spacer spacer
spacer
 
spacer
spacer
spacer
Anboto > Albisteak

Geure Durangaldea

Ongi etorri Galeano!

- 2012ko ekainaren 08a, 11:36

Ez da egun asko Eduardo Galeano idazle uruguaiarra Bilbon egon dela. Sari bat jasotzera eta bere azken liburua aurkeztera etorri zitzaigun. Aitortu behar dizuet betidanik mirestu izan dudala eta sarritan, askotan, erabili eta itzuli izan ditudala bere testuak. Kapuscinskik Afrikako ateak zabaldu zizkidan bezala; Jack Londonek Iparramerikako eremu amaigabeak eta bertan sortzen ziren gatazka sozial zein identitarioak; Galeanok,  Hegoamerikan eta munduan gertatutakoak  hobeto ulertzen erakutsi dit.

 

Historiaren konplexutasunari uko egin barik, kontrara, berori aldarrikatuz, ikuspegi berri bat oparitu dit, digu. Ikuspegi horretan, herri txikiek, pobreek, baztertuek euren tokia errekuperatu dute, edo hobeto esanda, ukatu egin zaien argia izan dute historiako Galeanoren liburuetan.

 

Hegoamerika bizikletaz zeharkatzen ari ginenean Las Venas Abiertas de America Latina nola eskuratu nuen oraindik ere gogoan dut. Potosin (Bolivian) geunden eta, larunbatetan egiten zen azoka batean, han zeuden Galeanoren liburuak. Liburuak kopiak ziren, berriak oso garestiak ziren-eta. Ondoko terraza batean jarri eta irakurtzen hasi nintzen. Galeanok zorrotz eta umorez inongo gida zein historiako liburuetan aurkitu ezinezkoa zena kontatzen zigun, beste ikuspuntu bat, begi bistan genuenari beste zentzu bat emanez.

 

Bilbokora bueltatuz ,Galeanok liburu elektronikoen kontra zegoela adierazi zuen, betiko formatua gustukoagoa zuela. Txirrindulari-bidaiari honi orain dela gutxi e-book bat oparitu diote, alforjetan liburuen gainzama hori arindu nahian. Egia esaten badut, ni, bera bezala, ez naiz oso teknologia berrien zalea, baina bizikleta gainean pisu gehigarri hori igartzen da. Zer egin?

 

Tira, badut oraindik hilabete ezbai honi irteera emateko, eta eramatekotan bere beste adierazpen batekin bat eginez, zin egiten dut gauero irakurtzen dudana ozenki egingo dudala hitzek izarrekin jolastu dezaten.
Ongi etorri Galeano!! 

 

Bideoak

Martxelo Otamendi

Anbotoko Jone Guenetxearen galderei erantzun die Berriako zuzendariak. Kanpaina berria dute berbagai.

 

 

Ibaizabal ikastola
spacer

 

Anboto astekariak kazetaritza tailerra eskaini du Ibaizabal ikastolan.

 

 

Zuhaitzaren eguna
spacer

 

'Zuhaitzaren eguna' izeneko lanagaz 3. saria lortu du Topagunearen aurtengo Kameratoia lehiaketan Ander Lauzirika iurretarrak, Koproskilos eta Unai taldeagaz

 

Bideo gehiago

 


Agenda

«

ekaina

»
A M E E B Z D
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30  
 

maiatza

»
A M E E B Z D
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31      
«

uztaila

 
A M E E B Z D
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          

Argazkiteka

BERTSOLARI TXAPELKETA, TXINTXIRRIN

ATHLETIC ZALEAK MADRILERA BEGIRA

Merkatu txikia

spacer

  • Garajea alokagai Durangon
  • Motorraren maletak galduta
  • Hilabeterako pisu bila Durangon
  • Komertziala behar da
  • Renault Master salgai

Inkesta

Tabakorik Gabeko Nazioarteko Eguna ospatuko da maiatzaren 31n. Igarri duzu azken urteetan gutxiago erretzen denik?

Bai

Ez

Titularrak zure e-postan

Jaso zure postan Anboto Digitalean argitaratzen diren albiste guztiak  
spacer

© Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK) Anboto Astekaria · Tel.: 94 623 25 23

DHK-Anboto · Kontaktua · Egoitza · Lege Oharra

spacer   spacer
spacer spacer spacer spacer spacer
gipoco.com is neither affiliated with the authors of this page nor responsible for its contents. This is a safe-cache copy of the original web site.