spacer

spacer

  • Twitter
  • Facebook
  • Flickr
  • Infokultura
  • Posta Zerrenda
  • Harremanak
  • Bidali zure albistea >>
  • Sindikatu
  • Bilatu:
  • HASIERA
  • ALBISTEAK
    • artea
    • bertsotan
    • musika
    • eszena
    • ikus-entzun
    • literatura
    • bestelakoak
    • ezlekubat
  • NONTZEBLOGOSFERA
  • ARGAZKIGELA
  • KALESOUND
  • LEHIAKETAK
  • NONTZE TV

ezlekubat

spacer spacer 2012-06-07 · 09:25:57
spacer spacer spacer spacer spacer spacer

Arrazoimenaren ametsak munstroak eragiten ditu

spacer
spacer

Behin lagun batek zera esan zidan: “bi motatako gizakiz inguratuta gaude, batzuk kortxoak dira, gainontzekoak kartoiak. Datorrena datorrela, kortxoak, ur gainean mantendu eta bizitzan nahi haina lortzen duten gizakiak dira, superheroiak.

Bestalde, kartoiak nahitaez bustitzean hondoratu egiten dira, baina aurrekoekin alderatuz, egiazkoak dira, jatorrak. Hondoratu egingo direla badakiten arren, berdin zaie bustitzea”.

Kartoia, berez, guztiok ezagutzen dugun paper kapa gainjarriek osatzen duten material sendoa da; baina, agian, askok ez dakite Bilbon badela Cartón deitutako diseinatzaile brigada eraginkor aktiboa. Horiek ere kartoiak direla esan behar. Diseinatzaileek, kreatiboek eta ilustratzaileek osatzen dute kolektibo bitxi hau, beraiek ere ez dakite zehatz-mehatz zenbat diren, taldea irekia eta anarkikoa dela diote. Haurrentzako tailerrak antolatzen zituzten Sapaburu taldeko kideak gehienak. Biltzea gustuko dute, taberna batean gehienetan, solasaldi luzeak alkoholaren lurrinaren berotasunean.

Proiektuak giro horretan sortzen dira, musu-truk, ideia bati eutsi, zenbait arau ezarri (neurriak, formatuak…) eta, gero, bakoitzak nahi duena egiten du. Egiaz, norberak gustuko duen diseinu edo ilustrazioa egitea da talde honen helburua, inoren aginduei jaramonik egin gabe. Askatasun kreatiboa.

Orain lau hilabete jarri ziren martxan… solasaldi etiliko horietako batean, inauterietako kartel lehiaketetan irabazle suertatzen ziren kartelei kritikarik zorrotzena egin ostean.

Lehenbiziko ekintza beraien lehiaketa alternatibo propioa egitea izan zen.

spacer

Horren ostean, bestelako ekintzak kaleratu zituzten, Bilboko Ambigú tabernan burututako kontzertu asmatuen kartelada, Capitol zine aretoak ordezkatuko duen Decathlon kirol megadendaren aurkako pelikula asmatuen matxinada (Decartón) eta orain gutxi, maiatzeko lehenbiziko egunetan burututako El club del single.

Musika maite dute, kontzertuetako ohiko bezeroak dira, hori aitzakiatzat hartuta, single faltsuen eta gezurrezko taldeen diseinu erakusketa plazaratu dute. Bilbo zaharreko Maiatzaren Biko kalean, hain zuzen ere, hilabetean behin antolatzen den merkatu kaletarra aprobetxatuz. Kaleko jendearengan nolabaiteko ikusmina eragitea gustuko dute, kontzeptu hori elikatzea, existitzen ez den galeriaren kontzeptua… Cartón, la galería de quita y pon.

