spacer

Dirutza Dirutza euskaraz garatzen diren proiektuak aurkezteko eta laguntzeko diseinaturiko crowdfunding plataforma da.Zure ideiak askoren ekarpen txikiekin gauzatuko dira.

Zure proiektua sortu

FAQ

Parte hartzeko jakin behar duzun guztia

Zer da Dirutza?

Dirutza talde-mikrofinantzaketarako (crowdfunding izenarekin ezaguturikoa) plataforma da, euskal kulturari balioa ematen dioten proiektuen sormena eta promozioa sustatzeko helburua duena.

Nola funtzionatzen du Dirutzak?

Dirutza zure ametsetako proiektua definitzeko, besteei transmititzeko eta martxan jartzeko laguntza bilatzeko aukera ematen dizu. Behar duzun finantziazioa definitu beharko duzu eta hori lortzeko 42 egun izango dituzu. Pentsa ezazu zenbat eta hobeto kontatu eta zenbat eta zehaztasun gehiago eman, orduan eta aukera gehiago izango dituzula jendea zure proiektuaz maitemintzeko.

Zenbat denbora daukat finantziazio-helburua biltzeko?

42 egun ditut proiektua argitaratzen denetik.

Zergatik 42 egun?

Edozein proiektuk beharrezko finantziazioa lortzeko denbora nahikoa dela ulertzen baitugu. Gainera, 42 oroimen handiak ekartzen dizkigun zenbakia da.

Zer gertatzen da 42 egun horietan adierazitako finantziazio-helburura heltzen ez banaiz?

Adierazitako helburura heltzen ez bazara, ordura arte bildutako diru guztia kofinantzatzaileei itzuliko zaie. Askotan, finantziaziorik eza proiektuaren hedatze eskasak edo proiektua interes nahikoa ez pizteak eragin ditzakete. Saia zaitez proiektua hobeto azaltzen eta erakargarriago egiten; laguntzarik behar baduzu, lagundu ahal dizugu. Bestela, agian beste finantzazio bideak bila ditzakezu, edo jendearentzako erakargarriagoa izan daitekeen beste proiekturen batean pentsatu.

Eta, zer gertatzen da ordura arte bildutako diruarekin?

Diru guzti hori konfinantzatzaileei itzuliko zaie.

Eta superguaia banaiz eta finantziazio helburura heltzen banaiz epea amaitu baino lehen?

Ez da ezer gertatzen. 42 egunetan zehar dirua biltzen jarrai dezakezu. Bete beharreko helburua proiektua martxan jartzeko beharrezko zenbateko minimora heltzea da.

Zein da Dirutzaren eta beste crowdfunding plataformen arteko desberdintasuna?

Dirutza euskarari eta euskal kulturari loturiko proiektuen sormena sustatzen duen lehenengo plataforma da (eta, orain arte, bakarra).

Nork har dezake parte Dirutzan?

Dirutza jende askoren ametsak burutzen dituen gune birtuala izatea espero dugu: sortzaileak, ekintzaileak, artistak... Gai zehatzik egon ez arren, oso erabilgarria izan daiteke musika, bertsoak, zinemagintza, antzertia, software-a, argazkigintza, kazetagintza, literatura, olerkigintza... Normalean zure ekimenerako hasierako laguntza ekonomikoa aurkitzea zaila egiten duten arloak.

Euskarari edo euskal kulturari loturik ez dagoen proiektu bat sor dezaket?

Dudarik gabe, baina ez Dirutzan :( Horretarako, Verkami.com, Lanzanos.com edo Goteo.org bezalako beste plataforma handiak erabiltzea gomendatzen dizugu.

Proiektu bat sortu ondoren, nola edita dezaket zerbait ahaztu badut?

Proiektu bat editatzeko, lehenik eta behin administratzaileek onetsi behar dute, eta gero proiektua editatu ahal izatea eskatu beharko duzu. Edizioa onetsi ondoren, buruan dituzun aldaketak egin ahal izango dituzu.

Baina, nor dago ekimen zoragarri honen atzean?

Irontec-ek indartu du Dirutza euskarazko proiektuen sortzea sustatzeko eta bultzatzeko asmoarekin. Proiektua Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren Politika Linguistikoaren Sailburuordetzak sustatu du.

Dirutza software askea al da?

Irontec software askearen sektorearen erreferentzia-enpresetako bat da, eta Dirutzaren garapena askatu du AGPL3 lizentziaren menpe. Proiektuari egindako edozein ekarpen edo dohaintza ongi etorria izango da. Garapenean parte hartu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.

Nori bururatu zaio ideia zoragarri hau?

Mikrodohaintzak, mikroordaintzak edo mikrofinantziazioa duela ehundaka urtetatik erabili izan dira, baina internet eta sare sozialak izan dira bide horiei irismen handiena eman dietenak. Dirutza ez da eta ez du ideia original bat izan nahi; berea asmoa euskararen eta euskal kulturaren babesa eta sustapena bultzatzen duen mundu osoaren esku jarritako erreminta bat izatea da. Irontec bakarrik ilusio asko eta kode-lerroren bat jartzeaz arduratu da. ;)

Zer ateratzen dute Dirutzaren sustatzaileek honekin guztiarekin?

Oraindik ezer ere ez. ;) Bizi garen lur zoragarri hau eta gozatzen ari garen kultura hau eskertzeko era da. Horren truke, hori erabiltzeko eta zabaltzera laguntzeko eskatzen dizuegu. :D

Zergatik itxaron behar dut Dirutzak proiektu hau onetsi arte?

Dirutzatik sustatzen diren proiektuen kalitate eta originaltasun minimo bat bermatu nahi dugu. Helburua es da sorkuntza tradizionala sustatzea, ezta irabaziak izatea, ezta karitaterako dirua biltzea. Beste edozein modutan lortezinak izango liratekeen proiektuak sortzeko aukera eman nahi dugu bakarrik. Gainera, ikuskapen honek zure proiektua erakargarria izateko eta ahalik eta garapen handiena lortzeko aholkuak ematea ahalbidetzen digu. Garrantzitsua da zure proiektua bakarrik \"saltzea\", begietatik sartzea.

gipoco.com is neither affiliated with the authors of this page nor responsible for its contents. This is a safe-cache copy of the original web site.