spacer
spacer spacer spacer spacer spacer
  • spacer
  • spacer
  • spacer
  • spacer

Sarean Jaioberriak. Jakintza Librearen III. Jardunaldiak

spacer

Kazetaritza berria sarean. Komunikabideetako mahai ingurua.

Euskal Herriko komunikabide nagusienen arteko mahai ingurua antolatu dugu, kazetaritza lanbideak, komunikabideek eta komunikazioak orokorrean interneteko aroan bizi duten egoera aztertzeko.
Gaur egun, teknologiak eta sare sozialek herritar guztiak berriak sortzeko eta zabaltzeko aukera izatea ahalbidetzen dute. Zein da orduan egun kazetaritzaren funtzioa? Nola aldatu da kazetarien lana?
Hauei eta beste galdera askori erantzuna ematen saiatuko dira:
Zein izango da euskararen etorkizuna Euskal Herriko komunikabideetan?
Nola sartu da herritarra berriaren sortzaile/kontsumitzaile gisa?
Hedabideek demokratizatzen al dituzte irakurleek dituzten parte hartzeko eta berriak partekatzeko modu berriak?
Zein da komunikabideen zeregina sare sozialetan?
Komunikabideek eginkizun berriak al dituzte gaur egun?

Anima zaitez!

 

Storytelling: Istorio multimediak sortuz.
Álvaro Andoin @filmatu

Storytelling: smartphone-kin eduki multimedia sortzeko eta sare sozialetan edukiak hedatzen ikasteko tailerra.
Gure smartphonekin eduki multimediak sortzen eta eduki horiek sare sozialetan (Tumblr, Twitter, Facebook,…) hedatzen ikasiko dugu Filmatuko Álvaro Andoinen eskutik.
Mila aplikazio dago audio, bideo eta argazkiak egiteko eta hauek partekatzeko. Baina tailer honetan, hauek bildu, partekatu eta istorioak sortzen ikasiko ditugu ere. Baita gailu eta tresna berriak etab. (mikrofonoak, lenteak, bateriak…).
Tailerra euskaraz burutuko da. Izena ematen duzuenok, tailerra baino egun batzuk lehenago saioan aipatuko diren aplikazioen zerrenda jasoko duzue posta elektroniko bidez.

Parte hartu!

 

Sarean jaioberriak hitzaldiak.

Sarean sortutako ekimenak enpresa eta kultura arlotan eta erabiltzaileen lankidetza dutela ezaugarri gisa edo hiritarren laguntza eskatzen dutenak finantziazioa lortzeko.
Internetek aukera asko eskaintzen du elkarlanari esker bideratutako ekimen berriak sortzeko. Euskal kultura eta gure gizartearen alorretan ere zenbait adibide ditugu eta hauei buruz arituko dira elkarte, entrepresa eta taldeen arduradunak:
Crowfounding-ari buruz arituko gara eta euskal kulturarekin harremanatutako Dirutza plataforma ezagutuko dugu; edo Mikeldi Donibaneren Donearte ekimena, 2.0 filosofiarekin jaiotzen den lehenengo ONGa.
Babeliumproject ezagutuko dugu ere, hizkuntzak ikasteko lankidetza-plataforma.
Eta kontsumoari dagokionez, Hermeneus propiektuaren berri izango dugu ere, elikagaien ekoizleak eta azken kontsumitzaileak zuzenean, bitartekorikgabe,  harremanetan jartzen duen sare sozial berria. Urtebete eskas kaleratua, arrakasta haundia lortzen ari du.
Kulturize, inguruko ekitaldien mugikorretarako agenda jada ezaguna da euskaldunon artean. Baina honen sortzaileek Dinga-danga, erosketak eta aisia lotzen dituen ekimen berria ere aurkeztuko digute.
Eta azkenik, Álvaro Andoinen Filmatu ekimena ezagutuko dugu, tailer bat egiteko aukera ere eskeiniko diguna.

Aurkezpen interesgarriak guztiak, ez?

Parte hartu!

 

Hitzaldia: Mundu digitalean elkarkidetza aukera berriak.
Alfonso Alcantara @yoriento

Mundu digitalak aro berri bati eman dio hasiera, elkarlana inoiz baino posibleagoa den aroari, alegia. Desagertu egin dira espazioaren eta denboraren mugak, eta aukerak (ia) mugagabeak dira: wikiak, blogak, sare sozialak, bezeroekin/ikusle nahiz entzuleekin/herritarrekin harremanetan jartzeko bide berriak, finantzaketa modu berriak, eta abar.
Teknologiari esker paradigma aldatu egin da, eta horren ondorioz, aukera berriak daude lanbide-arloan nahiz enpresa arloan, eta testuinguru ekonomiko berrian funtsezko pieza da beste bide berri bati heltzeko.

@yorientok gai interesgarri hau landuko du bere hitzaldian.

Anima zaitez!

 

Share
Tweet

Deja un comentario Cancelar respuesta

Disculpa, debes iniciar sesión para escribir un comentario.

gipoco.com is neither affiliated with the authors of this page nor responsible for its contents. This is a safe-cache copy of the original web site.