Jolasa bilatzen dute, ongi pasatzea, horren guztiaren atzean aldarrikapen ezkutu bat dagoela onartzen duten arren. Bakoitzak bere aldarrikapen propioa du, batzuek diseinuaren bidez gauzatzen dute, besteek kalea beregain hartuz. Ez dute arte galeriaren beharrik, ezta dirulaguntzarik ere, kartelek ez dute nahitaez ezer iragarri behar, helburu estetikoa duten lanak dira. Sinadurarik gabeko artelanak, kreatzailerik gabeko asmakizunak, kolektibo amorfo bati dagozkionak. Eta hori ez dut nik esaten, izaera hori barneratuta dute.

spacer

Lagun taldea dira, halabeharrak bildutako gizaki kreatiboak, ekintza eta tokia nahita uztartzen dituzten pentsalariak. Ez dute diru iturri potolorik behar, kartelak, laneko trasteetan inprimatzen dituzte eta garagardoetarako bost bat euro eskotean.

Bakoitzak bere estilo propioa du, diseinu-kalitate maila goren baten bilaketa amaigabean, norberaren irudimenak eskaintzen duen askatasunean. Gustuko dute jendeak ekintzetan parte-hartzea, ez diote inori ezetzik eman.

spacer

Hurrengo ekintza airean dabil, erabaki bat hartzerako orduan talde batek izaten dituen ohiko zalantzak dituzten arren, beti heltzen dira adostasun batera.

Badirudi airean dabilen horrek ez duela kartelekin zerikusirik oraingoan, picnic jendetsu bat antolatu nahi dute, erakusketa masibo bat, oraingoz izenik ez duen parke batean.

Guztiek eusten diote beraien lanpostuei eta eguneko monotonia pisutsuari ihes egiteko erabiltzen duten fikziozko tresna boteretsua bilakatu da. Ez dute euren burua salduko, ez dute lanik salmentan jarriko, erakusketak doakoak izango dira, ez dute taldearen esentzia koipetuko… kartoia material merkea da, busti eta hondoratzen dena.

Hondoratze hori, hala ere, malta garagarrean gauzatzen da eta horrek, badakizue, bestelako ateak irekitzen ditu, arrazoimena saihesten dutenak, irudimenaren munstroak eragiten dituztenak.

Bidali zure ezlekua >>

Egile beraren aurreko idatziak

Utz ezazu hemen zure iruzkina

Izena (*):
E-posta (*):
Web:
Iruzkina:

Izartxoz(*) markaturiko datuak ezinbestez bete behar dira

Iruzkin berrien abisuak nire posta elektronikoan jaso

E-posta:

berriemaileak

spacer

Nagore Portillo

Elkarrizketen bidez nire sormena garatzeko aukera ikusten dut. Bestalde, elkarrizketak gauza berriak ikasteko modu bezala ikusten ditut. Lehen esan dut bizitza ikasteko bide bezala ulertzen dudala. O...

spacer

Zaloa Basabe

Antzerkia biziki gustatzen zait; testua, eszenatokia, aktore eta ikus-entzuleen artean sortzen den espazioa beti oso berezia iruditu zait. Gauza ezberdinak/berriak egiteko gogoak ere baditut, egile/ar...

spacer

Iñigo Bidetxea

Iñigo Bidetxea bermeotarra Informazio Zientzietan lizentziatua da eta kolaboratzaile aritu zen Argia aldizkarian zien kontuetan. Handik, gidoilari lanak egin zituen EITBko KTM! Telebista-programan. ...

elkarrizketak

spacer

Norte Apache: “Kaleak astintzea da gure helburua”

spacer

Bakelite: “Kide biko proiektu batean irizpide demokratikoa ez da batere operatiboa”

spacer

Ernesto Del Rio: “Teknologia digitalei esker, film bat egitea esperientzia intimoagoa da”

  • << lehenengoak
  • < atzera
  • aurrera >
  • azkenegoak >>

kolaborazioak

spacer

Aireportu bat eraikitzera doaz geldituta geunden tokian

spacer

Espazio Publiko Urbanoak

spacer

H-bonba! erabateko hondamendia

  • << lehenengoak
  • < atzera
  • aurrera >
  • azkenegoak >>
  • Nortzuk gara ·
  • Babesleak ·
  • Erabiltzaileak ·
  • Lizentziak ·
  • Web Mapa
spacer

spacer

spacer

spacer

spacer

spacer

spacer

gipoco.com is neither affiliated with the authors of this page nor responsible for its contents. This is a safe-cache copy of the original web site.