Udako eskaintza prest euskara eguzkitara ateratzeko
|
|
|
|
2012-06-07, osteguna |
Hainbat aukera eskaintzen dizkizugu uztailean, abuztuan edota irailean, gure euskaltegi eta barnetegietan euskara ikasi eta praktikatzeko. Ikasturtean zehar, ohikoa da euskaltegira edo negu barnetegira joatea, edo mintzalagun talderen batean ibiltzea, baina udan aukera zabaldu egiten da, "euskara eguzkitara ateratzeko"·
Barnetegiek egun osoan euskaraz bizitzeko aukera paregabea ematen dutela aprobetxatuz, barnetegi mota ezberdinak antolatu ditu AEK-k Ipar zein Hego Euskal Herrian: Euskalduntze barnetegiak, titulu eta maila ofizialak egiaztatzeko prestatzekoak, familientzako barnetegiak, ibiltariak, mendikoa, xiberera ikastekoa eta ikasturte honetan berrikuntza moduan: AEK-k eta Bertsozale Elkarteak elkarlanean antolatutako bertsolaritza barnetegia!
Bertsoaren bitartez euskara ikasi eta praktikatzeko aukera izango dute barnetegi honetan izena ematen duten euskalakariek. Ainhoa Aranburu, Xabi Paya, Onintza Enbeita eta Esti Alberdi bertsolariekin, abuztuaren lehenengo astean bertsoa ulertzen eta bertsoaz gozatzen ikasiko dute, sekretu guztiak deskubritu, eta bertsolariak ezagutuko dituzte.
Hona hemen barnetegiei buruzko informazio osatua:
Hego Euskal Herrian
Euskalduntze barnetegia (A2-B1-B2-C1) ARANTZA eta FORUAn (iraila). 14 egun (90 ordu). 486€
Uztailaren 2tik 15era (Ekainak 21)
Uztailaren 16tik 29ra (Uztailak 5)
Uztailaren 30etik abuztuaren 12ra (Uztailak 19)
Abuztuaren 13tik 26ra (Abuztuak 2)
Abuztuaren 27tik irailaren 9ra (Abuztuak 16)
Irailaren 3tik 16ra (Abuztuak 23)
EGA/C1 maila egiaztatzeko azterketa prestatzeko barnetegia FORUAn. 14 egun (90 ordu). 486€
Abuztuaren 13tik 26ra (Abuztuak 2)
B1 eta B2 mailak egiaztatzeko azterketa prestatzeko barnetegia FORUAn. 7 egun (45 ordu). 243€
Abuztuaren 27tik irailaren 2ra (Abuztuak 16)
Irailaren 3tik 9ra (Abuztuak 23)
Bertsolaritza barnetegia (B2 gaindituta) FORUAn. 7 egun (42 ordu). 295 €
Abuztuaren 1etik 7ra (Uztailak 20)
Begirale taldea: Ainhoa Aranburu, Xabi Paya, Onintza Enbeita, Esti Alberdi.
Izena emateko: praktikatu@aek.org
Familia barnetegia. ADUNA / FORUA /ZUGARRAMURDI (B1-B2-C1). 12 egun (80 ordu).Helduak: 462 €. Haurrak: 274 €
Uztailaren 2tik 13ra (Ekainak 21) Aduna – Forua - Zugarramurdi
Uztailaren 30etik abuztuaren 10era (Uztailak 19)Aduna - Forua
Abuztuaren 6tik 17ra (Uztailak 26) Zugarramurdi
Barnetegi ibiltaria, oinez. Euskal Herrian zehar. 16 egun. 473 €
Ekainaren 30etik uztailaren 15era (Ekainak 21)
INFORMAZIO GEHIAGO HEMEN.
Barnetegi ibiltaria, bizikletaz. Euskal Herrian zehar. 16 egun. 473 €
Abuztuaren 4tik 19ra (Uztailak 26)
INFORMAZIO GEHIAGO HEMEN.
