Harremanetarako | Nor gara
spacer

Berriak berri

HIZKUNTZA EKOLOGIA ETA IRAUNKORTASUNA

spacer

Gasteiz 2012ko Hiriburu Berdea da. Hiria ahalegintzen ari da konpromisoa zabaltzen eta sendotzen. Horrek aukera ezin hobea ematen digu hizkuntza ekologiaren eta hizkuntza iraunkortasunaren kontzeptuak ezagutarazteko eta proposamenak egiteko Gasteizko udalak antolatutako jardunaldian.

Ekainaren 14an, Goiuri jauregian, goizez eta arratsaldez.

Egitarau osoa hemen ikusi ahal duzue: HEMEN

Sarrera doan izango da aretoa bete arte. Aldez aurretik izena emateko honako fitxa hau bete behar duzue: fitxa

gehiago irakurri

BASTIDATIK: "EL EUSKERA ES MI FORMA DE VIDA"

spacer

  "El euskera es mi forma de vida. Cuando hablo en euskera me siento bien. Cuando oigo hablar a los niños/as en euskera me hacen sentirme muy a gusto y muy feliz"

Gontzal Saez de Vicuña da horrelako bitxiak bota dituena. "Euskera eta Ni" gaztelaniazko irratsaioko AUDIOAn aurkituko dituzu Goardia-Arabako Errioxako irratian.

Zortzi hilabete daramatzate irratsaioarekin, Goardia-Arabako Errioxako Kuadrillan, eta "Arabako Errioxako euskaltzaleak eta Euskara Zerbitzua" lantaldeak sustatuta, Estivaliz Saénz-en esatariaren gidaritzapean.

Egitasmo horrekin bi helburu lortu nahi ditugu: batetik, familien hizkuntza-ohituretan eragin; eta bestetik, Arabako Errioxan euskararen normalizazioan lan egin dutenak eta lanean ari direnak omendu.

Gontzalekin batera, Maria Amurrio eta Maria Pesos ari dira Estivaliz Saénz esatariaren galderei erantzuten. Hirurak orain 30 urte sartu ziren ikasle gisa Bastida ikastolan eta, gaur, ikastolan –eta ikastolarako– ari dira lanean.

Gogoratu, Araba Euskaraz 2012, Bastidan, ekainak 17.

gehiago irakurri

10 IDEIARIK ONENAK!

spacer

    Espejoko aterpetxean izan zen ARABAKO IDEIA LABORATEGIAn jasotako HAMAR IDEIARIK ONENAK doazkizu, lagun, jarraian.

Batetik hamarrera zein ote den onena, ordea, zeuk esan dezakezu, hona zure eskala bidaliz.

Eskerrik asko.

Hamar onenak jarraian.

Irudiak HEMEN.

gehiago irakurri

EUSKARA IKASTEKO UDAKO BARNETEGI GUZTI-GUZTIAK!!

spacer

Ondo izan oporretan eta... senti ezazu EUSKARAREN BESARKADA...

BARNETEGIen aukera duzu, Euskal Herri osoan zehar, egutegi eta prezio aukera guztiekin. Hor dituzu: lekuak, antolatzaileak, egutegiak, ordutegiak, prezioak, telefonoak eta abar.

 

2012ko UDAKO BARNETEGI GUZTIAK - HEMEN

gehiago irakurri

Albiste gehiago

  • HIRINET: GASTEIZTAR EUSKALDUNOK SAREAN
  • Udaberriko kultur zirkuitua

Argitalpenak

Sareko Euskarazko Produktuen Katalogoa

Esku artean duzun Sareko Euskarazko Produktuen Katalogo hau 16 eta 26 urte bitarteko gazteentzat prestatu dugu. Eguneratuta aurkezten dizugun bigarren argitalpen honetan, Internet-en ageri diren euskarazko produktuei buruzko informazioa biltzen dugu, besteak beste, informatikako tresnak eta baliabideak eskaintzen dituzten atariak, musikari buruzko web guneak, sareko irratiak, aldizkari elektronikoak, denbora-pasarako jokoak, informazio orokorreko guneak, edo zineari, sukaldaritzari zein ikaskuntzari lotutakoak. Bada, beraz, euskaraz bizitzen laguntzeko asmoz egindako katalogoa. Sartu sarean eta gozatu Internet-en duzun euskarazko eskaintzaz!

spacer

Euskararen aurkibidea

spacer

Euskararen inguruko elkarte, enpresa, talde, instituzio, etab. guztiak bilatu ditzakezu hemen:


Bilaketa aurreratua

Euskararen agenda

spacer Ekaina 2012 spacer
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 

spacer GEUrekin mendira: Ogoo

spacer Gasteizko Irakurle Kluba

Bidali proposamena

spacer

Ba al zenekien?

spacer

Gaztelaniaz ez jakiteagatik kanporatua

spacer

Jardunaldiak

spacer

Gerardo Lopez de Guereu 2012 Lehiaketa

spacer

Estranet

© 2009 Euskaraba, Arabako Euskararen ataria - ARABAKO FORU ALDUNDIA
Probintzia plaza z/g, 01001 Vitoria-Gasteiz - Araba T.: 945 18 18 18
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A
gipoco.com is neither affiliated with the authors of this page nor responsible for its contents. This is a safe-cache copy of the original web site.