Eka
08
10:32

Aiaraldea: Hildakoen ontzia

Irudia: 
spacer
Audio: 
spacer traven.mp3
Aitor Aspuru
Fitxa teknikoa: 

Izenburua: La nave de los muertos

Argitaletxea: EL Acantilado

Urtea: 2008

B. Traveni buruz idaztea zaila da, zentzu batean behintzat. Idazle honek adibidez, behin eta berriro ezkutatu zuen bere benetako izena eta ez dago argi non eta noiz jaio zen. Nahiko argi dagoena da, Ret Marut izenarekin aldizkari anarkista bat argitaratu zuela Alemanian eta herri horretan eman zen iraultzan modu garrantzitsu batean parte hartu zuela. Municheko soldadu eta langile iraultzaileen batzordeetan lan egin zuen eta errepresioa agertu zenean oso gutxigatik ez zuten hil, kasualitate hutsagatik lortu zuen bere bizitza salbatzea.

Irakurri gehiago

| literatura | ( Komentarioak )


Eka
08
10:26

Beterri: Inquitex lantegia ibilbide luzearen amaieran

Inquitex lantegiak likidazio eskaera aurkeztu zuen maiatzaren 11n, Donostiako merkataritzako epaitegian. Zuzendaritzak adierazi duenez ezin izan dio aurre egin hogei milioi euroko zorrari, eta horrek eragin du likidazio eskaera. Langileak erabat kezkatuta daude; jada kale gorrian ikusten dute euren burua, eta lantegiak diru kopuru handia zor die.

Albisteak, aiurri.com | albisteak


Eka
08
10:21

Beterri: Zientziak ez du zertan aspergarria izan behar

Ane, Koldo, Maite, Andoni eta Mikel La Salle-Berrozpe ikastetxeko ikasleak dira eta Iñigo Amenabar irakaslearekin batera First Lego League zientzia txapelketan parte hartu dute. Aurtengo gaia elikagaien segurtasuna da, eta andoaindar hauek Bantute sortu dute; elikagai txarrak identifikatzen dituen tresna.

Albisteak, aiurri.com | albisteak

gipoco.com is neither affiliated with the authors of this page nor responsible for its contents. This is a safe-cache copy of the original web site.