spacer

  • Nortzuk gara
  • Zer egiten dugu
  • Zatoz gurekin
  • Kontaktua
  • Materialgintza
  • AIKOR
  • Euskalgintza Basaurin

Zatoz gurekin

Zergatik bazkide egin?

spacer “Euskaraz hitz egiteko eta euskaldunon arteko harremanak sendotzeko” (Lourdes Lezama)
spacer “Nahi ditudan ekintzak lagunekin egiteko aukera emateaz gain, tailer eta ikastaro atseginak eskaintzen dizkit. Gustura nago bertan” (Oihane Tovar)
spacer “Euskararen alde ur tantatxo bat jartzeko aukera izateaz gain, gustuko ditudan ekintzak prestatu eta gozatu ditzaket” (Imanol Rodriguez)
spacer “Nire semearentzat nik izan ez nuen Basauri euskaldun bat gura dudalako” (Mari Luz Esteban)
spacer “Lagunekin euskaraz ekintza ezberdinak aurrera eramateko aukera ematen digu: irteerak, tailerrak, ikastaroak…” (Ainhoa de Muerza)
spacer “Lehengotik ikasiz, aurrera begira, katea hautsi ez dadin” (Jon Arretxe)
spacer “Gazteon artean gauzak euskaraz egiteko aukera ematen digulako” (Maider Ibarra)
spacer “Euskarak euskal nortasuna ematen dit, zergatik ez diot nik euskariri nortasuna emango?” (Olaia Arrojo)
spacer “Liburudendako lana eta ikasketak direla eta, aukera gutxi izaten dut Euskarabilaren barne bizitzan laguntza eskaintzeko. Baina euskalduna naiz eta Basaurin euskaraz bizi nahiko nuke. Euskarabilako partaide izatea, beraz, ezinbesteko sentitzen dut. Zer gutxiago, ez?” (Maite Uriguen)
spacer “Euskara gure hizkuntza denez, gustuko ditudan ekintzak euskaraz egiteko Euskarabila leku aproposa da” (Aritz Rodriguez)
spacer “Euskaltzaletzat jotzen dut neure burua. Hori dela eta, eguneroko bizitzan euskararen aldeko hainbat konpromiso eta jarrerak hartzen ditut, horietako bat Euskarabilaren bazkide izatea, euskaltzaleok elkartuta indar gehiago dugu eta” (Peio Sarasola)
spacer “Aspaldian amaren hizkuntza izan zen euskara eta orain, urte askoren buruan, nirea bihurtu delako” (Laura Ovejas)
spacer “Euskal dantza eginez eta erakutsiz egiten diot nik neure aportazioa Basauriko eta Euskal Herriko kulturari, euskara harremanetarako hizkuntza aukeratu dudalarik. Zuk ere hautaketa hau egin baduzu, gure elkarteko atea zeharkatu eta batera ibil gaitezen!” (Kepa Ogiza)
spacer “Eskolan erdaraz ikastea ez zen nire erabakia, orain euskaraz egitea bai, ordea” (Kepa Saltsamendi)
spacer “Euskara Basauriko gizartean zabaltzeko eta hizkuntzaren normalkuntza lortzeko guztion eskuak behar ditugu. Elkarte potentea behar dugu gure herrian helburu horiek lortzeko, elkarte bat etengabeko ekimenak egiteko. Horixe da Euskarabila, euskaldun guztion elkartea, eta nik bat egiten dut” (Iñaki Erdoiza)
spacer “Euskararekin aspaldiko zor bat daukagunez eta Euskarabilak aurrera eramaten dituen egitasmoetan bat eginez, neu ere bazkide izaki, horrenbeste eraso pairatzen duen euskaldunon hizkuntza denon artean Basaurin susta dezagun” (Tomas Bernales)
spacer “Basaurin euskeraz bizi ahal izateko gure ahalegintxoa beharrezkoa da. Nik, orain arte, euskal dantzen munduan egin dot ahalegine, baina hemendik aurrera kultura euskalduna bilatzen dauen elkarte honegaz bat egin gura dot ere bai. Denok elkarregaz errazago izango delako” (Olatz Beñarano)
spacer “Euskarabilaren zeregina garrantzitsua da eta ildo horretatik jarrai dezala bazkide izatea pauso bat delako” (Javi Bautista)
spacer “Badakizue Euskarabila jarduera anitz antolatzen aritzen dela. Eskaintza zabala, herrikoia eta aberasgarria egiten du eta honen bitartez ezagutu nuen elkartea. Euskarabilaren apostu serioari ausarta eta aurrerakoia deritzot eta elkartearen izaera hurbila eta praktikoak erakarri ninduen” (Emma Fernandez)

Bazkide txartelaren onurak

Deskontuak ondoko tokietan:

spacer

spacer

spacer

spacer (euskarazko emanaldietan)

spacer

Bazkidetza fitxa

Kargatzen…

Bilatu

Agenda

Sakatu aukeratutako data, eguneko ekintzak ikusteko:
2012(e)ko Ekaina
A A A O O L I
« mai    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930  

Ipuin erotikoak 17

Sakatu irudian, oinarriak ikusteko:

Ekintzak

  • Antzerki topaketak (6)
  • Arratsaldeetan martxan (1)
  • Bestelakoak (9)
  • EHZ (1)
  • Familia euskaldunak (20)
  • Idazleekin solasean (19)
  • Ipuin erotikoen lehiaketa (8)
  • Irakurri, gozatu eta oparitu (4)
  • Kultur eskaintzak (26)
  • Sukaldaritza ikastaroa (13)
  • _Gainontzeko ikastaroak (9)
  • _Gainontzeko irteerak (8)
spacer Dokumentu eta lotura interesgarriak

Euskarabila sarean


spacer

Hitz klabeak

antzerkia bakarrizketa bertsolaritza Biok diaporama EHZ erakusketa errezitaldia familian film_laburrak gabonak gutuna hitzaldiak idazleak ikastaroa ikuskizunak inauteriak ipuin erotikoak irteerak jolasak komunikabideak korrika larrugintza lehiaketa liburuak maskarada pintura sendabelarrak sukaldaritza surf transgenikoak travel_club xaboi zuberoa

Inkestak

Zer deitzozu webgune berriari buruz?

Emaitzak ikusi

spacer  Loading ...
  • Inkesten artxiboa

Estekak

  • AEK
  • Aritu – Zuk duzu giltza
  • Bai euskarari
  • Euskal Herrian Euskaraz
  • HABE
  • Kontseilua
  • Topagunea
  • Wikipedia euskaraz

Artxiboak

Leon kalea, 3. Posta kutxa 146 48970 BASAURI (Bizkaia)
(Ariz metro geltokiaren igogailuaren ondoan gaude).
Telefonoa: 94 440 90 16.
e-posta: euskarabila@topagunea.com

gipoco.com is neither affiliated with the authors of this page nor responsible for its contents. This is a safe-cache copy of the original web site.