Zer da hau?

Ahotsak.com, Euskal Herriko Ahotsak
Proiektu honen helburu nagusia da, Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkerak bildu eta hedatzea; hau da, gure herrietako adineko jendea elkarrizketatu, eta euren euskara eta bizipenak jasotzea eta herritarren artean zabaltzea.

gehiago

Une honetan...

Herriak, 220; hizlariak: 3.918; zintak: 5.537; pasarteak: 37.981; transkribatutakoak: 6.350; audioak: 1.996; bideoak: 10.320

estatistika gehiago

spacer spacer

Albisteak spacer spacer

Xarriton, Haritxelar, Larre eta Davant, Iparraldeko lau euskaltzain beteranoren ahotsak entzungai

spacer

Iparraldeko lau euskaltzain eta idazle beteranoren elkarrizketak ipini ditugu entzungai: Piarres Xarriton (Hazparne 1921), Jean Haritxelar (Baigorri 1923), Emile Larre (Baigorri 1926) eta Jean Louis Davant (Ürrüstoi-Larrabile 1935). Elkarrizketa luze eta mamitsuak laurak.

Karmele Esnal andereñoa joan zaigu

spacer

Atzo hil zen Karmele Esnal, 79 urte zituela. Bizi osoa euskararen alde eman ostean, agur esan digu. Bai euskarak, bai haren ikasle izateko aukera izan genuenok asko zor diogu andereño Karmeleri. 2010ean egin genion elkarrizketa ahotsak.com-en, eta aukera izan genuen bere ahotik entzuteko horrenbeste urtean bildutako esperientziak.

 

Jesus Gutierrezen hitzaldia sarean

spacer

Eibarko bonbardaketaren 75. urteurrena oroitzeko Jesus Gutierrez historialariak Eibarko Coliseoan emandako hitzaldia Interneten jarri dugu.

gehiago

Pasartea: Astelarrako taberna
Hizlaria: Ajuria Duñabeitia, Jose Mari
Herria: Muxika (Bizkaia)
spacer
spacer
spacer spacer spacer spacer

Babesle eta laguntzaileak

gipoco.com is neither affiliated with the authors of this page nor responsible for its contents. This is a safe-cache copy of the original web site.