spacer

  • Nortzuk gara
  • Zer egiten dugu
  • Zatoz gurekin
  • Kontaktua
  • Materialgintza
  • AIKOR
  • Euskalgintza Basaurin

<< Ikusi aurrekoak

Surf ikastaroa 2012

Ekaina 8 2012 - _Gainontzeko ikastaroak-(e)n kategorian euskarabila

Iruzkinak ezgaituta

Urtero bezala, aurten ere surfa ikasteko aukera izango duzu Euskarabilaren eskutik.

Anima zaitez!!

Surf ikastaroa 2012 - ekaina

Ipuin erotikoen 17. lehiaketa

Maiatza 22 2012 - Ipuin erotikoen lehiaketa-(e)n kategorian euskarabila

Iruzkinak ezgaituta

Hau da Basauriko Euskarabila Elkarteak antolatutako ipuin erotikoen 17. lehiaketako epaimahaiak maiatzaren 9an hartutako erabakia. Honekin batera, parte hartzeari buruzko zenbait datu eta sari banaketaren berri ere baduzu.

Epaimahaikideak:  Yurre Ugarte, Oier Guillan eta Edorta Jimenez

Erabakia:

  • 1. saria: GURPILA – Eneritz  Dueso Domenech (Irun)
  • 2. saria: IRUDI PILULAK – Miren Juaristi Zabaleta (Azkoitia)
  • 3. saria: GERUZAK / GEZURRAK – Danele Sarriugarte Mochales (Elgoibar)

Basauriko onenarentzako saria ez da eman eta horren ordez 3. sari bat ematea erabaki da.

Epaimahaikoek ipuin irabazleen inguruan azpimarratutakoa:

  • GURPILA: Freskotasuna du, beraz sinesgarritasuna; topikoekin jokatzen duen ironia.
  • IRUDI PILULAK: Izenburuak dioen moduan, irudiak dira pilula moduan emanak, dosifikatuak, erritmo biziz,  elipsia erabiliz.
  • GERUZAK / GEZURRAK:  Erotismoaren arlokoa bete-betean ez bada ere, idazkera aldetik nabarmentzekoa.

Parte hartzea: Guztira 27 ipuin aurkeztu dira. Parte-hartzailearen profila gipuzkoar edo bizkaitar emakumezkoa eta 20-40 urte bitartekoa dela esan liteke.

Sari banaketa Basauriko Pozokoetxe Kultur Etxean izan da, maiatzaren 22an, arratsaldeko 7:00etan.  Bertan, sari banaketaz gain,  EZ DON ARMAIRU, EZ DOK ARMAIRU!  errezitaldia izan dugu gozagarri.

Ez dok - ez don amairu

Kontsulta itzazu oinarriak.

Ipuin erotikoak 17

Ekitaldiaren argazkiak

Biodiskografiak

Maiatza 3 2012 - Kultur eskaintzak-(e)n kategorian euskarabila

Iruzkinak ezgaituta

Hitzordu ezin erakargarriagoa izan dugu maiatzaren 3an, liburuen aurkezpen musikatuen inguruan. ‘Biodiskografiak’ izena du Iban Zalduak kaleratutako azken ipuin bildumak, eta bertan 39 pop disko hartu eta ipuin bilakatu ditu.

  • Data: Maiatzak 3, 19:30etan.
  • Lekua: Pozokoetxeko kultur etxean

Informazio osoagoa elkarrizketa honetan: www.eitb.com/eu/bideoak/osoa/673978/sautrela-biodiskografiak/

Argazkiak

Irakurri, gozatu eta oparitu 2012

Apirila 28 2012 - Irakurri, gozatu eta oparitu-(e)n kategorian euskarabila

Iruzkinak ezgaituta

Urtero bezala, apirilaren 23an martxan jarri da Irakurri, Gozatu eta Oparitu kanpainaren seigarren edizioa, Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak eta 15 herritako Euskaldunon Elkarteek antolatutako ekimena. Irakurzaletasuna bultzatzea xede duen egitasmo honek herritarrak euskarazko liburuak irakurtzera animatu nahi ditu, irakurtzearen alde atsegin eta gozagarria azpimarratuz.

