spacer spacer spacer spacer

larunbata, 2012ko ekainaren 9a

spacer

  • azala
  • berriak
  • ttipi txartela
  • multimedia
  • RSS
spacer

Aurten ere eskubaloiko izarrak ariko dira Errekako talde ezberdinekin batera.

GIZARTEA

Final Four antolatu dute ekainaren 9an Donezteben eginen den Errekaren Egunerako

Ekainaren 8an, ortziral arratsean ere ikusentzunekoak, mus txapelketa eta Formula 1 simulatzailea izanen dira

Doneztebe | 2012-06-08 | 07:22

Erreka Kirol Elkartearen egun haundia ospatuko da ekainaren 9an, larunbatean. Gehien bat kirolarekin lotutako ekitaldiak, herri afariarekin eta gaupasarekin borobilduko dira, baina bezperan ere izanen dira ekitaldiak.

KULTURA

Cultura Viva saria jaso du Madrilen Ignacio Larra margolari beratarrak

spacer

Bera | 2012-06-08 | 07:38

Cultura Viva erakundeak hogeitabatgarren aldiz antolatutako sarien banaketa egin zen ekainaren 1ean Madrilgo Carlos III Unibertsitatearen auditorioan. Arte plastikoen arloko saria Ignacio Larra margolariarentzat izan zen, epaimahaiak ahobatez onartu baitzuen “sarituaren meritu profesional apartak, bere obraren indarra eta bere sentsibilitate artistikoa”.

GIZARTEA

Uxane okupazioa zentrorako 158.000 euroko dirulaguntza bideratuko du Nafarroako Gobernuak

spacer

| 2012-06-08 | 07:58

Nafarroako Gobernuak 158.495 euroko dirulaguntza eman dio Enplegurako Aspace Navarra Fundazioari, minusbaliotasunen bat eta bereziki garun perlesua duten pertsonei zuzendua Berako Uxane okupazioa zentruaren kudeaketarako.

KIROLA

Ane Petrirena sunbildarrak 300 metroko Espainiako atletismo txapelketa irabazi du aurte ere

spacer

Sunbilla | 2012-06-08 | 08:01

Kadete mailako Espainiako atletismo txapelketak jokatu ziren ekaineko lehen asteburuan Zaragozan eta iaz bezala, 300 metroko lasterketan urrezko domina lortu du Ane Petrirena, 15 urteko sunbildarrak.

GIZARTEA

Bertiz eta Urbasa-Andiako natur parkeetan %10 bisitari gehiago sartu ziren iaz

Nafarroa | 2012-06-08 | 08:08

Nafarroako Gobernuak zuzenean kudeatzen dituen Urbasa-Andia eta Bertizko Jaurerriko Natur Parkeek 195.194 bisitari jaso zituzten 2011 urtean, aitzineko urtean baino %10 gehiago. Nafarroan gehien bisitatzen diren natur eremuak dira.

GIZARTEA

Ekainaren 9an Goizuetan eginen den UEMA Eguna aurkeztu dute

spacer

Goizueta | 2012-06-07 | 07:49

Larunbat honetan, ekainak 9, Goizuetan izango dugu UEMA Eguna. Ekainaren 6an egindako prentsaurrekoan aurkeztu zuten eguna Jon Abril, Berako Udaleko zinegotzia eta UEMAren Zuzendaritza Batzordeko kideak, Maren Belastegi, Bergarako Udaleko alkateordea eta UEMAko lehendakariak Alaitz Eskudero, Goizuetako Udaleko zinegotzia eta Nafarroako Iparraldeko Mankomunitatearen lehendakariak eta Marisol Taberna Berako Udaleko alkateak.

GIZARTEA

Herri bozketak erabakiko du Berako Sanestebanetako egitarau azalaren lehiaketa

Bera | 2012-06-07 | 08:07

Berako Kultur Batzordeak Sanestebanetako programa azala iragarriko duen lehiaketa abian paratu zuen. Orain lan horiek bozkatzeko aukera izanen da Berako Herriko Etxean (orain Berako Kultur etxeko erakusgelan dago; Eztegara pasealekua, 11) 9:00etatik 13:30etara eta astelehenetik ortziralera.

GIZARTEA

Hiri Hondakinen Mankomunitatetako ekaineko zozketa egin da

Eskualdea | 2012-06-07 | 07:57

Baztango Udalak, Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitateak eta Malerrekako Mankomunitateak etxez-etxe banatutako egutegiek duten zenbakiarekin, ekaineko zozketa egin da eta hauxe da zenbaki sariduna: 2.654.