DESKONTUAK (Hego Euskal Herrian)
AEK-ko ikasleei % 5 (ikasturtean zehar 119 ordutik gorako ikastaroa egin dutenei)
2 barnetegi egiteagatik % 10
3 barnetegi egiteagatik % 15
3 seme-alabekin, haur guztien matrikularen % 10
Aplikatutako deskontuak osotara ez dira % 15 baino gehiago izango
Ipar Euskal Herrian
Euskalduntze barnetegia UREPELEn. MAILA GUZTIAK.12 egun (70 ordu)*AEK-ko kartadunentzat: 590 € / langabetuentzat: 500 €
AEK-ko kide izateko, 22 €
Uztailaren 9tik 22ra (Ekainak 29)
Uztailaren 30etik agorrilaren 10era (Uztailak 27)
Xiberera ikasteko barnetegia MENDIKOTAn. 8 egun (35 ordu)*AEK-ko kartadunentzat: 295 € / langabetuentzat: 250 €
AEK-ko kide izateko, 22 €
Uztailaren 30etik agorrilaren 6ra (Uztailak 20)
Barnetegi kalakaria mendian** (mintza praktika) IRATI (B1 mailatik goiti). 8 egun (15 ordu).*AEK-ko kartadunentzat: 450 €
AEK-ko kide izateko 22 €
Uztailaren 21etik 28ra (Uztailak 1)
*AEK-ko kartadunentzat. Besteek 22 € gehitu beharko dute (urtean behin) AEK-ko kide izateko.
** Guttienez 12 kide beharko dira taldea osatzeko. Gehienez 20 partaide izan daitezke.
IZENA EMAN AEKren BARNETEGIETAN: 902 36 22 94 eta udabarnetegiak@aek.org
Bestetik, ohi bezala, etxetik hurbil euskara ikasteko eta maila ofizialak lortzeko ikastaro trinkoak eskainiko ditu AEK-k bere euskaltegietan. Galdetu prezio eta ordutegiak hurbilen daukazun euskaltegian.
Euskaltegira hurbiltzerik ez edota opor lekutik aritu nahi dutenentzat 2., 3. eta 4. maila on-line egiteko aukera ere izango da AEKn. 2. eta 3. mailako ikastaroen iraupena 100 ordukoa izango da (uztailaren 2tik irailaren 29ra) eta prezioa 327 eurokoa. 4. mailakoa, ordea, irailean izango da (40 ordu).
Bestalde, euskara irakasle izateko Glotodidaktika ikastaroa konbinatua (on-line eta aurrez aurreko bost saio) eskainiko da irailan eta urrian.
Informazio gehiago eta izen-emateak: e-idazkaritza@aek.org
Udan atera euskara eguzkitara, euskalakari!
Attachments:
AEKren udako eskaintza 2012. Kuadriptikoa.pdf | [ ] | 4377 Kb |
|
Udan, on-line ikasi nahi?
|
|
|
|
2012-06-07, osteguna |
Euskaltegi/barnetegira hurbiltzerik ez edota opor lekutik aritu nahi baduzu, AEK-k 2., 3. eta 4. maila on-line egiteko aukera ere ematen dizu.
2. eta 3. mailako ikastaroen iraupena 100 ordukoa izango da (uztailaren 2tik irailaren 29ra) eta prezioa 327 eurokoa.
&
4. mailakoa: irailean izango da (40 ordu).
Bestalde, euskara irakasle izateko Glotodidaktika ikastaroa konbinatua (on-line eta aurrez aurreko bost saio) eskainiko da irailan eta urrian.
Informazio gehiago eta izen-emateak: e-idazkaritza@aek.org
ATERA EUSKARA EGUZKITARA, EUSKALAKARI!
|
10.000 sinadura baino gehiago aurkeztu dira HABEko ordezkarien aurrean
|
|
|
|
2012-06-06, asteazkena |
Milaka eta milaka lagun ari dira euskara ikasten Euskal Erkide Autonomoko euskaltegiren batean. Ikasturte honetan, HABEk euskara ikasleei azterketa gainditu ondoren jasotzen zituzten diru laguntzak kendu egin dizkie eta gainera, mugak ezarri dizkie azterketa egiteko. Kaleratutako ebazpenaren aurrean sinadura bilketa -10.000 sinadura baino gehiago jaso dira- egin da, eta gaur HABEko Donostiako egoitza nagusian utzi da.
