spacer
  • Eskualdea
  • Aduna
  • Andoain
  • Asteasu
  • Larraul
  • Urnieta
  • Villabona
  • Zizurkil
  • Albisteak
  • Agenda
  • Argazkiak
  • Zorion Agurrak
  • Iritzia
  • Inkesta
  • Gure Gaiak
  • Aldizkariak
  • KMK12
Andoain 2012-06-08 10:26:00
Inquitex lantegia ibilbide luzearen amaieran
Inquitex lantegiak likidazio eskaera aurkeztu zuen maiatzaren 11n, Donostiako merkataritzako epaitegian. Zuzendaritzak adierazi duenez ezin izan dio aurre egin hogei milioi euroko zorrari, eta horrek eragin du likidazio eskaera. Langileak erabat kezkatuta daude; jada kale gorrian ikusten dute euren burua, eta lantegiak diru kopuru handia zor die.
Krisi egoerak gogor kolpatu du Gipuzkoako enpresa askotan. Azken aldi honetan bereziki finantzabide ezak itolarrira eraman ditu. Horien artean aurkitzen da Sorabillako Inquitex; banketxeek ez diote behar bezainbat kreditu eskaini eta ezin izan dituzte inbertitzaile berriak erakarri. Elikadurarako plastiko gardena lantzen duen PET lamina eta automoziorako poliester PES fibra isolatzailea ekoizten ditu. 2009tik hona burua altxa ezinik dabiltza, bereziki, Lan Erregulazio Espedientea aurkeztu zuenetik.
Orduan langileek hainbat mobilizazio burutu zituzten, tartean manifestazio jendetsua Andoaingo kaleetan barrena. 2010eko otsailean zuzendaritzak eta langileen ordezkariak hitzarmena adostu zuten: 172 langileetatik 27 kaleratu eta geroztik gainerakoak txandaka langabezian izan dira. Denbora tarte horretan enpresak bost ERE ezberdin aplikatu ditu.
Sorabillako enpresan zuzendaritzak egindako bideragarritasun plangintzaren ondorioz bi filial sortu dira enpresaren baitan: Ekopet PT birziklatzeko gunea eta CERM kogenerazio elektriko gunea.
Etxean bertan birziklapenerako tresneria edukita, ekoizpen kosteak izugarri jaistea lortu dute. Ekoizpenerako lehengaia %90ean berak birziklatutako PETa izan da.
Eusko Jaurlaritzak Energiaren Euskal Erakundearen eskutik, gainera, kogenerazioko plantan 2.100.000 euro inbertitu ditu azken urteetan.
Bi filial horiek Inquitexek maiatzean aurkeztu zuen likidazio prozesutik kanpo geratu dira.
Kinka larrian dago orain 57 urte altxa zuten lantegi handia.

Finantzabide ezak ito ditu
Zuzendaritzak eman dituen datuen arabera, Inquitexek ureko 26 milioi fakturatzen ditu, horietatik %65 nazioarteko merkatuan. Datu horiek ikusita, lantegia bideragarria dela ondoriozta daiteke. Zuzendaritzak krisi egoeratik ateratzeko erosle edo inbertsore berriak erakartzeko ez du itxaropenik galdu.

Langileak
oso kezkatuta DAUDE
Bitartean, baina, lantegiko langileen kezka erabatekoa da. Orain aurkeztu den likidaziorako adierazpenaren ondorioz, kalean ikusten dute euren burua. Angel San Jose (LAB), Francisco Javier Fernandez (CCOO) eta Francisco Javier Herrojo Inquitex enpresako hiru langile dira.

Langileak zein egoeratan zaudete likidazio eskaera egin denetik?
Angel San Jose. Nahiz eta 2009az geroztik EREan egon, lanean ari ginen harik eta joan den maiatzean likidazio eskaera heldu den arte.
Eskaera hori egin denetik 30 bat langile baino ez dira lantegian geratu.
Egoera zail horretan geundela, enpresak aste honetan bertan makinariaren zati bat martxan jarri nahi izan du eta horretarako langilegoaren %40 lanean gaude, hiru lan txandatan lan eginez.
Zentzu handirik ez du likidazioa eskatzeak eta langileak hiru lan txandatan aritzeak. Lanean gaude, kobratuko ote dugun jakin gabe.
Ekainaren 8an administratzaile konkurtsalekin bilera daukagu. Iruditzen zaigu ordurako erabakita edukiko dutela lantegiari zein irtenbide eman behar zaion. Bien bitartean, lantegiko lau sindikatuak (LAB, CCOO, ELA eta UGT) ekainaren 11tik aurrera greba mugagabea egiteko deialdia egin dugu.

