spacer spacer
spacer


spacer

 

Urtean zehar mota askotako ekintzak egiten ditugu:

  • mendi ibilaldiak, eskiatzea

  • txirrindularitza

  • Olentzeroa, Agate deuna

  • sagardotegia, ikastaroak

  • musika saioak, antzerkia

 

 

Lizardi Mintza Taldea duela 20 urte sortu genuen helburu bakar batekin: zenbait jarduera euskaraz  egitea.

 

 

Laguntzailea:

spacer

Bilboko udala

Kultura eta Euskera saila

 

 
spacer Barnetegi ibiltaria: GR-12 ZEHARKALDIA - UR BANATZAILEA spacer

 

Datorren udari hasiera ederra emateko, plan paregabea proposatzen dizu Lizardi Mintza Taldeak: 16 egunetan Euskal herria mendebaldetik ekialdera zeharkatzea ur banatzailearen mendiei jarraiki; horrela, Gorbeiara igoko gara hilaren 14an bertan, eta gure herriko mendi eta paraje ederrenak zeharkatu ondoren, pausuz pausu Hiru Erregeen Mahaira tontorreraino iritsiko gara uztailaren amaieran.

  • Egunak: Uztailaren 14tik 29ra.
  • Zeharkaldian 20 lagun inguruko taldeak hartuko du parte.
  • Martxan, beti ere, ibilbidea ezagutzen duen eta martxa gidatuko duen Lizardi Mintza Taldeko partaide bat edo bi joango dira.
  • Zeharkaldia hasi aurretik, etapa guztiei buruzko informazio zehatza eta mapak eskainiko zaizkie partaide guztiei.
  • Bidaian sukaldari bat eramango dugu aterpeetan lo egingo ez dugun egunetan otorduez arduratzeko.
  • Mendian pisurik gabe ibiltzeko, ekipaiak garraiatzeko furgoneta handia eramango dugu. Furgoneta honek, ekipaiak eramateaz gain, otorduetarako tresneria garraiatzeko eta, behar izanez gero, partaideak behar den lekura eramateko ere erabili ahal izango dugu. Hainbat egunetan mendian kanpaldi librea egingo dugunez, kanpin dendak eramango ditugu. Hauek ere, jakina, furgonetan joango dira kanpatuko dugun lekuetaraino.
  • Prezioa: 470 €. Prezio horretan gauak, otordu guztiak, laguntzeko furgoneta eta gida-liburuak eta mapak sartzen dira. Zeharkaldi osoa egitea bultzatuko dugun arren, nahi izanez gero, txangoaren parteren bat edo batzuk egiteko aukera ere egongo da: aste bakarra, hainbat egun jarraian… Prezioa, jakina, egunen araberakoa izango da.
  • Izena eman hemen (maiatzaren 15etik aurrera jarriko gara harremanetan interesatuekin)
  • Oharra: Parte-hartzaileak norbanako txangoan ari dira. Parte-hartzaile bakoitzak izango du bere buruari edota hirugarren pertsonei eragindako kalte ororen erantzukizuna.
spacer

Etapak honako hauek izango dira:

Uztailak 14: Pagomakurre – Gorbeia – Otxandio.

Uztailak 15: Otxandio – Orixol –Leintz-Gatzaga.

Uztailak 16: Leintz-Gatzaga – Aumategigaa – Larrea.

Uztailak 17: Larrea – Aizkorri – San Adrian.

Uztailak 18: San Adrian – Otsaurte – Lizarrusti.

Uztailak 19: Lizarrusti – Hirumugarrieta – Aralar – Lekunberri .

Uztailak 20: Lekunberri – Ireber – Otsola.

Uztailak 21: Otsola – Belate.

Uztailak 22: Belate – Saioa – Artesiaga – Sorogain.

Uztailak 23: Sorogain – Auzpesrri – Garralda.

Uztailak 24: Garralda – Hiriberri

Uztailak 25: Hiriberri – Abodi – Irati

Uztailak 26: Irati – Otsogorrigane – Belagua

Uztailak 27: Belagua – Hiru Erregeen Mahaia – Linza

Uztailak 28: Linza – Txamantxoia – Izaba

Uztailak 29: Izabatik etxera.

Anima zaitez!!

 

spacer 2009an 20. URTEURRENA: 20 Urte 20 Liburu "Liburu Ibiltaria" spacer

 

Gure blogean, aurkitu duzun liburuari buruzko iritzia eman ahal duzu: kritika, puntuazioa eta gomendioak. 

 

Lizardi Mintza Elkarteko kideentzat urte berezia da 2009. Orduan duela 20 urte elkartea sortu zen, eta ez da lan makala halako elkarte batek hogei urte betetzea. Lagun batek bere liburuan idatzi zuen bezala: “Lizardik euskara eta gozamena elkartzen ditu”.  Eta hori da,  hain  zuzen ere,  gure helburua: gustuko ekintzak partekatuz –mendia, kirola, musika edota kultura-, euskararen erabilera bultzatzea.

 20. urteurrena dela eta, 20 mendi tontorretan 20 euskal idazleren liburu utzi ditugu. Hauetariko bat topatuz gero, hona hemen egin beharrekoa:

  • Irakurri eta gozatu, eta gozamen hori konpartitzeko...
  • …beste mendi tontor batean utzi beste mendizale irakurle batek irakur dezala.
  • Gure web orrian sartu eta konta iezaguzu non topatu eta non utzi duzun eta, nahi izanez gero, irakurritako liburu eta baita ekimen honen inguruan zure iritzia jakinarazi. Bene-benetan eskertuko dizugu.

 

 

spacer Kronikak spacer

 

  • Panticosa-Bujaruelo-Gavarnie 2007

  • Soncillo (Burgos) 2007

  • Maskarada 2007

  • Sagardotegia 2006

  • Gavarnie 2005

  • Ordesa 2005

 

spacer Loturak spacer

 

 

  • www.berria.info
  • www.topagunea.org
  • www.jalgi.com
  • www.euskalerria.org
  • www.ikusezazu.com

 

spacer

 

spacer

 

 

Gurekin harremanetan jartzeko:

 

Lizardi AEK euskaltegia

Txakur kalea, 1 - 3.a

48005 Bilbo

Bizkaia

  • Tel: 695 71 43 60
  • posta-e

  • Gure bloga

 

spacer

 

spacer

spacer

spacer

spacer

www.lizardimt.com
gipoco.com is neither affiliated with the authors of this page nor responsible for its contents. This is a safe-cache copy of the original web site.