spacer
  • Kontaktatu
  • |
  • Irrisgarritasuna
  • |
  • Web mapa
  • |
  • eu
  • |
  • es
spacer --> spacer
Menua >>
spacer spacer
spacer

Aurkezpena

Aurkezpena

Kirolgela kirol eragileen on-line prestakuntzarako webgunea da. Bertan hobekuntza pertsonala eta lanbide garapenerako baliabideak eta zerbitzuak eskaintzen dira. Halere, ohiko baliabideez gain, Kirolgelan beste baliabide batzuk daude, baliagarriak izan daitezkeenak irakasleentzat, gurasoentzat, kirol klubetako teknikarientzat eta, oro har, kirola egiten duten edo egiten hasiko diren guztientzat.

Beraz, ohiko edukinez gain, bertan zenbait gairen gaineko baliabideak aurki ditzakezue: hala nola, gazteei eta nerabeei nola azaldu kirolak dakarzkien abantailak eta kirola egitera nola bultzatu, eta, baita ere, kirolaria nola babestu osasunaren kontrako ohitura kaltegarrietatik. Halaber, gida batzuk sartu dira natura inguruneko ekintzak gutxieneko segurtasunarekin praktikatzen hasteko (xendazaletasuna, eskalada, mendiko bizikleta, surfa eta piraguismoa).

Espero dugu jarraibide hauek balio izatea jarduera fisikoa modu seguruan eta osasungarrian egiten laguntzeko. Hala ere, nola hasi pentsatzen ari bazarete, gogoratu Gipuzkoan izan badugula jarduera fisikoan eta kirolean hasteko kirol egitura sendoa, zeinak lagunduko dizuen jarduera horiei segurtasunez hasiera ematen. Dena den, gogoratu onena litzatekeela jotzea ikastetxera, kirol klubera edota zuen udalerriko udal kirol zerbitzuetara, beroriek lagunduko baitizuete zuen interesei gehien egokitzen zaizkien jarduerak aukeratzen.

Jarraian hainbat esteka eransten ditugu baliagarriak izan daitezkeelakoan klubekin edota Udal Kirol Zerbitzuekin harremanetan jartzeko:

* Gipuzkoako Udal Kirol Zerbitzuetako direktorioa
* Gipuzkoako Kluben bilatzailea
* Gipuzkoako kluben zentsua
* Gipuzkoako kirol instalazioen bilatzailea
* Gipuzkoako kirol instalazioen zentsua


© 2009 Kirol Zerbitzua Lege Oharra
spacer
gipoco.com is neither affiliated with the authors of this page nor responsible for its contents. This is a safe-cache copy of the original web site.