spacer

Aurkibidea
  • Sarrera
  • Hiztunak
  • Bilatu
  • Elkarrizketak
  • Mintzagaiak
  • Argazki zaharrak
  • Egitasmo honi buruz
  • Ttur-ttur elkartea
  • Albisteak
  • Argitalpenak
  • Parte hartzeko
  • Harremanetarako
  • Neure kontua

Sortzaile eta egile:

spacer

Babesle:

spacer

Oiartzuarren baitan

Bideoak nola ikusi

Bideo ahalik eta kalitate handienarekin emate aldera, Flash Player izeneko osagai bat behar duzu zure nabigatzailean, bere azkeneko bertsioan (9.0.124). Honako helbide honetan eskuratu dezakezu (doanekoa da):

spacer

Bideoak zuzenean ematen dira zerbitzaritik, eskatutako pasarteari dagokion hasieratik aurrera, "streaming" modura. Berez, fitxategiak tamaina handikoak dira, 250 MB ingurukoak bataz beste, baina ez dago osorik jaitsi beharrik nahi den pasartea ikusten hasteko.

Dena dela, bideoak Oiartzungo Udal Liburutegian ere mailegatu daitezke DVD formatuan.'Oiartzungo ahozko ondarea jasotzen duen elkarrizketa saila' bilduman daude. Udal Liburutegiko gainontzeko zerbitzuetarako bezalaxe, bazkide txartela beharko duzue eta mailegua egiteko garaian: hiztunaren abizena jakitearekin aski duzue.

Ongi etorri "Oiartzuarren baitan" ahozko ondarearen atarira. Orrialde honen bitartez, Oiartzungo hizkera eta historiaren zati garrantzitsua ezagutzeko aukera izango duzu. Izan ere, 40 oiartzuarren lekukotza jaso dugu ikus-entzunezko euskarrian eta hementxe jarri dugu denon eskura. Bilaketa sistema baten bitartez nahi duzun gaia, hiztuna, hizkuntza ezaugarria edo beste edozein datu bilatzeko, ikusteko eta entzuteko aukera izango duzu "klik" bakarrean.

spacer

"Oiartzuarren Baitan" proiektuaren sortzailea eta egilea Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea da eta Oiartzungo Udalak hasieratik eta ehuneko ehunean babestu eta finantzatu du. Txoko hau aprobetxatu nahi dugu bidelagun izan ditugunei eskerrak emateko: Badihardugu euskara elkarteari, antzeko lanetan esperientzia duten oiartzuarrek osatutako Aholkulari Batzordeko kideei eta proiektu honetan aholkatu, lagundu, animatu eta modu batera zein bestera parte hartu duzuen guztioi. Eta nola ez, beren etxeko ateak zabaldu dizkiguten elkarrizketatuei eta hauen senideei.

gipoco.com is neither affiliated with the authors of this page nor responsible for its contents. This is a safe-cache copy of the original web site.