Egitasmoa tokian tokiko euskaldunon elkarteen, udal liburutegien eta liburu denden elkarlanari esker jarriko da martxan eta herrietako eragileen arteko harremana bultzatzea ere badu helburu. Kanpainaren izenak berak argi adierazten duenez, hiru pausu eman behar dira bertan parte hartzeko:

  1. Irakurri

Lehenengo pausua irakurtzea da; euskaraz irakurtzea, hain zuzen ere. Horretarako, herriko liburutegi publikora joan, eta euskarazko edozein liburu maileguan eskatu ahal izango dugu.

  1. Gozatu

Liburua irakurritakoan, liburutegira bueltatu, eta fitxa sinple-sinple bat bete beharko da: zein izan den irakurritako liburua, zer inpresio eman digun… Fitxa hori beteta, liburuzainak erosketa-txekea emango digu, hitzartutako liburu dendan erabiltzeko.

  1. Oparitu

Azken pausua, liburua oparitzea da: lagun bati, senide bati,… edo, zergatik ez, norbere buruari. Liburutegian jasotako txartelarekin, euskarazko beste edozein libururen erosketan %25eko deskontua izango dugu, %50ekoa euskaldunon elkarteko kidea izanez gero.

Informazio gehigarria:

  • Eskuorria.
  • Azalpen txostena.
  • Prentsa oharra.

Irakurri, gozatu eta oparitu 2012

Maskarada 2012

Apirila 27 2012 - _Gainontzeko irteerak-(e)n kategorian euskarabila

Iruzkinak ezgaituta

Maskarada 2012

Antzerki topaketak 2012

Apirila 20 2012 - Antzerki topaketak-(e)n kategorian euskarabila

Iruzkinak ezgaituta

Euskarabila, Udaleko Euskara Atala eta Basauriko Kultur Etxearen arteko elkarlanaren fruitu den ANTZERKI TOPAKETAK-umeak eta gazteak egitasmoak seigarren urtea betetzen du 2012an.

Ondo dakigu antzerkigintzaren bidez ume askok lotsa, harremanetan hasteari eta ozenki mintzatzeari beldurra kentzeaz gain, irudimenaren askapenaz gozatzeko edota norberaren gorputza ezagutzeko aukera izaten dutela.

Antolatzaileon aldetik, ahalegin handia egin dugu ekitaldi honetan ere partaidetza sustatzeko eta topaketen aurreko lanari zein topaketa beraiei kalitatez erantzuteko.

Aurten 5 ikastetxek parte hartzen dute egitasmo honetan: Arizko Ikastola, Kareaga Goikoa Ikastetxea, Jose Etxegarai Ikastetxea, Sofia Taramona Ikastetxea eta Lope de Vega Ikastetxea. Urritik hona astero Lehen Hezkuntzako 244 ikasle 5 aktore profesionalen eskutik antzezlana prestatzeko laguntza profesionala jaso dute.

Antzerki Topaketak apirilaren 23tik maiatzaren 2ra Ibaiganeko Kultur Etxeko Areto Nagusian ospatuko dira; bertako eszenatokian 5 emanaldietan zehar 18 antzerki-obra aurkeztuko dira.

Aipatu nahi dugu ere emanaldien aurkezpenak Itziar Ituño aktore basauriarraren eskutik izango direla. Eta bukaeran antzezlanen grabazio banaz sarituko ditugula parte hartzaile guztiak.

Guztionengatik emanaldietara etor zaitezten gonbidatzeaz gain Antzerki Topaketa hauen berri zabaltzeko eskatu nahi dizuegu. Aktore gazte guzti hauen ahaleginak merezi du, dudarik ez.

Ibaiganeko Areto Nagusian elkar ikusiko dugu; ez falta hitzordura !!!

 

Antzerki topaketak 2012

LABURBIRA 2012 – Film laburren IX zirkuitua

Martxoa 27 2012 - Kultur eskaintzak-(e)n kategorian euskarabila

Iruzkinak ezgaituta

“LABURBIRA 2012″ film laburren IX zirkuitua Basauri heldu da Euskarabilaren eskutik

  • Data eta ordua: 2012ko martxoaren 27a (19:00etan)
  • Tokia: Pozokoetxe kultur etxea (Basauri)

Saioaren ondoren solasaldia izan dugu, “Ohe azpiko zera” film laburraren zuzendaria den David Zabala gure artean izan dela.

Hona hemen ekitaldiaren liburuxka.

