Espaloian aukera zabala jan-edanerako

-n espaloia-kargitaratuta
Erantzun

spacer

Hau da gure eskaintza gastronomiko berria:

  • Eguneko menua bufet erara, plater bat edo bi plater aukeran, prezio merkean. 9 euro menua. Plater bakarra gura baduzu 6 euro.
  • Tabernako janlekuan: entsaladak, pastak, pizzak, errazioak, bokatak, etab. Taberna karta (66kb)
  • Lehenengo solairuaren jantokian: menu bereziak, sagardotegi menua, txakolindegi menua, ardotegi menua, karta, haragia eta arraina brasan prestatuko dira. Jatetxea karta (66kb)

Enpresa, taldeak eta koadrilentzako menu bereziak prestatzen ditugu.

Zerbitzu bereziak ere eskaintzen ditugu: luntxak, urtebetetzeak, ezkontzak… Laster gure zerbitzu guztiak webgunean jarriko ditugu.

Informazioa eta erreserbak: 943789085

Espaloia egunero zabaltzen dugu 12:00etatik – 23:00ak arte astelehenetik barikura, eta asteburuetan goizeko 8:00etatik aurrera.

Kategoriak Espaloia | Erantzun

Balerdi Balerdi eta Morau Elgetako Espaloian

-n espaloia-kargitaratuta
Erantzun

spacer

 

 

Espaloian esperoan gauden gau horietako bat. Balerdi-Balerdi ez dago aurkeztu beharrik ere ezta jorratzen duten powerpop nafar horri adjektiborik gehitzertik. Demasa izango da.

  • Balerdi Balerdi (1991, GOR Diskak). Binilo 10″
  • Ez gara galdu (1994, GOR Diskak). CD
  • Hobe behin gorri ezenez beti hori (1997, GOR Diskak). CD

70eko eta 80ko hamarkadetako rock&roll eta folk talde eta bakarlarien eraginak barneratu zituen kantu fresko eta gozagarrietan. Ibilbide laburra izan zuen: bi disko eta 10 haztebeteko binilo bat argitaratu zituen sei urtean (1991-1997), baina oroitzapen ederra utzi du zaleengan. Testua wikipediatik.

Morau

Morau izan zen, 1996an, Gaztelupeko Hotsak disketxeak atera zuen lehenengo kantautorea. Ordutik, hainbat bider egon da Elgetan. Elgetako gaztetxean edurra eginarazi arte ere jo zuen behin. Ezaguna gure herrian eta inguruotan. Morau, aspaldi ekartzeko gogoa genuen artista.

Kategoriak Musika | Erantzun

Uda aurreko azkenengo Herrixa Dantzan Espaloian

-n espaloia-kargitaratuta
Erantzun
Azkenengo txanpa honetan txokolatea ere banatuko dugu DOAN eta Xut fanfarrearen CD berriaren aurkezpena ere egin denez, hango kantu batzuekin egingo dugu dantza. Ohi moduan, sarrera doan eta parte-hartzea libre.
    • ELGETAN: maiatzak 27, domeka
    • Ordutegia:
      • 18:00 – 18:45 haur eta gurasoak elkarrekin dantzan
      • 18:45 ikasturte amaierako TXOKOLATADA
      • 19:00 – 20:30 ohiko saioa. Besteak beste, Xut fanfarreak argitaratu berri duen CD-ko pieza batzuk dantzatuko ditugu.
  • Non: Espaloia kafe antzokian
  • Antolatzailea: Espaloia kafe antzokia
Dakizuen moduan, gidatutako dantzaldi irekia da Herrixa Dantzan, Euskal Herriko eta oro har Europa osoko dantza tradizional ludikoekin osatutakoa: sokan, borobilean, bikoteka… denetarik. Helburua, adin ezberdinetako herritar soilak dantzan elkarrekin gozatzea.
Ikasturteko azken saioak. Udan, jai.
Kategoriak Herrixa dantzan | Erantzun

Oskorri taldeak, “The Pub Ibiltaria” Elgetan. Bazatoz kantura?

-n espaloia-kargitaratuta
1

spacer

Oskorri izango dugu Elgetan. Eta beraiekin batera kantura etorri gura duen guztiak kantatu ahal izango du. Kantu gogoz ez geratu, e? Eta instrumeturen bat baduzu ere ekarri eta zuzenean jo ahal izango duzu.

 

 

 

  • Eguna: maiatzak 18, ostirala.
  • Ordua: 22:30ean.
  • Lekua: Elgetako Kafe Antzokia.
  • Sarrak 10 euro eta 7 euroan.

