Izandako elkarrizketen bitartez esparru honetan agertzen diren pertsonak Gipuzkoan garatu behar diren konpetentzia emozional eta sozialentzako lan aipagarri bat egiten ari dira.
Orohar 41 emakume eta gizon hauek delako adimen emozionala ikertzeari ekin diote eta honek euren lan, harreman eta eginkizun ingurunetan izan dezakeen eragin baikorra azpimarratu nahi izan dute: politika, administrazio, gizarte, hezkuntza, enpresa eta erakunde inguruneak dira hauek.
Elkarrizketatutako pertsonak lau arlotan sailka daitezke: alde batetik, Pertsona bideratzaileak (Gipuzkoa: Ikaskuntza emozional eta soziala proiektua bultzatu egin dutenak, alegia) eta, bestalde, hiru arlo espezifikoetan, Hezkuntzan, Erakundeetan eta esparru Sozio-komunitarioan dauden pertsonak.
Giza-talde hau, proiektuaren ondare nagusia, proposamen honi gehitzen zaizkion pertsonek handiagotuko eta eguneratuko dute.