spacer

  • Nortzuk gara
  • Zer egiten dugu
  • Zatoz gurekin
  • Kontaktua
  • Materialgintza
  • AIKOR
  • Euskalgintza Basaurin

Nortzuk gara

Ba al dakizu zenbat euskaldun garen Basaurin? Kalean, tabernetan, dendetan entzuten denari erreparatuz gero, banaka batzuk  garela uste izango duzu zeuk ere, baina oker gaude: asko eta asko gara baina gehienetan isolatuta sentitzen gara, ezin dugulako geure herrian euskaraz bizi.

Kezka honek bultzatuta, 1995. urtean Basaurin antolatu ziren soziolinguistika jardunaldi batzuen ondoren, bertara hurbildu ginen hainbat euskaltzalek Euskal Herriko zenbait herritan euskararen normalkuntzarako burutzen ari ziren ahalegin eta lanen berri izan genuen, eta, ondorioz, gure herrian euskararen egoerari buruzko gogoeta sakona egitea merezi zuela ikusi genuen.

Hasierako datu-azterketa eginda eta euskaraz bizitzeko ahaleginaren akuiluarekin, elkartearen izena aukeratu eta logoa lehiaketa bidez autatu ondoren, Basaurin Euskarabila Elkartea sortzea erabaki genuen urtebeteko harreman, elkarrizketa eta lanen ondoren.

1996ko otsailaren 3an egin zen sortzeko Batzar Nagusia eta astebete beranduago jendaurreko aurkezpen ekitaldia, Ibaiganeko Kultur Etxean, Basaurin zeuden bertoko euskaldun zahar nagusienei omenaldia eginez, hizkuntzaren katea apur ez dadin egin duten ahaleginagatik geure esker ona adierazteko.

Ekitaldi hartara, beste zenbait elkarte eta erakunde ere gonbidatu genituen (Euskaltzaindia, Eusko Jaurlaritza, Basauriko Udala, AED Elkartea…), Euskarabila Elkartearen sorreraren lekuko eta sustatzaile izan zitezen.

2006an, beraz, gure X. urteurrena ospatu genuen eta oraindik ere, hasierako asmo eta helburuei tinko eusten diegu, hau da, Basaurin eguneroko bizitzan, euskararen normalkuntzan eta erabilera bultzatzeko euskaldun guztien bilgune izango den elkartea izatea.

Urte hauetan hainbat jarduera egin eta sendotu ditugu bai kulturaren munduan, bai haur eta gazteen alorrean ere: ipuin erotikoen lehiaketa, sukaldaritza ikastaroak, idazleekiko solasaldiak, aisialdi-begirale ikastaroak, asteburuetako irtenaldiak… Hauek eta Basauri mailan antolatu diren beste zenbait ekimenetan ere (Kontseilua, Bai Euskarari, Egunkaria, Korrika…) hartu dugu parte, eta une honetan herrian euskararen aldeko lanean erreferentzia izatea lortu dugula esan daiteke.

141 bazkide gara une honetan, baina askoz gehiago izan gintezkeela uste dugu: Euskarabila Elkarteak Basauriko euskaldunok batu eta elkar ezagutarazi behar gaitu, adin, lanbide, ideologia, kolore zein gizarte-esparru guztietako euskaldunak, alegia.

Horixe da gure erronka eta gure ametsa, lagunduko al diguzu ahalegin honetan? Zure zain gaude!!!

HURBIL ZAITEZ EUSKARABILARA!!!

Egin klik argazkietan jatorrizko tamainan ikusteko:

spacer

spacer

Bilatu

Agenda

Sakatu aukeratutako data, eguneko ekintzak ikusteko:
2012(e)ko Ekaina
A A A O O L I
« mai    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930  

Ipuin erotikoak 17

Sakatu irudian, oinarriak ikusteko:

Ekintzak

  • Antzerki topaketak (6)
  • Arratsaldeetan martxan (1)
  • Bestelakoak (9)
  • EHZ (1)
  • Familia euskaldunak (20)
  • Idazleekin solasean (19)
  • Ipuin erotikoen lehiaketa (8)
  • Irakurri, gozatu eta oparitu (4)
  • Kultur eskaintzak (26)
  • Sukaldaritza ikastaroa (13)
  • _Gainontzeko ikastaroak (9)
  • _Gainontzeko irteerak (8)
spacer Dokumentu eta lotura interesgarriak

Euskarabila sarean


spacer

Hitz klabeak

antzerkia bakarrizketa bertsolaritza Biok diaporama EHZ erakusketa errezitaldia familian film_laburrak gabonak gutuna hitzaldiak idazleak ikastaroa ikuskizunak inauteriak ipuin erotikoak irteerak jolasak komunikabideak korrika larrugintza lehiaketa liburuak maskarada pintura sendabelarrak sukaldaritza surf transgenikoak travel_club xaboi zuberoa

Inkestak

Zer deitzozu webgune berriari buruz?

Emaitzak ikusi

spacer  Loading ...
  • Inkesten artxiboa

Estekak

  • AEK
  • Aritu – Zuk duzu giltza
  • Bai euskarari
  • Euskal Herrian Euskaraz
  • HABE
  • Kontseilua
  • Topagunea
  • Wikipedia euskaraz

Artxiboak

Leon kalea, 3. Posta kutxa 146 48970 BASAURI (Bizkaia)
(Ariz metro geltokiaren igogailuaren ondoan gaude).
Telefonoa: 94 440 90 16.
e-posta: euskarabila@topagunea.com

gipoco.com is neither affiliated with the authors of this page nor responsible for its contents. This is a safe-cache copy of the original web site.