Orain, Kontzertu Ziklo Berrian, jada grabaturiko 13 errepertorio horiek berriz jotzen eta kantatzen ari dira,  flauta, oboe, klarinete, saxo, tronpeta, tronpa, tronboi, fliskorno, bonbardino, tuba, xilofoi, perkusio, biolin, biola, txelo, kontrabaxu, akordeoi eta txisturako prestatu diren konponketa berriekin, seguru hurrengo urteetan material ezinbestekoa suertatuko dena Euskal Herriko Banda eta Musika Eskola guztietan.

Aurten oso kontzertu bizi eta berezia prestatu dute Oskorriko lagunek, non taldeko partaideekin batera, edozein instrumentu jo eta kantatu egiten duen publiko guztia bilakatuko den ekitaldiaren protagonista nagusia.

Aurtengo errepertorioa oso bizi eta berezia da:

 1- Ama begira ezazu. 2- Itsasoa laino dago. 3- Manuelatxo. 4- Ardoari kantak. 5- Bautista Bazterretxe. 6- Ikusi nuenean. 7- Pelegrinoak gatoz. 8- Txori erresinula. 9- Atxiketan-potxiketan 10- Biarritzen etxe batean. 11- Maria nora zoaz?. 12- Markesaren alaba. 13- Ni hiltzen naizenean.  14- Haurtxo polita.  15- Pello Joxepe.   16- Madalen Buzturingo. 17- Oi, Pello, Pello!.  18- Jeronimo.

Eta errepertorio honetako kanturen bat Elgetako koruaren laguntzarekin egingo dute. Baina benetako protagonista zu zara, kantura etorriko zaren hori.

Kategoriak Musika | Erantzun 1

Xabier Montoiaren kontzertua ostiralean

-n espaloia-kargitaratuta
Erantzun

Gorka Erostarberi irakurri diogu Berrian:

Pianoa eta biolontxeloa. Ibon Rodriguez (Le Noise, Eten…) eta Maite Arroitajauregi (Mursego). Bi zutabe horien gainean eraiki du Montoiaren mundu miresgarria (Bidehuts) Xabier Montoiak (Gasteiz, 1955). Musika instrumentu organikoen bidez, biluztasunean topatu du babesa, eta «usain klasikoko» hamar kantuek musikarekin adiskidetzeko balio izan diote.

Non: Espaloia Kafe Antzokian
Eguna: maiatzak 11, ostirala.
Ordua: 22:30ean
Sarrerak 7 euro eta 4 euro.
Erreserbak: 943789085

Berria-ko elkarrizketa.

Kategoriak Musika | Etiketak Xabier montoia xabier_montoia | Erantzun

Nazioarteko Magia Mostra: Badaude sarrerak. Aluzinatuko duzu!

-n espaloia-kargitaratuta
2

spacer

Konturatu barik, baiña pasatu dira 8 urte. Lortu dugu magiarako leku erreferentziaduna izatea Elgeta. Aurten maila internazionaleko magoak izango ditugu Elgetan. Milaka lagun pasa dira magia ikuskizunak ikusten eta 4, 5 eta 6an espero ditugu ikusle pila bat. Sarrerak jarri ditugu saltzen. Ikusi zer eskaintzen dizuegun:

Maiatzak 4, barikua

  • 22:30ean, MagoMigue. Sarrera: 15 euro.
  • ‘AluCine’ ikuskizun berriarekin. (Munduko Magia saria)
  • www.magomigue.net

Georges Méliès handiari Miguek egiten dion omenaldia da ‘AluCine’ ikuskizuna. Lumières anaiak zientzialariak ziren eta zinema asmatu zuten; Georges Méliès, ordea, magoa zen, eta zinemarekin lilura eta harridura eragin zituen. Zinema lehen aldiz ikusi zuten XIX. mende bukaerako gizon-emakume haien tokian ipiniko gaitu munduko magia saria jaso duen ikuskizun honek. MagoMigue munduko kartomagia txapelduna da eta hirugarren aldiz izango dugu Elgetan. Publikoaren Saria jaso zuen 2006an Magia Mostran.

Maiatzak 5, zapatua

  • 18:00etan, Herriko plazan. Doan.
  • Francisco Cuesta magoa.
  • ‘La magia de Paco’ ikuskizuna.
  • Familia osoarendako.
  • Magia jokoak eta truku sinestezinak, haurrak liluratzeko eta haien parte hartze zuzena bultzatzeko.

