spacer

  • Nortzuk gara
  • Zer egiten dugu
  • Zatoz gurekin
  • Kontaktua
  • Materialgintza
  • AIKOR
  • Euskalgintza Basaurin

Zer egiten dugu

Urte hauetan hainbat jarduera egin eta sendotu ditugu bai kulturaren munduan, bai haur eta gazteen alorrean ere. Hauei esker, Basauri mailan antolatu diren beste zenbait ekimenetan parte hartzearekin batera (Kontseilua, Bai Euskarari, Egunkaria, Korrika… ), herrian euskararen aldeko lanean erreferentzia izatea lortu dugula esan daiteke.

Ipuin erotikoen lehiaketa

Euskarabilaren sorrera urtetik (1996tik) daukagu abian egitasmo hau. Literaturzaletasuna bultzatzeko asmoz jaio zen eta garai hartan erotismoa euskaraz oraindik gehiegi jorratu gabeko esparrua zelakoan, euskaldunon artean lehiaketa desberdina eta berritzailea planteatzea erabaki genuen.

Geroztik, eta urteen poderioz, Euskal Herri mailan Euskarabila Elkartearen izena ezagunago egin duen lehiaketa bihurtu da. Honen lekuko, urtero egiten ditugun sari-banaketa ekitaldiak zein saritutako ipuinekin osatutako bi liburuak ditugu, Bero Hezeak eta Basagurina, Txalaparta argitaletxearen laguntzarekin plazaratutakoak.

Honi buruzko ekintza guztiak ikusi

Idazleekin solasean

Basaurin irakurzaletasuna bultzatzeko ahaleginetan, 2000. urtetik aurrera etengabe saiatu gara euskal idazleak geuregana gonbidatzen eta gurekin euren liburuei buruzko solasalditxoa edukitzen.

Oso solasaldi atsegin eta interesgarriak izaten dira eta, literatur kezketatik haratago ere, gure idazleak hobeto ezagutzeko aukera ematen digute. Lagunartean une lasaiaz gozatzeko aukera paregabea dugu Idazleekin solasean!

Honi buruzko ekintza guztiak ikusi

Sukaldaritza ikastaroak

Basaurin euskaldunok elkarrengana hurbildu eta elkar ezagutzeko guneak bilatzea da Euskarabilaren helburu nagusietakoa eta horren harira, sukaldaritzaren inguruko proposamenek beti izan dute harrera ona, 2001ean Gabonetako sukaldaritzari buruzkoa proposatu genuenetik.

Geroztik, ikusiko duzuenez, sukaldaritzaren molde eta ikuspuntu desberdinak jorratu ditugu eta eskaintza ere oso anitza eta aberatsa izan da, urteko liburuxka banatan bilduta gelditu dena. Ez dugu gelditu nahi eta aurrerantzean ere proposamen berritzaileak egiteko asmoa daukagu. Lagunduko diguzu?

Honi buruzko ekintza guztiak ikusi

Familian euskaraz

Euskaldunoi euskaraz mintzatzeko espazioak sortzeko ahaleginean, familia euskaldunentzako proposamenek (egun bakarrekoak edota asteburu osokoak) berebiziko garrantzia hartzen dute, batez ere belaunaldi berrietako euskaldunontzat, gure seme-alabentzat, alegia. Eskola eta familia harreman-guneetatik aparte, herriko beste familia euskaldunekin euskarazko harreman sareak zabalduz eta sendotuz, euskara atsegina eta baliagarria badela jabetzen gara. Bestalde, ekimen honetako irteeretan Euskal Herriko txoko ezberdinak ezagutzeko eta gozatzeko aukera izaten dugu, baita beste euskalki eta hizkuntza egoerak ere.

Honi buruzko ekintza guztiak ikusi

Kultur eskaintzak

Pozokoetxeko Kultur Etxearekin batera osatzen dugu eskaintza kulturala, ibilbide luzeko eskaintza eta leku aldaketa ugari jasan behar izan duena. Une honetan kultur etxe horretan bertan burutzen dira ekitaldiak, aukeraketan asko mugatzen duena: leku txikia, argiztapen aukera gutxi, ordutegia… Kultur Errota izaten da ekitaldi iturririk erabiliena, baina besterik ere tartekatzen dugu interesgarri irizten diogunean.

Honi buruzko ekintza guztiak ikusi

Arratsaldeetan martxan

Euskarabilak ekainari eta irailari begira proposamen interesgarria helarazten du, herriko umeek eskolarik ez duten arratsaldeetan gurekin bat egin dezaten, euskaraz jolasten, kirola egiten, eskulanak burutzen… EUSKARAZ ONDO PASATZEN!

Egitasmo hau 2005eko irailean jarri genuen martxan lehenengoz. Basauriko hiru eskolatan egin genuen eta oso esperientzia positiboa izan zen guztiontzat: guretzat, parte hartu zuten umeentzat eta familientzat eta ardura izan zuten begiraleentzat. Ondorioz, 2007an eskaintza zabaldu eta ekainean eta irailean hasi ginen burutzen.

