KORRIKA NON DAGOEN IKUSTEKO KLIKATU MAPAN

Berrienak

KORRIKA & CHASKI Ecuador 2011

  • 2011/06/17 08:01

Munduan zehar korrikak egiten jarraitzen dute… hauxe aurkitu dugu. PUYO herrian egindako korrika!

gehiago irakurri

Euskalakari eredugarriak

  • 2011/06/07 11:40

Korrikan milaka eta milaka euskalakarik hartu duzue parte: zuen herri, hiri eta auzoetan Korrika antolatzen, Korrikalagun egiten, Korrika Laguntzaileak egiten, Korrikarentzako dirua biltzen, Korrika Kulturaleko ekitaldiak antolatzen eta beraietara joaten, zuen elkarte, enpresa edo lagunen arteko kilometroa erosten eta parte hartzen, zapatillak jantzi eta metro bat, ehun metro edo kilometroak korritzen… guzti-guztiei GURE ZORIONIK HANDIENA ETA ESKERRIK BEROENA luzatu nahi dizuegu.

Denen artean badira nabarmendu nahi ditugun beste euskalakari batzuk: Euskalaklip, Euskalaketa eta Euskalakari Koplakari txapelketen parte hartu duzuenok, hain zuzen ere. Gure errekonozimendua eta esker ona txapelketetan parte hartu duzuen euskalakarioi. Eta zorionak, bereziki, Laurita Siles, Ruth Guimera eta Algortako Lauaxeta euskaltegiko goizeko B1 mailako ikasleei; Euskalaklip, Euskalaketa eta Euskalakari Koplakari txapelketako irabazleak, hurrenez hurren.

Laura Siles algortarrak, AEK-ko A2 mailako ikaslea, zuri-beltzezko marrazki bizidunak eta koplak lotuz osatu zuen bideoklip irabazlea, eta berak jaso zuen Donostian, Korrikaren azken egunean iPad gailua, ondo merezitako saria.

Bestalde, Ruth Guimera bilbotar antzezle gazteak eskuratu zuen Euskalaketa lehiaketa, Durangoko kanporaketan lehenengo sailkatu eta Donostian, Korrikaren amaieraren egunean, Antzoki Zaharreanospatu zen finalean. Berarentzako izan da beraz Kariberako bidaia. On egin Ruth!

Eta Euskalakari Koplakari, esan bezala, Algortako Lauaxeta euskaltegiko goizeko B1 mailako ikasleek eta Katxo irakasleak irabazi dute. Eta AIZU! aldizkarian jakin dugunez sariaz gozatu dute jada, iragan maiatzaren 27aspacer n Zornotzako Uxarte sagar dotegian Xabier Amuriza eta Amets Arzalluzekin egin zuten bertso bazkari ederrean.

 

Bejondeizuela euskalakariok!

 

gehiago irakurri

Korrika17 argazki multzoa

  • 2011/05/02 06:59

Hona hemen korrika osoan zehar ateratako irudi berriak. Milaka euskalakari. Eta zeu tartean al zara?

gehiago irakurri

AEK: Korrika 17 “zoragarria” izan da!

  • 2011/04/19 12:48

Gaurko prentsaurrekoan Korrika 17ren balorazioa egin dute AEKren koordinatzaile nagusi Mertxe Mugikak,AEKren Artezkaritza kide Oskar Elizburu, Helios del Santo, Iñaki Urkijo eta Asier Amondok; eta Korrika 17ren arduradun Edurne Brouardek. “Eskerrik asko, eskerrik asko, eskerrik asko Euskal Herria!”, azpimarratu du Mugikak. 17. Korrika hau “zoragarria” izan dela aipatu du, “zalantza barik, inoiz baino jende gehiagok hartu duelako parte euskararen aldeko lasterketa erraldoian”.

gehiago irakurri

AZKEN METROAK ETA EKITALDI OSOA

  • 2011/04/18 18:17

gehiago irakurri
Sarrera Zaharragoak
gipoco.com is neither affiliated with the authors of this page nor responsible for its contents. This is a safe-cache copy of the original web site.