eufr



  • Historikoa
  • Xedeak
  • Baloreak
  • Praktikan
  • Jardunbidea
  • Zerbitzuak
  • Harremana
  • Berripapera

Historikoa

EHZ, 1992-an sortu zen PIZTU elkartearen segipen zuzena da. Hasieratik, Elkarteak Euskal Herrian ikusgarrigintzan oinarrituriko laguntza eta trukaketa plataforma bat izatea zuen helburu eta EHZ festibala ildo hortatik sortu zen,1996an Arrosako zolan. Garai hartan, festibala gutti zeuden Euskal Herrian zein Europa osoan.

Geroztik, EHZ-k beti lan ardatz berdinen inguruan lan egin du:

  • Dinamika azkar baten planteatzea Iparraldeko barnekaldean, 3 egunetako gertakari indartsu baten inguruan,
  • Euskal nortasun, kultur eta hizkuntzaren baloreztatzea,
  • Gure garaiko baloreen bozeramaile izatea,
  • Laguntzailegoan oinarrituriko antolakuntzaren bitartez, jatorri eta eremu sozial ezberdinetako gazteen arteko elkarlana bultzatu eta loturak sortu.

Elkartearen eginkizun nagusia, 16 urtez 3 eguneko festibalaren antolakuntza izan da dudarik gabe:

  • 8 urtez Arrosan (1996-2003)
  • 5 urtez Idauze-Mendin (2004-2008)
  • Heletan (2009-tik landa)

Harian ari...

Egun bakoitzetako txartelak salgai ! ehz-festibala.eu

2012ko Apirilaren 27a


Igo


C'est bien évidemment à Hélette que EHZ appelle bénévoles et festivaliers pour l'édition 2012. Pour ce 17e volet du festival, rendez-vous est pris les 29-30 juin et 1er juillet 2012.

Xehetasunak...

Festibalaz gain, EHZ elkarteak EhrZ musika lehiaketa antolatzen du urtero, "musikak anplifikatu" lemarekin, Euskal Herriko taldeen sustengatzeko, bultzatzeko eta musika sorkuntzeri ikusgarritasun bat emateko.

EhrZ, Euskal Herriko talde guzei zuzendutako deialdi zabal batean oinarritua den proiektua da. Publikoarekiko ikusgarritasun bat eskaintzeaz gain, proiektuak eszena profesionaletan jotzeko aukera ematen du taldei, ahantzi gabe irabazleak hainbat kontzertutan parte hartuko duela, eta horien artean, Ehz festibala.

Xehetasunak...

EHZ-ren Artean egitasmoak sorkuntza garatu eta bultzatzeko xedea du.

2011an Irudikatu proiektuaren arrakastaz jabetuta, bigarren saioarekin dator EHZ. Iaz 43 obraz osaturiko erakustaldi ibiltari batean parte hartu zuten 21 artistek.

EHZ-k beraz proiektu hau garatu eta sendotu nahi du. Aurtengo egitasmoak "Artean" du izena eta "ideiak irudikatu" lemapean deklinatzen da.

Xehetasunak...

Programaren helburua tokiko artisten, artista kolektiboen eta elkarteen laguntzea da (profesionalak ala ez), horietariko bati sorkuntza berezi baten sortzea proposatuz festibalarentzat.

Sorgin-en bitartez, EHZ-k laguntzaileen eta festibalzaleen errolari garrantzi gehiago ematen dio haien parte hartzea proiektuan sustatuz.

2012-an, proiektua euskarazko antzerki baten sorkuntzan oinarrituko da, Kitzikazan/k konpainiako eta Battitta lau ttitta proiektuko antzezlari batzuek kudeapenean.

Xehetasunak...



Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2012

e-berripapera jaso ezazu!

gipoco.com is neither affiliated with the authors of this page nor responsible for its contents. This is a safe-cache copy of the original web site.