« Maite dut Marylin

‘Los juegos del hambre’ Ez, ez eta ez

Azkenengo asteetako estreinaldia izan da; ikusi duen jende guztiari gustatu zaio; liburuak oso onak omen dira; aktore berriak izugarri daude… Horrelako esaldiak entzuten ditudan bakoitzean beldurra sentitzen dut zinera sartu aurretik. Beti gertatzen zait eta ingurukoei beti esaten diet, ez dakit ba idea ona izango ote den filma ikustea. Oraingoan ere berdin sartu nintzen aretora, eta beste behin ere berdina gertatu zitzaidan: ez, ez eta ez! ‘Los juegos del Hambre’ ez zait gustatu, ez dut negarrik egin, sentimendurik ez duen pertsona ote naiz?

Liburuak zine aretoetara eramatea ez da erraza, hori argi dago. Liburua irakurri baduzu, beti eskazen diozu gehiago filmari, detaileak botatzen dituzu faltan eta horrek askotan filmak izugarri luzatzen ditu. Oraingoan ez dut libururik irakurri eta detaileak soberan zeuden nire ustez. Gauzak luzatuta eta beste gauza batzuk samur (nahita egin omen dute, odol larregi ez zuten nahi kritika honen arabera). Nik ez dakit zer izan den, baina asko izan dut soberan eta asko faltan.

Gizarteak gerra eta gero bizi ditzakeen egoerarik gogorrenak erakutsi ditzake filma honek. Goi mailako eta behe mailako gizartearen artean dauden alde nabarmenak azpimarratu ditzake, baina guztietan gelditzen da motz, nire ustez. Pertsonaiak ez ditut nire egin, ez didate penarik eman (eta hori gabe ezin ba negarrik egin). Bizitza krudela dela adierazi nahi da, nerabeak euren artean borrokan jartzen ditu, baina ez da biolentziarik apenas ikusten.

Lagun batek liburua irakurtzen negar egin omen zuen; beste batek filma oso pasatu omen zuen negarrez. Horrelakoak ere ez zaizkit ba larregi gustatzen, baina beste behin ere ez dut negar tantarik bota. Gero eta argiago daukat, arazoa daukat nik zinean emozionatzeko…

Onartu beharra dut, hala ere, film honek espero ez nuen zerbait lortu duela: hurrengo liburua irakurtzeko gogoa sortu du nigan, baina egia esan ez dakit ba? Norbaitek irakurri du? Merezi du? Erakusten du gizarte horrek behar duen aldaketa?

Sarrera hau 2012/05/09ko 19:21etan kaleratu zen eta Sin categoría, Zinea izenean dago sailkatua. Sarrera honetako komentarioen jarraipena egin dezakezu feed-ari esker RSS 2.0. Komentarioa laga dezakezu, edo trackback-a bidali zure gunetik.

Laga komentarioa

gipoco.com is neither affiliated with the authors of this page nor responsible for its contents. This is a safe-cache copy of the original web site.