GIZARTEA

Irakaskuntzako murrizketen kontrako protesta jendetsua egin zuten Lekarozen, Gobernuko ordezkarien bixita aprobetxatuz

spacer

Eskualdea | 2012-06-06 | 08:02

Lekarozko enpresen kanpuseko eraikin berria inauguratzera etortzekoa zen Yolanda Barcina. Nafarroako Gobernuko presidentea ekainaren 5ean, astearte arratsaldeaan. Hori baliatuz, Baztan Bidasoako Eskolen talde eragileak murrizketen kontra protesta egiteko Lekarozera joateko deia egin zuen. Azkenean, “agenda arazoak” medio, Barcina ez zen etorri, baina Lourdes Goicoechea, Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen kontseilariak ederki aditu eta ikusi behar izan zituen ikasle, irakasle eta gurasoen protestak.

KULTURA

Nazioen Mundua herri-ekimenaren "Gazta zati bat" dokumentala Beran ikusgai igande honetan

spacer

Bera | 2012-06-06 | 08:51

Igande honetan, ekainak 10, Nazioen Mundua herri-ekimenak Jon Maiaren gidaritzapean sortutako Gazta Zati Bat dokumentala Berako Kultur Etxean egonen da ikusgai, arratsaldeko 20:00etan.

KULTURA

Lasarte-Oriako Alboka Abesbatzak emanaldia eskainiko du larunbatean Donezteben

Doneztebe | 2012-06-06 | 08:12

Larunbat honetan, ekainaren 9an, Gipuzkoako Lasarte-Oriatik etorritako Alboka Abesbatzak bere kontzertua eskainiko du Donezteben. Hitzordua herriko Elizan, arratsaldeko 20:30ean izanen da.

GIZARTEA

Bi hitzordu garrantzitsu eta berezi izanen dituzte asteburuan Urdazubin

spacer

Urdazubi | 2012-06-08 | 07:32

Urdazubin bi hitzordu interesgarri eta berezi izanen dituzte asteburuan Urdazubin. Alde batetik Nafarroako aitzinako autoen kontzentrazioaren zortzigarren edizioa hartuko du Urdazubik eta bertzetik, III Raid Xikint’o kirol proba gogorra ere eginen da.

KULTURA

Bortzirietako haur eta gazte kantarien topaketa eginen da ekainaren 10ean

Bera | 2012-06-08 | 07:36

Bortzirietako haur eta gazte kantarien topaketa eginen da ekainaren 10ean, igande arratsaldeko 18:00etatik aitzinera Berako Kultur Etxean, Giltzarri Abesbatzak antolatuta.

KULTURA

Nafarroako Eskolarteko bertsolari txapelketak erabakiko dira ekainaren 9an Larraintzarren

spacer

Nafarroa | 2012-06-08 | 07:28

Bertsozale Elkarteak urtero antolatzen duen Nafarroako Bertso Eskolen Eguna ekainaren 9an, larunbatean ospatuko da Larraintzarreko ikastetxeko aretoan. Nafarroako Eskolarteko Bertsolari txapelketa ere bertan erabakiko da, 14 urte arteko eta 14 eta 18 urte arteko kategorietan.

KIROLA -> ERREMONTEA

Buruz buruko hasierako fasea eta Gipuzkoako erremonte txapelketak larunbatean hasiko dira

spacer

Euskal Herria | 2012-06-08 | 07:42

Ekainaren 9an, larunbatean abiatuko da erremonteko txapelketarik garrantzitsuena, buruz buruko Kutxa txapelketa. Edo zehatzago errateko, txapelketa horretan sartu ahal izateko aitzineko fasea jokatuko dute hamalau pilotarik.

GIZARTEA

Soldaten inguruan "Diario de Noticias" egunkariak argitaratutakoa salatu du Baztango udal gobernuko taldeak

Baztan | 2012-06-07 | 08:31

Diario de Noticias egunkariak Baztango udal gobernuko kideen soldaten inguruan argitaratutako berri “maltzurrari” buruz, Baztango udal gobernuko taldeak zenbait gogoeta egin nahi izan ditu, prentsa-ohar baten bidez.

GIZARTEA

Udan igerilekurako bi langile behar ditu Etxalarko Udalak

Etxalar | 2012-06-07 | 08:04

Etxalarko Herriko Etxeak, udal igerilekuen funtzionamendu, garbiketa eta mantenimendu lanak egiteko esleipenaren deialdia egin du, Migel Mari Irigoien alkateak sinatutako bando baten bitartez.