Laburbira film laburren IX zirkuitua

Argazkiak

Sartaguda Ibaialde ikastolaren alde

Martxoa 3 2012 - Bestelakoak-(e)n kategorian euskarabila

Iruzkinak ezgaituta

spacer

Iazko abenduaren 15ean nafarrek pairatzen duten Vascuencearen legeak 25 urte bete zituen. Lege horren arabera, Nafarroa hiru zonaldetan banatzen da. Zonalde ez euskalduna deiturikoan bizi diren nafarrei ukatu egiten zaie euskaraz ikasteko aukera, besteak beste.

Lege horrek eskualde ez euskaldunean kokatzen du Sartaguda herria, adibidez. Hala ere, duela 25 urte, bertako zenbait familiak Ibaialde ikastola jarri zuten abian, jende askoren lan eta motibazioarekin. Gaur egun, komunikabideen bidez jakingo zenuten bezala, arazo ekonomikoengatik, kinka larrian aurkitzen da, eta elkartasunezko erantzunik ez balego, aurki ixtear egon liteke Lodosa-Sartagudako ikastola.

Euskarabila euskaldunon elkarteak ez du hori inola ere gertatzerik nahi. Egoera bidegabe hori ezagutarazteko erabakia hartzeaz gain, Ibaialde Ikastolak umeak euskalduntzen eta hezten jarrai dezan, Sartagudako lagunekin bat egin dezazuen eskatu nahi dizue, zuen ekarpen ekonomikoa kontu zenbaki honetan eginez:

spacer

3035 0153 46 1531026051

 LAGUNDU Sartagudako Ibaialde Ikastolari!!!!

spacer

Gilkitxaro: “Lau dimentsioko komedia”

Otsaila 28 2012 - Kultur eskaintzak-(e)n kategorian euskarabila

Iruzkinak ezgaituta

Lau dimentsioko komedia

Argazkiak

Iratxe Esnaola: Galerna

Otsaila 8 2012 - Idazleekin solasean-(e)n kategorian euskarabila

Iruzkinak ezgaituta

Datorren otsailaren 8an, Euskarabilaren egoitzan:

Iratxe Esnaola - "Galerna"

spacer Liburuari buruzko informazio gehiago

<< Ikusi aurrekoak

Bilatu

Agenda

Sakatu aukeratutako data, eguneko ekintzak ikusteko:
2012(e)ko Ekaina
A A A O O L I
« mai    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930  

Ipuin erotikoak 17

Sakatu irudian, oinarriak ikusteko:

Ekintzak

  • Antzerki topaketak (6)
  • Arratsaldeetan martxan (1)
  • Bestelakoak (9)
  • EHZ (1)
  • Familia euskaldunak (20)
  • Idazleekin solasean (19)
  • Ipuin erotikoen lehiaketa (8)
  • Irakurri, gozatu eta oparitu (4)
  • Kultur eskaintzak (26)
  • Sukaldaritza ikastaroa (13)
  • _Gainontzeko ikastaroak (9)
  • _Gainontzeko irteerak (8)
spacer Dokumentu eta lotura interesgarriak

Euskarabila sarean


spacer

Hitz klabeak

antzerkia bakarrizketa bertsolaritza Biok diaporama EHZ erakusketa errezitaldia familian film_laburrak gabonak gutuna hitzaldiak idazleak ikastaroa ikuskizunak inauteriak ipuin erotikoak irteerak jolasak komunikabideak korrika larrugintza lehiaketa liburuak maskarada pintura sendabelarrak sukaldaritza surf transgenikoak travel_club xaboi zuberoa

Inkestak

Zer deitzozu webgune berriari buruz?

Emaitzak ikusi

spacer  Loading ...
  • Inkesten artxiboa

Estekak

  • AEK
  • Aritu – Zuk duzu giltza
  • Bai euskarari
  • Euskal Herrian Euskaraz
  • HABE
  • Kontseilua
  • Topagunea
  • Wikipedia euskaraz

Artxiboak

Leon kalea, 3. Posta kutxa 146 48970 BASAURI (Bizkaia)
(Ariz metro geltokiaren igogailuaren ondoan gaude).
Telefonoa: 94 440 90 16.
e-posta: euskarabila@topagunea.com

gipoco.com is neither affiliated with the authors of this page nor responsible for its contents. This is a safe-cache copy of the original web site.