Honi buruzko ekintza guztiak ikusi

Antzerki topaketak: umeak eta gazteak

2007an abian jarri genuen egitasmoa da, Basauriko Kultur Etxearekin elkarlanean. Zerk bultzatu gintuen?

Ondo genekien antzerkigintzaren bidez lotsa, harremanetan hasteari eta ozenki mintzatzeari beldurra kentzeaz gain, irudimenaren askapenaz gozatzeko edota norberaren gorputza ezagutzeko aukera izaten dugula.

Bestetik, jakina da arlo honetan zer nolako lana burutzen den ikastetxeetan, euskaltegietan eta zer nolako ahalegin handiak egiten diren umeek euskaraz hitz egin dezaten, hizkuntza naturala, ez-formala gara dezaten.

Bi arrazoi horiek bultzatu gintuzten proposamena garatzen eta Kultur Etxean aurkezten, denon artean topaketak errealitate egiteko gai izango ginela ondo baikenekien. Parte hartzen duten taldeek laguntza profesionala izaten dute urriaren amaieratik jendaurreko emanaldia burutu arte. Kalitatezko eskaintza honek eta detaile txikienak ere zaindu izanak urtetik urtera ume eta gazte gehiago erakarri dituenez, sare interesgarria osatzen ari gara.

Honi buruzko ekintza guztiak ikusi

Begirale ikastaroa

1997.ean Bizkaiko Urtxintxa Astialdiko Hezkuntzarako Eskolarekin Basauri herriarentzat begirale ikastaro baten antolaketa adostu genuen eta urte horretarako irailean bertan hasiera eman genion ikastaroari.

2009-2010 urteko begirale ikastaroa jadanik antolatzen dugun zortzigarrena da. Aurten, iaz hasi zen ikastaroaren bigarren eta azken urtea (kurtsoa) da hau. Beraz, aurten bi ikastaro egongo dira martxan, iaz hasi zirenak (hau azken urtea delarik) eta aurten hasiko direnak.

JASOTZAILEAK

17 urtetik gorako Basauri zein inguruko herriak Usansolo, Ugao, Arrigorriaga, Etxebarri, San Miguel-go gazte euskaldunei zuzenduta, ikastaroan parte hartzeko lehentasuna Basauritarrek dutelarik.

Ikastaroak/Irteerak

Gazteon gustuko gauzak zergatik euskaraz egin ez? Gure hizkuntza eguneroko bizitzaren esparru guztietan erabili nahi dugu, ezta? Etxean, kalean, ikasketetan… eta ondo pasatzerako orduan, zer? Horrexegatik antolatzen ditugu gure gustuko ikastaroak edota irteerak, atsegin ditugun gauzak euskaraz bizitzeko modua izan dezagun. Ez da plan txarra, ezta?

Bilatu

Agenda

Sakatu aukeratutako data, eguneko ekintzak ikusteko:
2012(e)ko Ekaina
A A A O O L I
« mai    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930  

Ipuin erotikoak 17

Sakatu irudian, oinarriak ikusteko:

Ekintzak

  • Antzerki topaketak (6)
  • Arratsaldeetan martxan (1)
  • Bestelakoak (9)
  • EHZ (1)
  • Familia euskaldunak (20)
  • Idazleekin solasean (19)
  • Ipuin erotikoen lehiaketa (8)
  • Irakurri, gozatu eta oparitu (4)
  • Kultur eskaintzak (26)
  • Sukaldaritza ikastaroa (13)
  • _Gainontzeko ikastaroak (9)
  • _Gainontzeko irteerak (8)
spacer Dokumentu eta lotura interesgarriak

Euskarabila sarean


spacer

Hitz klabeak

antzerkia bakarrizketa bertsolaritza Biok diaporama EHZ erakusketa errezitaldia familian film_laburrak gabonak gutuna hitzaldiak idazleak ikastaroa ikuskizunak inauteriak ipuin erotikoak irteerak jolasak komunikabideak korrika larrugintza lehiaketa liburuak maskarada pintura sendabelarrak sukaldaritza surf transgenikoak travel_club xaboi zuberoa

Inkestak

Zer deitzozu webgune berriari buruz?

Emaitzak ikusi

spacer  Loading ...
  • Inkesten artxiboa

Estekak

  • AEK
  • Aritu – Zuk duzu giltza
  • Bai euskarari
  • Euskal Herrian Euskaraz
  • HABE
  • Kontseilua
  • Topagunea
  • Wikipedia euskaraz

Artxiboak

Leon kalea, 3. Posta kutxa 146 48970 BASAURI (Bizkaia)
(Ariz metro geltokiaren igogailuaren ondoan gaude).
Telefonoa: 94 440 90 16.
e-posta: euskarabila@topagunea.com

gipoco.com is neither affiliated with the authors of this page nor responsible for its contents. This is a safe-cache copy of the original web site.