KIROLA

Josetxo Ezkurra XXII Memorialaren finalak jokatu ziren ekainaren 3an Donezteben

spacer

Doneztebe | 2012-06-07 | 07:35

Ekainaren 3ean, igande goizeko 09:30etik aitzinera jokatu ziren Doneztebeko pilotalekuan Josetxo Ezkurra zenaren omenez Txaruta elkarteak hogeita bigarren urtez antolatutako pilota txapelketaren finalak. Martxoaren 3an abiatu zen txapelketa eta 286 pilotarik hartu dute parte.

GIZARTEA

Lekarozko kanpusa enpresak hartzeko prestatua dago

spacer

Baztan | 2012-06-06 | 09:24

Lekarozko enpresen kanpusa prest dago lantegiak hartzeko. Azpiegitura honen bidez, kultura, hezkuntza eta ekonomiarekin lotutako ekimenak biltzeko eremu bat sortu nahi da Baztanen, zerbitzu arloko enpresen bidez. Horretarako 12 milioi euro inbertitu ditu Nafarroako Gobernuak eta Lourdes Goicoechea, Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen kontseilaria bixitan izan zen ekainaren 5ean.

KULTURA

Hainbat sari eskuratu dituzte eskualdeko neska-mutikoek Bertsopaper lehiaketan

spacer

Nafarroa | 2012-06-06 | 08:15

Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatuta, aurten ere Nafarroako Bertsopaper lehiaketa egin da, alde batetik, eskualdeka, eta bertzetik, Nafarroa mailan. Halere, aurtengo sariketa berezia izan da. Murrizketak direla eta, Bertsozale Elkarteak eskualdez eskualdeko sari banaketa eta ekitaldia ez egitea erabaki du, eta ikastetxe bakoitzak antolatu ohi dituen bertso saioetan egiten ari dira sari banaketak. Nafarroa mailakoa, berriz, Gobernuak antolatu ohi duen ekitaldian eginen da.

GIZARTEA

Baztango Udal Musika Eskolan izen emateko epea ekainaren 30 artio zabalik da

Baztan | 2012-06-06 | 08:10

Ikasturtearen azken txanpa honetan, Baztango Musika Eskola heldu den ikasturtea prestatzen hasia da. Ikasturte berrian musika hizkunta edo instrumenturen batean matrikulatu nahi izanez gero, ekainaren 30 artio astia bada. Inskripzio orriak haurren bidez ailegatuko dira baztandarren etxeetara. (eskolan banatuko zaizkie). Interesa duen guztiak izena ematen ahal du inprimakia betez eta ondotik Baztango Udaletxeko bulegoetarat ekarriz.

URTEBETETZEAK

spacer
  • Gehiago ikusi
  • Bidali zurea

MULTIMEDIA

  • Salvador Yanci omendu du Beti Gaztek

MERKATU TTIKIA

  • Animaliak
  • Garajeak/Lokalak
  • Denetarik
  • Lana
  • Etxebizitzak
  • Motorra

AGENDA

spacer Ekaina 2012 spacer
 
 
 
 
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
 
Bidali zurea Bidali zurea-->
  • Palestina: Okupazioa eta erresistentzia erakusketa
  • Michel Courougnon-en margo erakusketa
  • J. Ansoainen margo erakusketa
  • Almandozko Bestaberri bestak
  • Bongo Botrako taldea Lur aretoan
  • Kantu musika afaria
  • UEMA Eguna
  • Errekaren Eguna
  • Gazta zati bat dokumentala Beran
  • Almandozko Bestaberri bestak

ALDIZKARIA

spacer
  • 567. zkia PDF Formatua
  • Aurreko aleak
  • Egin harpidetza
  • Publizitate tarifak
  • Argitaratze datak
  • CIES datuak

Destakatuak

spacer
spacer
spacer
spacer
spacer
spacer
spacer
spacer
spacer
spacer
spacer
Geure buruaz | Pribatasun politika | Kontaktua

TTIPI-TTAPA | Anduetzeta, 12 | 31760 ETXALAR (Nafarroa)

Tel: 948 63 54 58 | Faxa: 948 63 54 57

Diseinua: Ttipi-Ttapa | Garapena: iametza interaktiboa

Laguntzaileak:

spacer spacer spacer !-->

gipoco.com is neither affiliated with the authors of this page nor responsible for its contents. This is a safe-cache copy of the original web site.