Udaleku irekiak 2012

Posted on 2012(e)ko Maiatzak 11 by Bizarra Lepoan Euskara Elkartea

spacer Triptikoa hemendik jaitsi dezakezue: udalekuak 2012

2012ko Udaleku irekietan izena emateko epea maiatzean zabalduko da. Bazkideek aukera izango dute maiatzaren 21etik 24ra (biak barne) izena emateko eta bazkide ez direnek maiatzaren 28tik 31ra (biak barne). Egunero, goizeko 10:00etatik 13:30ak arte eta astearte eta ostegunetan ere 17:00etatik 18:30ak arte (Ez da onartuko ordutegi honetatik kanpo ekartzen den orririk). Izen ematea ezin izango da ez telefonoz, ez postaz egin; ingresoaren ziurtagiriarekin (EK 3035 0108 06 1081032766) eta osakidetzako txartelaren fotokopiarekin batera bulegora etorri eta bertan *izen emate orria bete behar da.

Beti bezala prezio ezberdinak egongo dira:
Lehenengo txanda (ekainaren 25etik 29ra): 40€ bazkideek / 55€ bazkide ez direnek / 20€ Getxon gutxieneko errenta jasotzen dutenek
Bigarren (uztailaren 2tik 13ra) eta hirugarren txanda (uztailaren 16tik 27ra): 80€ bazkideek / 110€ bazkide ez direnek / 20€ Getxon gutxieneko errenta jasotzen dutenek.

Lehenengo txandan 30 leku egongo dira, horietatik 27 euskaraz ondo egiten duten umeentzat izango dira eta 3 euskaraz komunikatu ezin direnentzat, hau Aldai Patronatoan izango da. Bigarren eta hirugarren txandan, eskola bakoitzeko 50 leku egongo dira, horietatik 45 euskaraz ondo egiten duten umeentzat izango dira eta 5 euskaraz komunikatu ezin diren umeentzat. Azken txanda hauek Romon (5-12 urte), San Nikolas ikastolan (5-7 urte) eta J.B. Zabalan (8-12 urte) izango dira.

Animatu eta parte hartu!!

*Izen emate orria gurasoek edo tutore legalak soilik sinatu dezakete.

Posted in Sailkatugabeak | Leave a comment

Gunea eguna, maiatzak 19, Azkoitian

Posted on 2012(e)ko Maiatzak 11 by Bizarra Lepoan Euskara Elkartea

spacer

Euskara elkarteen Topaguneak topa egun bat proposatzen dizu.

Topo eta topa egiteko eguna.
Euskaldunon elkarteen mugimenduko lagunok batu, batzuk besteengandik ikasi eta guztion artean lortzen ari garena ospatzeko eguna.

Indarguneak indar egun bihurtuko ditugu.
Kultur egitasmo herrikoi arrakastasuenak ezagutu, aisialdiko ekarpen berrien inguruan gogoetatu, hedabideen artean eredu berri eta interesgarriak trukatu.

Arnasguneak arnas egun izango ditugu.
Bazkari herrikoia, musika eta kantua, umeentzako gunea, lagun arteko berriketa, kultur eskaintza, euskal giroa han eta hemen…

Sorgune bat. Sor egun bat.
Protagonista zeu zarelako: egitasmoak aurkeztuko dituzun eragilea, bazkaria prestatuko duzun bazkidea, herriaren apainketan eta guneen muntaian parte hartuko duzun langilea, kultur eskaintzan ekarpena egingo duzun sortzailea, komunikazioan esku bat botako duzun babeslea…

Gonbidatuta zaude, bada, lagun.
Azkoitia dugu jaigune, maiatzaren 19a jai egun.

Posted in Sailkatugabeak | Leave a comment

Getxo pausoz pauso

Posted on 2012(e)ko Maiatzak 4 by Bizarra Lepoan Euskara Elkartea

spacer

Bizarra Lepoan Euskara Elkarteak Toponimia ibilbideak antolatuko ditu, Getxoko euskara zerbitzuarekin batera maiatzetik ekainera. Aurtengo ibilbideak honakoak izango dira:

- Betiko Getxo (bizikletaz)
- Getxo berria
- Hezeguneak
- Kostaldekoa

Ibilbideak Getxoko eta Getxotik kanpoko euskaldun ororentzako dira. Taldeka (ikastetxeak, euskaltegietako ikas-taldeak, berbalagunak, aisialdi taldeak, lagun koadrilak….) zein banaka apuntatu zaitezkete.

Ibilbideen inguruko informazio guztia Getxoko Toponimia blogean topatuko duzue.

Posted in euskararen normalizazioa, Euskaraz Getxon, Intereseko gaiak | Leave a comment

Asteburu pasa Irrien lagunekin

Posted on 2012(e)ko Apirilak 17 by Bizarra Lepoan Euskara Elkartea

 

spacer

Maiatzaren 5 eta 6an Irrien Lagunen aterpetxera joango gara, Zerainera. Oraingoan, Sendiko lagunak ere gurekin etorriko dira. Asteburu pasa 5 eta 7 urte bitarteko umeentzat da eta baita familientzat ere (edozein adinetako umeekin).
Izena emateko epea: apirilaren 25era arte
Nola: bankuko abonarearekin eta Osakidetzako txartelaren fotokopiarekin bulegora etorri eta izen-emate orria bete eta sinatu behar da (2 orri). EK: 3035 0108 06 1081032766
Prezioa: Bizarra Lepoaneko bazkideentzat eta gurasolagunentzat: 40 € nagusiek / 30 € umeek; lagunentzat: 60 € nagusiek / 50 € umeek; Getxon gutxieneko errenta jasotzen dutenentzat 10 €.
Informazio gehiago eskuorrian

Posted in Sailkatugabeak | Leave a comment

Martxoaren 29an, langileok grebara

Posted on 2012(e)ko Martxoak 23 by Bizarra Lepoan Euskara Elkartea

Bizarra Lepoan euskara elkarteko langileok bat egiten dugu martxoaren 29rako deituta dagoen greba orokorrarekin.
Lan merkatuaren erreformarako premiazko neurriei buruzko lan erreforma langile-klasearen aurkako erasotzat jotzen dugu. Lan erreforma horrek legezko mekanismo garrantzitsuak jarri ditu enpresen eskuetan:
1. arrazoirik gabeko kaleratzeak erraztu dituzte, gero eta kalte-ordain txikiagoekin (kalte-ordaina jaitsi egin da eta prozedurak eta justifikazio-arrazoiak arindu egin dira),
2. Iruzurra aldi baterako kontratazioan (kontratazioaren katalogoa sinplifikatu, kontratu mota berri bat ere gehitu da eta jadanik existitzen ziren beste batzuen baldintzak okertu dira, hala nola, prestakuntza kontratuarenak eta lanaldi partzialeko kontratuarenak),
3. Soldatei buruzko klausula ez aplikatzeko bidea ematen diete enpresariei eta baita lan baldintzak aldatzeko bidea ere (lan harremanen funtsezko elementuen inguruko erabakia patronalaren eskuetan soilik uzten da, aldebakartasunez negoziazio kolektiboaren kalterako: soldatak, lanaldia eta lan baldintzak).

Horregatik guztiagatik, langileok deialdiarekin bat egiten dugu, krisiaren ondorioak langileok ordain ez ditzagun.

Posted in Sailkatugabeak | Leave a comment