spacer
Karrikiri
  • Albisteak
  • Elkartea
  • Kontaktatu
  • Karrika aldizkaria
  • Karrisolasa
  • Euskal denda
  • Zerbitzuak
  • Jarduerak
Denda birtuala

spacer

Euskal agenda

Adi lagun! Agenda google calendar tresnaren bidez egin dugunez, gaztelaniaz ikusiko da Googlek euskaraz jarri arte

Agenda osoa ikusi nahi izanez gero hemen klikatu

Estekak
  • Hiztegiak, euskara elkarteak, soziolinguistika, non ikasi...

spacer
Euskalerria Irratia

spacer

spacer

Hizkuntza aukeratu
eta barre egin

Google Translateren bidez web gune hau beste hizkuntza batzuetara itzuli ahal izanen duzu

Heldu den larunbatean heldu Karrikadantzara!!!

2012/05/17

Zaldiko Maldikok, Muthiko Alaiak peña, Nafarroako Euskal Dantzarien Biltzarrak eta Karrikiri elkarteak duela urtebete martxan jarritako Karrikadantza ekimenak berriro helduko die bere saioei heldu den larunbatean, hilak 19, negu partean atsedena hartu ondoren. Xedea euskal dantzekiko zaletasuna piztu eta karrikara izanen da eta dantzazale guztiek hitzordua 18:30ean izanen dute Iruñeko Mercaderes kalean.

Gehiago irakurri

“Diglosiaren purgatorioaz. Teoriatik tiraka”

2012/05/08

Heldu den maiatzaren 16an izanen den Karrisolasa ekimenaren saio berrian Mikel Zalbidek Bat Soziolinguistika aldizkarian (79-80) idatzi zuen artikuluaren pasarte bat izango dugu oinarri.

Gehiago irakurri

Maiatzeko Karrikan Txantreako Euskaldunon Biltokiren 10. urteurrena

2012/05/03

spacer

Kalean da jada maiatzeko Karrika aldizkaria eta oraingoan buletina berari buruzko informazioa helarazten dizuegu, izan ere hemendik aitzina etxean paperezko formatuan jaso nahi dutenek laguntza piska bat eman beharko baitigute bidalketa gastuei aurre egiteko aukera izan dezagun. PDF formatuan ere jasotzeko aukera izanen eta eta musutruk, baina hori guztia, esan bezala, maiatzeko Karrikan aurkituko duzue.

Gehiago irakurri

Katalunia ez da Euskal Herria baina…

2012/04/23

Apirilaren 18an. Karrisolasaren saio berria izan genuen, “Katalanaren aldeko estrategia berriak” gaiari helduz. Josep-Anton Fernàndez adituak UDALTOP jardunaldietan (Lasarte, 2011) aurkeztu zuen txostena izan genuen oinarri. Ohikoa dugun bezala Karrisolasan topatu ginenok saio bete, bizi eta atsegina osatu genuen. Sortu ziren, besteak beste, datozen eztabaidak, gaurkoan hona dakartzagunak, guztion arteko hausnarketa eta eztabaidarako.

Gehiago irakurri

Garabide elkartea apirileko Karrikan

2012/04/10

spacer

Primaderako lehenengo alean Garabide elkartean kolaboratzaile dabilen Alberto Barandiaran Iruñean bizi den kazetariari egin diogu elkarrizketa eta, horrekin batera, beste hainbat eduki interesgarri ekarri aurkezten ditugu. Karrika jada kalean da, baina zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta lehenbailehen helaraziko dizugu.

Gehiago irakurri

Hurrengo Karrisolasan “Katalanaren aldeko estrategia berriak” hizpide

2012/04/04

Apirilako Karrisolasa ekimenaren saio berrian Josep-Anton Fernàndez adituak UDALTOP jardunaldietan (Lasarte, 2011) aurkeztu zuen txostena izango dugu oinarri. Egileak azaltzen du Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak sortu duen azken txostena.

Gehiago irakurri

Lubakiak eta zubiak

2012/04/02

Iruñeko Karrikiri elkarteko kideok J.Carlos Moreno Cabreraren “Norberaren hizkuntza bestearenaren gainetik dagoela aldarrikatzea da nazionalismoa” testua gure Karrisolasan aztertu ondoren berri antologikoak gertatu dira.

Gehiago irakurri

“Hizkuntza politika eraginkorraz” Kontseiluko Txostenaren inguruan solastutakoak

2012/03/20

Martxoaren 14an. Karrisolasaren saio interesgaria izan genuen, “Hizkuntza politika eraginkorraz” gaiari helduz. Xabier Mendiguren Bereziartuak Jakin aldizkariko 187. alean idatzi duen artikulua eta Kontseiluak izen bereko txostena aztertuz. Ohikoa dugun bezala KARRISOLASAN topatu ginenok saio bete, bizi eta atsegina osatu genuen. Sortu ziren, besteak beste, datozen eztabaidak, gaurkoan hona dakartzagunak, guztion arteko hausnarketa eta eztabaidarako.

Gehiago irakurri

Iruñeko Arturo Campion euskaltegiaren 40. urteurrena martxoko Karrikaren protagonista

2012/03/07

spacer

Urtearen hirugarren hilabeteak protagonista nagusia dakar Karrika aldizkariko orrialdeetara, izan ere aurten 40 urte betetzen baitira Euskal Herriko lehenengo euskaltegia zabaldu zenetik, alegia Iruñeko Arturo Campion euskaltegia. Hori dela eta, haren zuzendaria den Sagrario Alemán euskaltzainari elkarrizketatxoa eginen diogu. Zorionak eta aunitz urtez!!!

Gehiago irakurri

“Hizkuntza politika eraginkorraz”

2012/03/06

Heldu den martxoaren 14ean Karrisolasa ekimenaren baitan Xabier Mendiguren Bereziartuk JAKIN aldizkariaren 187. alean argitaratutako artikulua hartuko dugu oinarri.

Gehiago irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • hurrengoa ›
  • azkena »

spacer spacer spacer

 

Ttantta con Drupal

gipoco.com is neither affiliated with the authors of this page nor responsible for its contents. This is a safe-cache copy of the original web site.