2011 Urtarrilak 11

Mendiburu kalera lekualdaldatu da Atez Ateko Bulegoa

Atez ateko bulegoa Mendiburu kaleko 5. zenbakira lekualdatu da. Gazte Informazio Bulegoa dagoen toki berean eskaintzen dira orain atez ateko bulegoaren zerbitzuak.
Ordutegia ere, berria du bulegoak. Goizez dago irekita: 08:00etatik 15:00etara.

spacer Iruzkina gehitu

Etiketa(k):
Saila(k): Berriak
2010 Azaroak 3

Bost hilabetean milioi bat kilo gutxiago bidali du Oiartzunek zabortegira

Atez ateko bilketa martxan jartzeak ahalbidetu du beherakada hori

Atez ateko bilketa martxan jarri zenetik bost hilabete pasatu diren honetan, Oiartzungo Udalak baditu lehenengo datu ofizialak eskura: hilabete hauetan, milioi bat kilo hondakin gutxiago bidalu du Oiartzunek zabortegira. Udala harro eta pozik dago datuak ezin hobeak direlako. Datu horiek halakoak izan badira, argi dugu herritarrei esker izan dela: oiartzuarrek badute harro egoteko motiborik eta zorionak luzatzen dizkiegu Udaletik.

spacer Iruzkina gehitu

Etiketa(k): , atez ate, Emaitzak, hondakinak, materia organikoa
Saila(k): Emaitzak, Berriak
2010 Urriak 13

Ate joka… Bahía Blancan (Argentina)

spacer

ENERITZ TOLEDO MENDINUETA

21 urte. Ikaslea.

Bahía Blanca: 239.640 biztanle.

Bizi-kalitatea: Argentina 40. postuan dago mundu mailako ranking-ean.

Gehiago irakurri

spacer Iruzkin bat

Etiketa(k): , Argentina, ate joka, atez ate, Bahía Blanca, Eneritz Toledo, oiartzun, puerta a puerta
Saila(k): atejoka
2010 Irailak 27

Ate joka… Bangaloren (India)

spacer

JON MARTIN ETXEBESTE

28 urte. Gidoilaria.

Bangalore: 7.215.000 biztanle.

Bizi-kalitatea: Bangalore 143. postuan dago mundu mailako ranking-ean.

Gehiago irakurri

spacer Iruzkina gehitu

Etiketa(k): , ate joka, atez ate, bangalore, india, jon martin etxebeste, oiartzun, puerta a puerta
Saila(k): atejoka
2010 Irailak 27

Talaiako garbiguneak aurreikuspen guztiak bete ditu

Udalak garbiguneko ordutegia errespetatzeko eskatu die herritarrei, guneak behar bezala funtziona dezan           

Talaia poligonoko garbiguneak aurreikuspen guztiak gainditu ditu. Behin-behinean jarritako gunea herritar askok eta askok erabili dute martxan jarri zenetik, eta lehen zabortegira joaten ziren hondakin asko behar bezala jaso eta birziklatzen dira orain. Garbigunea txiki geratu da, ordea. Zerbitzu hobea eta osoa emate aldera, udala lehenbailehen hasiko da gunea egokitzen, beharretara moldatzeko eta behin betiko gunea baldintza egokietan jartzeko.

Herritarrek asko erabiltzen duten azpiegitura bihurtu da Talaiako garbigunea. Oro har, herritarrek funtzionamendua ulertu eta ikasi dute, baina gutxi batzuek hondakinak garbigunearen kanpoan utzi izan dituzte. Honen aurrean, zerbitzuaren ordutegia errespetatzeko eskaera egiten die udalak herritar guztiei. Asteartetik larunbatera, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara dago irekita Talaiako Garbigunea.

Garbigunea atez ateko bilketaren zerbitzu osagarrietako bat da, herritarrek noiz behinkako etxeko hondakinak ahalik eta egokien eta errazen kudeatzeko jarri zuena udalak. Bertan biltzen dira, besteak beste, altzariak, egurra, txatarra, ibilgailuetako bateriak, plastiko gogorra, poliespana, lorategiko hondarrak, Sanmarkoko kamioi ibiltarian jasotzen dena, oihalak…

Era berean, konposta egiten dutenek garbigunean jaso dezakete inausketa birrindua.

spacer Iruzkina gehitu

Etiketa(k): , atez ate, aurreikuspenak, garbigunea, oiartzun, puerta a puerta, Talaia
Saila(k): Berriak
2010 Irailak 16

Arazo teknikoak direla eta, atez ateko informazio bulegoak ez du telefonorik izango astelehen arte

Arrazoi horregatik, hala behar duten herritarrak bulegora bertara gerturatzea edo email bitartez harremanetan jartzea eskertuko genuke. Barkatu eragozpenak.

spacer Iruzkina gehitu

Etiketa(k): , arazo teknikoak, atez ate, atez ateko informazio bulegoa, falta, internet, oiartzun, puerta a puerta, telefonoa
Saila(k): Berriak
2010 Irailak 9

Zubietako errauste-plantan 14.700 tona errauts sortuko dira urtean eta horiek kudeatzea 2,4 milioi € kostako da urtero

Hala adierazi zuen atzo Carlos Ormazabalek, Gipuzkoako Foru Aldundiko ingurumen diputatuak. Prentsaurrekoan azaldu zuenez, Zubietan, urtean, 14.700 tona errauts sortuko dira batez beste eta horiek Euskal Herritik kanpora aterako dituztenez, 2,4 milioi euro beharko dituzte kudeaketarako. Egun, Espainiako hiru enpresak bakarrik dute errauste-plantetako errautsak lurperatzeko baimena, eta Zubietan eraiki nahi duten plantakoak nora eramango dituzten “irizpide ekologiko eta ekonomikoen” baitan erabakiko dute.

Atez ateko bilketak frogatu du errauste-planta ez dela beharrezkoa, dirutan ez ezik osasunean ere irabaziko dugula. Horregatik, Gipuzkoako Errausketaren Aurkako Plataformen Koordinadorak giza-katea deitu du datorren iganderako, irailaren 12rako. Kontxako hondartzan izango da goizeko 11:30ean.

spacer Iruzkina gehitu

Etiketa(k): , 14.700 tona, 2.4 milioi, atez ate, carlos ormazabal, erraustegia, errauts, Gipuzkoako Foru Aldundia, Ingurumen diputatua, kudeaketa, oiartzun, puerta a puerta, zubieta
Saila(k): Berriak
2010 Irailak 8

Ate joka… Heraklion-en (Grezia)

spacer

BEÑAT APAOLAZA LIZARRALDE

24 urte. Ingeniaria.

Heraklion: 100.000 biztanle.

Bizi-kalitatea: Grezia 22. postuan dago mundu mailako ranking-ean.

spacer Iruzkina gehitu

Etiketa(k): , ate joka, atez ate, Beñat Apaolaza Lizarralde, Grezia, Heraklion, oiartzun, puerta a puerta
Saila(k): atejoka
1.orrialdea12345Hurrengoa »...Azkena »
gipoco.com is neither affiliated with the authors of this page nor responsible for its contents. This is a safe-cache copy of the original web site.