Euskal artisten irenslea. Nor ote?

spacer

Fito & Fitipaldiak, euskal musikaren arrakasta handienen artean.Hauek bai izan dute kobertura mediatikoa.

Komunikabideen bitartez, ze ikuspuntu jasotzen dugu euskaldunok? Edozein arlotan, nortzuren ikuspuntua jasotzen dugu Euskal Herrian?
Askotan egin diogu galdera hau gure buruari. Ez al da hala? Galdera hau kalean dago, baina erantzunak asko dira, eta aireak eramaten ditu. Denbora pasa ahala, behintzat, ez da aldaketarik nabari.
El Diario Vasco, El Correo Español, Gara, Berria, Diario de Gipuzkoa, ETB 1, ETB 2, … Informazio medio asko dira euskaldunok erabiltzen ditugunak, batez ere Euskal Herrian eta Munduan gertatzen diren gauzen berri izateko, jakiteko halaber. Baina, batzutan urrunago joan behar da edo joaten saiatzen gara, eta ez horrekin bakarrik gelditu. Noren edo nortzuen ikuspuntua jasotzen ari gara? El Mundo, El País, Tele 5 eta Estatu espainolaren komunikabide zerrenda luze bat jarraituz zer esanik ez. Nork edo nortzuk azpimarratzen dituzte kontatu
behar diren berriak? Nori publizitatea eman eta nori ez?

Adibide bat praktikan jartzeko: guk, Euskal Puntuk blogaren partaideok, gustoko daukagun gauza bat musika da. Gainera, era guztietako musika. Kuriosoa da komunikabideek musikari ematen dioten jarraipena egitea, aztertzea eta hausnartzea.

Musikan zein euskaldunek arrakasta izan duen pentsatzen badugu, erantzuna latza dela iruditzen zaigu. Gutxi ez pentsatu eta gero, zenbait izen etortzen zaizkigu burura: Benito Lertxundi, Imanol, Mikel Laboa, Fito & Fitipaldis; azkenengo honek gazteleraz abesten du. Kasualitatea ote? Itoiz; bere garaian arrakasta haundia izan zuten arren, Euskal Herrian batez ere, taldea utzi behar izan zuten, musikatik bizitzea ezinezkoa egin zitzaielako.

Su ta gar Eibarreko talde metaleroak bere urte onak pasa zituen arrakasta mailan, baina adibidez, aurtengo urtarrilak 5ean Donostian egindako kontzertuan, zenbat lagun ginen? 100? 150? eta diska berria aurkezten… Euskal komunikabideek gure produktua komunikatzen al dute, erakusten al dute? Euskal produktua potentziatu nahi al dute?

Ze komunikabidetan ateratzen dira Amaia Zubiria, E.H. Sukarra, Ruper Ordorika, Gatibu, Norton Klub, Asier Serrano, PAM (Puto Amoak Matematiketan), Berri Txarrak, Txarrena, Gatillazo, … eta hainbat eta hainbat artista? Lurrak irentsi al ditu? Gure lurra izan al da irenslea? Edo Komunikabideen isiltasunak irentsi ditu? Hor uzten dugu galdera, irekita. Oraingoz…

Sarrera hau 2012/04/17ko 10:09etan kaleratu zen eta Sin categoría izenean dago sailkatua. Sarrera honetako komentarioen jarraipena egin dezakezu feed-ari esker RSS 2.0. Komentarioa laga dezakezu, edo trackback-a bidali zure gunetik.

Komentario bat “Euskal artisten irenslea. Nor ote?”

  1. Sr WordPress
    2012/04/17 - 10:09

    Hola, esto es un comentario.
    Para borrar un comentario sólo tienes que entrar y ver los comentarios de la entrada. Entonces tendrás la opción de editar o borrar.

Laga komentarioa

gipoco.com is neither affiliated with the authors of this page nor responsible for its contents. This is a safe-cache copy of the original web site.