Bertan, HABEko arduradunei hartutako erabakia atzera bota eta lehen zeuzkaten aukerak berriro indarrean jartzeko eskatu diete euskaltegietako ikasleek eta euskara maite duen jendeak. Arrazoiak argiak dira, oso:
1. Diru eta denbora ugari eskaini dizkiote euskara ikasteari, Euskal Herriko berezko hizkuntza ikasteari.
2. Euskara ikasteak ez luke horren garesti izan behar, are gehiago, dohainik izan beharko luke.
3. Euskara ikastea eta erabiltzea eskubidea da, Autonomia Estatutuak berak jasotzen duen bezala.
4. Lopez lehendakariak esana da kulturan inbertitzea aberastasunean inbertitzea dela.
5. Nazio Batuen Erakundearen Kartan ere jasoa dago hizkuntzak, ondare diren aldetik, babestu egin behar direla.
Euskara ikasleak eta euskaltegietako arduradunak
|
Ikasturtea bukatzeko, Berbaditza eta Ikasleen Jaia Bilbon
|
|
|
|
2012-06-04, astelehena |
Ekainaren 7a egun bizia izango da Bilboko AEK-ko ikasleentzat, Diktaketa Txapelketa eta Ikasleen Jaia antolatu dituelako Bilboko AEK-k. Goizeko 10:00etan bilduko dira euskaltegietako ikasle eta irakasleak Bilborocken, eta 10:30ean hasiko da Berbaditza lehiaketa, hiru mailatan banatuta, Edorta Jimenez, Mikel Etxaburu eta Juanjo Olasagarre idazleen eskutik.
Ondoren, 11:15ean, 8 Begi antzezlana ikusi ahal izango dute parte-hartzaile guztiek, Galder Perez eta Ane Zabala aktoreek jokatuta. Eguerdian bukatuko da goizeko ekitaldia, Berbaditza lehiaketako sari banaketarekin. Maila bakoitzean talde irabazle bat egongo da, eta talde irabazlearen partaide bakoitzak hiru idazleen liburu bana jasoko du.
Arratsaldeko 19:00etan, berriro batuko dira guztiak Alde Zaharreko Kalderapeko Kulturgunean Altxorraren bila jokoan parte hartzeko. Alde Zaharrean pistak aurkitzeaz gain, hainbat proba gainditu beharko dituzte. Ondoren, Jony showmanak eta Oihana Bartra bertsolariak gidatutako ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute, Kalderapeko Kulturguneko tabernan pintxo-potea hartzen duten bitartean. Ez da plan txarra, ezta?
|
AIZU!ren 368. zenbakia sarean eta euskaltegietan
|
|
|
|
2012-06-04, astelehena |
AIZU!k euskara eguzkitara atera du ekaineko alean. Udara begira jarri dira AIZU!ko lagunak eta AEKren barnetegiei buruzko erreportajea prestatu digute. Bertan, barnetegietan ibili diren irakasle eta ikasleen testigantzak jaso dituzte eta barnetegietako zehaztapenak (datak, prezioak. mailak...)
Barnetegietako erreportajeaz gain, beste batzuk ere izan dituzte mintzagai: Zenbat eusko zor dizut?, Bestelako zahartzaroa, Nafarroako Konkista, Elkartasunetik sortutako dendak (kooperatibak)...
Elkarrizketa nagusia Maria Bayo sopranoari egin diote. Fiterokoa mundu osoan da ezaguna, opera, zarzuela eta kantu klasikoaren alorrean. Barry Manley irakalse, idazle eta bakarrizketa egile irlandarrarekin ere mintzatu dira AIZU!ko kazetariak.
Albiste bitxi eta laburrak, komikiak, zalantzak argitzeko txokoa, AEK albisteak... eta gehiago AIZU! aldizkarian.
Gozatu AIZU!rekin, euskalakari!
|
|