spacer
spacer spacer spacer spacer spacer
  • spacer
  • spacer
  • spacer
  • spacer

Hizlariak

Álvaro Andoin (Filmatu) www.filmatu.com // @filmatu
Álvaro Andoin Filmaturen sortzailea da, eta Filmaturen bitxikeriarik handiena Storytelling-a egiten duen empresa dela esan genezake. Ekitaldien, bidaien edo bestelako jardueretan ikuspegi desberdinak bilatzen dituen narrazio-teknika da Storytelling-a. Istorio hauek kontatzeko teknologia ez ezik, sare sozialak ere erabiltzen ditu, iPhone bat eskuan duela, ahotsa edo argazkiak grabatzen ditu, nahasten ditu hainbat plataforma erabiliz, streaming-ean emititzen du eta sare sozialetan partekatzen du eduki hau.
Andoinek dioenez, honako helburu hau du: “zure ekitaldiko entzuleek erabiltzen dituzten plataformak eta gailuak interesgarri bihurtzea; istorio batzuk sortuz eta hedatuz, bestela, agian istorio hauek inoiz ez lirateke argitartuak izango”.
Alfonso Alcántara @yoriento
Alfonso @yoriento izenarekin ezaguna da mundo digitalean, eta erreferentziazko Twittererabiltzaileetako bat da (46.000 jarraitzaile baino gehiago ditu) ekintzailetzarekin, enpleguarekin, lanbide eta antolaketa estrategiarekin, sare sozialekin eta orokorrean 2.0 munduarekin zerikusia duen eremuetan mugitzen da. Bere hitzaldietan entzulea hasiera-hasieratik erakartzen duen pertsona bat da. Oso jarduera sakona garatzen du hizlari, hezitzaile eta motibatzaile gisa erakunde publikoen eta pribatuen zuzeneko nahiz online ekitaldietan; horrez gain, irratiko eta telebistako programetan parte hartzen du.
www.yoriento.com blogean 700 artikulu baino gehiago ditu, eta Twitter-ez gain beste sare sozial batzuetan ere jarduten du: Google+, Facebook, Linkedin, Pinterest, eta abar.
HERMENEUS (XABI DEL REY) www.hermeneus.es // @hermeneusWORLD
Hermeneus online komunitate bat da, profesionalei kostu txikiko tresnak eskaintzen diena, profesionalek beraien prozesuak elikagaien sektorean eta logistika-sektorean merkaturatzeko, komunikatzeko eta kudeatzeko aukera izan dezaten. Horretarako, merkataritza elektronikoko eta sare sozialetako elementuak elkartzen dira modu inteligentean, profesionalei protagonismoa emanez eta bitartekotza ahalik eta gehien ekidituz.
IRONTEC (IKER SAGASTI MARKINA) www.irontec.com // @irontec
Enpresa honek informatika-alorreko konponbide globalak eskaitzen ditu, bere zerbitzuak open source aplikazioetan espezializatuz.
Bere proiektuetako bat Dirutza da, talde mikrofinantzaketarako (crowdfunding izenarekin ezaguturikoa) plataforma, euskal kulturari balioa ematen dioten proiektuen sormena eta promozioa sustatzeko helburua duena. Ekimen honi esker, edozein pertsonak bere ametsetako proiektua defini dezake, besteei transmititu diezaioke eta martxan jartzeko laguntza bila dezake. Behar duen finantzaketa definitu beharko du eta hori lortzeko 42 egun izango ditu.
FILMATU (ÁLVARO ANDOIN) www.filmatu.com // @filmatu
Ekitaldien edo bidaien kontaketa digitala eta ondoren sare sozialetan hedatzeko espezializatuta dagoen komunikazio-zerbitzua da Filmatu. Zerbitzu hau ekitaldiak, hitzaldiak, bidaiak eta abar antolatzen dituzten enpresentzat edota erakundeentzat da. Bere helburua edozein ekitalditako entzuleek erabiltzen dituzten plataformak etagailuak interesgarri bihurtzea da, bertan sortzen dire istorioak hedatuz.
BABELIUM PROJECT (JUANAN PEREIRA) www.babeliumproject.com // @babelium
Babelium, hizkuntzak ikastea gustatzen zaion jende komunitatea da. Hizkuntzen ahozko praktika egiteko elkarlaneko proiektua dugu. Proiektu honetan, nahi duenak bere ahozko gaitasunak hobetu ahal izango ditu beste erabiltzaile batzuen eta praktikatu nahi duen hizkuntzaren jatorrizko hiztunen laguntzarekin; era berean, besteerabiltzaile batzuei lagunduko die beraien ama-hizkuntza praktikatzen eta hizkuntza horretan komunikatzen.
AKTING (UNAI BILBAO CABEZAS) www.akting.eu // vimeo.com/akting
AKTING bere hastapenetik Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia Berrietan, IKTetan, espezializatutako telekomunikazio-ingeniaritza enpresa da. Haren proiektuetako bat KULTURIZE da, Android mugikorretarako aplikazio bat, euskaraz dagoena, nahi den eremu geografikoko kultura-ekitaldi guztiak agenda bakar batean biltzendituena. Horrez gain, erabiltzaileren batek ekitaldiren baten berri nahi badu, KULTURiZEn sartu ahal izango du aplikazio hori erabiltzen duen orok dagokion eremuko kultura-ekitaldi hoberenak partekatu ahal izango du.
DONEARTE (ARANTZA MESA) www.slideshare.net/Donibane/donearte
Proiektu honen helburua lehenengo ONG 2.0 eratzea da. Mikel Donibane bilbotarraren proiektua da; honen bitartez, diseinu profesionalek erabili dituzten eta orain erabiltzen ez dituzten irudi eta material digitalen bilduma sortu nahi du, irudi eta material horiek saldu ahal izateko, eta ondoren, komunitateak berak erabakitako proiektu solidarioak finantzatzeko. Horretarako, Crowdfounding-eko ekimen bat jarri du abian.
GARTXOT FILMA (EDORTA BERRAETABEÑA)
Somugak hiru film egin ditu orain arte:
- Munduaren Bira Doan! (film luzea, 2009ko apirilean zinemetan estreinatua),
- Gartxot (35 milimetroko film laburra, 2009ko abenduan estreinatua)
- eta Gartxot, Konkista aitzineko konkista (film luzea, 2011ko azaroan zinemetan estreinatua).
Gartxot Filma nanoekoizleei esker egin zen. www.gartxotfilma.com
Share
Tweet

Deja un comentario Cancelar respuesta

Disculpa, debes iniciar sesión para escribir un comentario.

gipoco.com is neither affiliated with the authors of this page nor responsible for its contents. This is a safe-cache copy of the original web site.