Aurkezpena

Ongi etorri Ziurtagiriaren Elkartearen baisarean blogera. Blog honetan, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartearen eta zuen arteko elkarreragina bultzatu nahi dugu. Bertan gure albisteak, hausnarketak eta Bai Euskarari Ziurtagiria duten entitateen inguruko albisteak plazaratuko ditugu bereziki.

Ziurtagiriaren Elkarteak lan mundua euskalduntzeko estrategikoki lanean dihardu 2007tik, Bai Euskarari Ziurtagiria erremintatzat. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Bai Euskarari Ziurtagiria sortu zuen 2000. urtean, baina Ziurtagiriaren Elkartea da agiriaren kudeaketa integralaz arduratzen dena, 2007tik. Bere bitartez alor sozioekonomikoko entitateen arteko elkarlana sustatzen da, euskarak eremu berriak bete ditzan.Bai Euskarari Ziurtagiria prozesu parte-hartzaile, dinamiko eta planifikatu baten emaitza da eta erabiltzaile guztien ekarpenak jasoz etengabe hobetzen ari da.

Urte hauetan Ziurtagiriaren Elkarteak proiektua sendotzeko, hobetzeko eta hedatzeko pausoak eman ditu, gizartearentzat egitura erreferentea sortuz eta hauspotuz.

Info +: www.baieuskarari.org/?op=2



gipoco.com is neither affiliated with the authors of this page nor responsible for its contents. This is a safe-cache copy of the original web site.