Maiatzak 5, zapatua

  • 22:30ean, Magia Gala 5 magorekin. Sarrera: 18 euro.

Enric Magoo (Katalunia)

‘Frankie J.B.’ ikuskizuna – Magia komikoa

www.enricmagoo.com/index_es.html

Frankie J.B. Enric Magoo magoaren ikuskizun ospetsuena da. Nazioarteko sariak lortu ditu eta atzerrian ezagutzera eman duen ikuskizuna da. Antzerki obra txikia dugu Frankie J.B., beti ere magia trikimailuak ardatz direla. Frankesteinen munstroaren alderdi komikoa ezagutuko dugu. Mandrakes d’Or saria dugu.

Parenthèse Cubique (Frantzia)

  • ‘Cubic Act’ ikuskizuna – Ilusio handiak

  • p-cubique.com/

Hiru pertsona, lanpara bat eta kutxa bat. Kutxak bakarrik egiten du hegan. Ikusi eta gero etxean proba egiteko gonbitea egiten dute Bertox, Maxime eta Léopoldine mago frantziarrek. Ilusio handi honek sari ugari jaso ditu, tartean lehen saria Frantziako magia txapelketan, eta lehen saria Europako magia txapelketan.

Silvana (Argentina)

  • Magia antzeztua
  • Magia trikimailuak antzerkia eta musika oinarri dituen ikuskizun batean. Originaltasunaren saria iazko Blackpool-eko (Erresuma Batua) magia jaialdian.

Charlie Mag (Katalunia)

  • Magia usoekin

  • www.charliemag.es

  • Mugimendu biziko ikuskizuna non musikaren erritmora magoak usoak agertu araziko dituen leku harrigarrienetatik. Indar bisual handiko ikuskizuna; nazioarteko zazpi sari eskuratu ditu, tartean Lehen saria mundu mailako mago gazteen txapelketan.

Maiatzak 6, domeka

13:00etan, Magia kalean. Doan

Brando & Silvana

  • ‘Circus’ ikuskizuna
  • Zirko ikuskizun batean oinarritutako lana. Magia, mimoa, malabarak… Lehen saria iaz Alemaniako Street Magic Festival jaialdian.

Enric Magoo

  • ‘Carro de ilusiones’ ikuskizuna.
  • www.enricmagoo.com/es/espectacles/carreto.html

Kaleko magia ikuskizuna da. Magooren esanetan ikusleen muturren aurrean egiten da magia purua; ilusioa ezkutatu gabe. Ikusleak zuzenean parte hartzera deitzen dituen ikuskizuna da ‘Carro de ilusiones’. Ilusioz beteriko karroarekin etorriko da Enric Magoo eta Elgetako kaleetan banatuko du ilusio hori.

Aurkezlea: MagoMigue.

 

Zuentzako prestatu ditu Espaloia Kafe Antzokiak maila internazionaleko magoak areto barruan, eta baita ahozabalik utziko zaituzten magoak ere plazan, debalde. Guk gustura lagundu dugu udaletik zortzigarren urtez ekimen hau. Eta orain disfrutatzea besterik ez da falta. Etorri gurekin asteburu magikoa bizitzera Elgetara, gonbidapena egina dago.

Kategoriak Magia | 2 erantzun

VIII. Nazioarteko Magia Mostra aurkeztu dugu

-n espaloia-kargitaratuta
Erantzun

spacer

Maiatzaren 4tik 6ra, momentuko magorik entzutetsuenek erakustaldia egingo dugu Espaloia antzokian Koldo Mitxelena aretoko aurkezpenean esandako moduan.  Aurten lehen aldiz, magia kalera aterako dute zapatu arratsaldean ere. Gipuzkoan, erreferente bilakatu da dagoeneko Elgetako Magia Mostra. Aurten, zortzigarrenez antolatu dute maiatzeko lehen astebukaerarako. Mila eta ehun biztanleko herri batek, beste hainbeste ikusle erakartzen dituela azpimarratu gura izan dute Magia Mostrako antolatzaileek: ” Erantzuna benetan oso oso ona da; mila laguneko herria da eta beste hainbeste ekartzen ditu magia jaialdiak gurera”. “Munduko mago onenak izan dira  jaialdian; kalitatea zaindu gura izan dugu beti, eta aurten ere lehenengo lerroko magoak eta ikuskizunak ekarriko ditugu”, gaineratu nahi izan digute.