Nortzuk Garen
BERBARO ELKARTEA
Hamazazpi urte dira Durangoko hainbat euskaltzale batu eta Berbaro Elkartea sortu genuenetik, gure herrian bertako hizkuntzak zuen egoera kezkagarriari erantzun egokia emateko. Durangar guztiak (baita euskaldunak ez zirenak ere) euskararen bidean jartzea zen euskaltzaleon eginbeharra, edozelako taldekerien gainetik.
Hamarkada horretan zehar hainbat eta hainbat dira euskarari bere herrian zor zaion begirunea eskatu eta prestigioa emanez aurrera ateratako proiektu eta ekintzak, euskararen erabilera alor eta maila guztietara zabaltzeko: zerbitzugintzan, aisialdian, irakaskuntzan, komunikabideetan, administrazioan, kulturgintzan, kirolean… Ekintza eta proiektu hauek guztiak, gainera, herriko zein eskualdeko eragile, erakunde eta talde ezberdinekin elkarlana landuz burutu dira, euskararen alde ahalik eta indar gehien batzeko filosofiari jarraituz.
KAFE ANTZOKIA
Landakoko Hiltegi Zaharraren ustiaketarako lehiaketak, Durangon Kafe Antzokia egiteko aspaldi genuen asmoa gauzatzeko aukera eskeini digu. Ostalaritza zerbitzu on bat baino gehiago izango den proiektua egia bihurtzeko modua.
1. Zergatik Kafe Antzokia?
Durangaldean euskalgintzaren erreferentzia izango den gunea behar dugulako, euskararen aldeko elkarlaneko zereginari baliabide eta gaitasun handiagoz ekingo diona.
Aisialdi eta kulturgintza arloko ekintza askotarikoak burutzeko gunea behar dugulako, Durango eta inguruetako herritar guztiei irekia izango den kultur eta aisialdi proposamen duina plazaratzeko aukera erraztuko diguna.
Kafe antzokia, dagoen goi mailako kultura jendaurreratzeaz gain, sortzaileei laguntzeko ere jaioko da eta etxe zuloetan gorderik dauden sorkuntzak kaleratu eta jendaurrean aurkezteko plaza duin bihurtu nahi dugu. Kafe Antzokiaren baliabide guztiak (giza-baliabideak zein baliabide teknikoak) Durangaldeko sortzaileen proposamenak jendaurreratzen laguntzeko tresna izango dira.
Plateruena Kafe Antzokia Durangoaldeko elkarte eta talde ezberdinentzako erabilgarria den gune herritarra da, beraien ekintzak gauzatu ahal izateko.
2. Zelako Kafe Antzokia?
Plateruena Kafe Antzokia bizigunea da, herri-elkarte batek kudeatua gainontzeko herri-elkarte eta taldeekin elkarlanean. Ostalaritza zerbitzuak eskaini eta aisialdi zein kultur arloko ekintzak burutzen ditu urte osoan zehar.
Plateruena aisialdigunea da. Askotariko aisialdi eskaintza ziurtatzen du astegunetan zein asteburuetan, gazteenetatik hasita edadetuenetaraino, adin guztietako jendearentzat.
Plateruena kulturgunea da. Antzoki bat, kultur programazio finko eta kalitatezkoa aurrera ateratzen duena hilabetez hilabete.
Plateruena euskalgunea da. Euskararen aldekoa baino gehiago, euskaraz behar egiten duena eta euskarazko eskaintza duena ardatz nagusi. Gune eskalduna eta integratzailea da, erdaldunei ere bere ateak eta euskararen bidea zabalik dizkiena.
3. Noren Kafe Antzokia?
Jakin badakigu hemen aurkeztutako helburuak ez direla lortuko elkarlanaren ez badugu bidelagun. Egitasmo eder hau BERBAROk ezin du bakarka burutu, eta ez du bakarka burutzerik nahi ere. Proiektu hau guztia gauzatzeko auzolana behar-beharrezkoa da.
Plateruena bertan parte hartzen duten guztiena da. Gaur egun 870 bazkide gara Berbaro Euskera Elkartearekin Plateruena Kafe Antzokia osoatzen dugunak.
LISABO
LIVESTREAM
Calendar
A | A | A | O | O | L | I |
---|---|---|---|---|---|---|
« Mai | ||||||
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |




- Eguneko menua
- Menu bereziak
- Erreserbak
- Gure platerak
- Ordutegiak


