Harremanetarako | Nor gara
spacer

Nor gara

spacer

PASAHITZA
Joan dira urte batzuk azken lozorrotik iratzarri zela Arabako euskalduna. Harrezkero euskaraz pizten den hiztunen taldea haziz doa Araban: euskaraz mintzo den euskalduna ez ezik, euskaraz ikasi eta euskaraz berba egitea lortu zuena ere euskararena da, baita bidean euskararen Arabaren bidean geratu zena ere. Edota oraindik ere horretan ari dena ere bai; halaber, ikasten hasi gabe, hasiko dela dioena nagia ateratzen ari dena. Edo seme-alabak, lobak edo ilobak ikasten duten hizkuntza ezin hitz eginez ibiliagatik, etxeko gaztetxoak euskaraz ari direlarik entzuten ikasiz ulertzera heldu dena. Urrunekoa izanda ere, euskaraz ernatuta hur-hurreko egin  dena.

Euskararen gaineko atal ugari topatuko dituzu web gune honetan, Araban hizkuntza- biziberritze prozesua apal-apal baina gertatzen ari delako. Gizarte elebiduna hiztunen erabakiek egiten dutelako unean-unean elebitasunerantz edo eleaniztasunerantz jauzi eginez. Harro egon behar dugu Araban gero eta gizarte eleanitzago bat sortzen, biziberritzen eta asmatzen ari garelako, elebitasunak berak ekuazio matematiko zaila baino zailagoa zirudienean.

Azken finean, hartu-eman honetan ez dago galtzailerik, euskarak irabazi du, baina gaztelaniak ere bai. Biek irabazi egin baitituzte arabar alerik prestuenak eta etorkizunekoak: elebidunak.

Horien lan nekaezina eskertu nahiko luke web gune honek, izan ere, hizkuntzen soroan begirunez jokatuz gero uzta emankorra suerta daiteke, arreta eta ardura tanta batzuk nahikoak dira eta.   

Arabako euskararen atarian elebakar sar gaitezke, baina ziur elebidunago aterako garela. Euskararen berriak intereseko dituen oro zabal hartuko dugu. Euskararen ataria irekia da. Atea jo eta pasahitzaren bat erabiltzea baino ez duzu: barkatu, eskerrik asko, ari naiz, astiro mesedez, agur...

 

Euskararen agenda

spacer Ekaina 2012 spacer
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 

spacer GEUrekin mendira: Ogoo

spacer Gasteizko Irakurle Kluba

Bidali proposamena

spacer

Ba al zenekien?

spacer

Noski, Gasteizko Eskola Publikoko Euskararen Astearen maskota da.

spacer

Jardunaldiak

spacer

Gerardo Lopez de Guereu 2012 Lehiaketa

spacer

Estranet

© 2009 Euskaraba, Arabako Euskararen ataria - ARABAKO FORU ALDUNDIA
Probintzia plaza z/g, 01001 Vitoria-Gasteiz - Araba T.: 945 18 18 18
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A
gipoco.com is neither affiliated with the authors of this page nor responsible for its contents. This is a safe-cache copy of the original web site.