Zer lortu nahi duzue greba mugagabearekin?
A.S.J.: Langileok beti jarri izan ditugu erraztasunak, zuzendaritzarekin batera egutegiak adostu eta zor zaiguna jasotzen joan gaitezen. Zuzendaritzak, ordea, ordainketarako egutegia ez du bete. Dagoeneko bost hilabetetako soldata zor digute.
Martxoko soldataren ordainketa oso argigarria izan da: Inquitexen hartzekoduna den banketxeak ez zigun aurtengo martxoari zegokion nomina ordaindu nahi; banketxera joan eta arduradunei zera ohartarazi genien: ez baziguten ordaintzen haien izena zabalduko genuela herrian. Presio horri esker kobratu genuen martxoko nomina.   
Azken batean, greba mugagabea egitea da langileoi geratzen zaigu presio bide bakarra. Zor diguten guztia jaso dezagun.

Zer iruditzen zaizue administratzaile konkurtsalek erabakiko dutela?
A.S.J.: Argi dagoena da lantegiak duen zorrarekin ez duela etorkizunik. Badakigu 140 langileok ez dugula tokirik edukiko proiektu berrian, baina jarraitu behar dutenen eta kalean geratu beharko dutenen egoera negoziatu nahiko genuke.
 
F.J.H: Erabakia dena delakoa izanda ere, langileoi berehala jakinarazi diezaguten nahi genuke. Azken urtetan bizi izan dugun ezjakintasunak eta segurtasun ezak langileongan ezinegona, antsietatea eta depresio egoerak besterik ez ditu eragin.
Bidali lagun bati
IRITZIA
  • spacer
    Hiazinto Fernandorena
    Udako perlak
  • spacer
    Joxeba Lizeaga
    Galdu ezinezko bi zita, bi!
  • spacer
    Jon Unanue
    Lurrikara
  • spacer
    Ainara Arratibel
    Oreka falta
  • spacer
    Bakartxo Iguaran
    Gabonak dira
  • spacer
    Igotz Alkorta
    Ez dadila ahaztu
  • spacer
    Leire Zubeldia
    Etxeko lanak
  • spacer
    Xabier Huitzi Belamendia
    Kantagintza: kantu zaletasunaren trebezia
  • spacer
    Garazi Kamio
    Galerak
  • spacer
    Joxin Azkue
    Haizea alde dugu
  • spacer
    Aitor Usandizaga
    Mendiko larreak
  • spacer
    Aritz Garin
    Txertoak dohainik, gezurrak ere bai
  • spacer
    Oihana Iguaran
    Haiziak bidali du handikan honuntza...
  • spacer
    Koldo Jauregi
    Gaztetxotako oroitzapenak
  • spacer
    Leire Zubeldia
    Ez dakit, eta zer?
  • spacer
    Antselmo Larrarte
    Oroitzapenak
  • spacer
    Ainara Ansa
    Juan Luis, zure bideari jarraituko diogu!
  • spacer
    Agurtzane Sarasola
    Etorkinek euskara ikasi al dezakete?
  • spacer
    Juli Azkue
    Zerbait ez dago ondo...
  • spacer
    Iban Balerdi
    Hasi ta bukatu negarrez
  • spacer
    Arantxi Padilla
    Munduan zehar bidaiatu nahi zuen txartel-zorroa
  • spacer
    Karmen Rodriguez-Ranz
    Izartxo-bakeroen filma distiratsua
  • spacer
    Igotz Alkorta
    2011, hamaika ikusteko!
  • spacer
    Jon Miranda
    Txolarre irratiak 10 urte, bertso jaialdia (Txolarre irratiko lan taldea)
  • spacer
    Lierni Alkorta
    Ongi? Ongi etorri
  • spacer
    Mikel Manzisidor
    Sinesten dut
  • spacer
    Jon Ander Ubeda
    Euskalduna, Ontzerri
  • spacer
    Goio Telletxea
    Aiurri sozial eta biziago bateruntz
  • spacer
    Eneko Zabala
    Adunako eskolaren bilakaera
  • spacer
    Felipe Izagirre
    Bakeak gehiago merezi zuen
  • spacer
    Arkaitz Lasa
    Lekukoa hartu eta segi aurrera!
  • spacer
    Arantxa Iartza
    Babestu beharreko ondarea
  • spacer
    Odei Esnaola
    Kilometroak ez dira metro bihurtuko
  • spacer
    Iaki Sorarrain
    Aiztondoko Kontsumo taldea, indarrean
  • spacer
    Tomas Arrastoa
    Anjel Egio laguna gogoan
  • spacer
    Ander Leon
    Marian, nire laguna
ARGAZKI BILDUMAK
  • spacer
    Andatza eguna 2012
    3 argazki ikusgai
  • spacer
    Aizkardi mendi taldeko kideak Bardea Beltzetan
    3 argazki ikusgai
  • spacer
    "Gu bai artistak" erakusketa zabalik, Iriarten
    10 argazki ikusgai
  • spacer
    Greba Orokorra, jarraipen zabala Asteasun
    10 argazki ikusgai
  • spacer
    Greba Orokorra, jarraipen zabala Adunan
    10 argazki ikusgai
© Erroitz. Aiurri, eskualdeko nortasun hitzak. 943 300 732 andoain@aiurri.com
gipoco.com is neither affiliated with the authors of this page nor responsible for its contents. This is a safe-cache copy of the original web site.