Leku honetan maiztasunez egiten diren galderak erantzungo ditugu.
Sistema berria da, eta dudak ugariak dira. Baina denen artean gure kezka eta galderak aztertuko ditugu, sistemaren onerako.
Bidali zure galdera HEMEN
Ikusi: Herritarren galderak | Zalantzak argitzen | Denak
para cuando los contenedores de org?co con pedal para abrir??? eso de tener que abrir con la mano es antihigienico total y una cochinada xno decir m?.
?????????????
Hola. La utilizacin correcta del cubo marrn es necesario para que el cubo est ms limpio y no se forman malos olores. Si tenemos el cubo abierto, en vez de cerrado, no se condensa la humedad dentro y conseguimos que no se produzca olor y tampoco se pegue tanto la materia orgnica en las peredes del cubo. Por lo tanto, te aconsejamos que tengas siempre el cubo abierto y que slo lo cierres para sacarlo a la percha.
por qu?o se puede poner en el cubo marr?na bolsa el?ica que no se desprende cuando vuelcan la basura?
Esa bolsa no llegar?a las m?inas de compostaje.
Por otra parte una vecina de Zarautz me comenta que all?l ayuntamiento les reparte bolsas para el org?co para todo el a?su reciclaje es diferente al nuestro? qu?ipo de bolsas son?
Gracias
cubo marron
Hola,
En primer lugar, perdn por la tardanza de la respuesta.
La labor de recogida de los residuos es competencia de cada Ayuntamiento, por lo que cada institucin decide cules son el sistema y la mecnica ms idneos para ello. Desconocemos las mecnicas y las decisiones de Zarautz, por lo que nos ceiremos al caso de Oiartzun.
El Ayuntamiento de Oiartzun ha decidido no utilizar bolsas para la recogida de la materia orgnica, porque dificultan la labor de los operarios y perjudican la calidad de los restos orgnicos recogidos.
Han proliferado los casos en los que la bolsa no est bien sujeta al cubo, e incluso, de bolsas cerradas dentro del cubo. Ante esta situacin, el Ayuntamiento ha decidido no aceptar bolsas para recoger la materia orgnica.
Para poder mantener limpio el cubo marrn, se recomienda utilizar papel de cocina. Si an as sigue habiendo problemas porque el cubo no est debidamente vaciado, agradeceramos ponerse en contacto con la oficina de informacin del puerta a puerta.
Esperamos haber aclarado tus cuestiones, gracias.
VHS bideo zintak eta aspaldiko musika kaseteak errefuxa dira? Ez al dira oso kutsagarriak?Ez genituzke garbigunera eraman beharko? Mila esker.
Arantza
Kaixo Arantza,
Lehenik eta behin, barkamena eskatu nahi dizugu erantzunaren atzerapenagatik.
Zuk esan bezala, VHS zintak eta garai bateko musika kaseteak garbigunera eramatea da onena. Halaber, kantitate txikian errefusarekin batera atera daitezke; VHS zinta edo kasete bakarrerekin garbigunera ez joatearren, batez ere.
Besterik gabe, eskerrik asko.
Galdera bat baino, kexa bat. Organikoaren kuboa ez da beti ondo ustutzen kamioetan. Askotan gertatu izan zait, horrengo egunean kuboa etxera igo, eta erdia beteta dagoela (ez dagoela ondo ustuta). Zertarako jeitxi oganikoa? Hurrengo egunean erdia berriz ere etxera ekartzen dut. Jasotzaileak, hobeto begiratu beharko lukete. Mila esker.
Aran
Kaixo Aran,
Zure kexa erabat ulergarria da, eta sentitzen dugu.
Arazoa konpontzeko atez ateko informazio bulegora deitzea eskertuko genizuke. Izan ere, bertan inzidentzien berri emanez gero, bulegoko teknikariek abisua pasatzen diete biltzaileei eta arazoaren jakitun izaten dira.
Besterik gabe, eskerrik asko zure ekarpenagatik eta beste bat arte.
Kaixo,
Koltxoi 1 bota beharra dut, baina ezin naiz etxean egon kamioa pasatzen den ordutan (1. eta 3. asteartetan Altzibarko plazatik).
Zer egin dezaket?
Mila esker
Xole
Kaixo Xole,
Hileko 1. eta 3. arteartetan Altzibarko plazatik pasatzen den kamioiak (Sanmarkoko kamioiak) ez du koltxoirik hartzen.
Koltxoiak garbigunera eraman behar dira. Garbigunea Talaiako poligonoan dago (Arragua) eta asteartetik larunbatera egoten da irekita, 10:00tik 13:00ra eta 17:00tik 20:00ra. Hara joateko zailtasunak izanez gero, udalak badu etxeko zerbitzua. Atez ateko informazio bulegora deitu (900 49 11 11), eta bertan emango dizute zita.
Egokiago bazaizu, Garbera merkataritza-gunearen alboan dagoen Garbigunera ere joan zaitezke. Asteartetik larunbatera egoten da irekita: asteartetik ostiralera, 10:00tik 13:00ra eta 15:00tik 20:00ra, eta larunbatetan 10:00tik 14:00ra eta 16:00tik 20:00ra.
Besterik gabe, eskerrik asko eta nahi duzun arte.
Cuando se va a MULTAR a las que sacan y cuelgan la basura a las 5 de la tarde?????????
Juani
Hola Juani,
Los tcnicos municipales estn trabajando en la optimizacin de la recogida puerta a puerta, y uno de los aspectos que estn analizando es el tema del horario de depsito de los residuos.
Si tienes algn problema concreto con ese tema, te agradeceramos que te acercaras o llamaras a la oficina de informacin del puerta a puerta. Desde all, intentaremos solucionar el problema.
Gracias y hasta la prxima.
Gauero, 1:30etan kamioa etxe azpian geratzen da eta izugarrizko zarata ateratzen du. Etxeko txikiak askotan esnatzen dira. Kamioak nolakoak diren udalaren konpetentzia ez diren arren, gauean herritarren deskantsua ziurtatzea bai, zaratak ekidituz. Hilabete ugari daramazkigu gauetan esnatuz. Noizko konponbidea?
Mikel
Kaixo Mikel,
Jakitun gara aipatu diguzun arazoaz eta sentitzen dugu zuk ere horren ondorioak jasan izan beharraz. Udala jarri da harremanetan bilketaz arduratzen den enpresarekin eta azaroarako kamioi berriak ekarriko dituztela ziurtatu dute. Kamioi berriak txikiagoak eta isilagoak izango dira.
Udala egin ahalak egiten ari da arazo hori konpontzeko.
Besterik gabe, jaso ezazu agur bero bat.
Zer egin behar da marrubiekin, gereziekin... etortzen diren egurrezko kaxa txikiekin?
Zalantzak argitzen

Ikusi erantzuna
Gehienak birziklagarriak dira eta hori adierazten duen ikurra izaten dute bilgarrian; bi geziren itxura duen ikurra, hain zuzen ere. Frutarekin etortzen diren egurrezko kaxa txiki birziklagarriak ontzi arinak dira, eta gainontzeko plastikozko eta metalezko ontziekin batera atera behar dira.
Garbigunea itxita dagoen egunetan larrialdi-gunean utzi daitezke etxeko noiz behinkako hondakinak?
Zalantzak argitzen

Ikusi erantzuna
Ez. Larrialdi-gunea atez ate biltzen diren hondakinak jasotzeko prestatuta dago, eta ez etxeko noiz behinkako hondakinak uzteko. Garbigunea asteartetik larunbatera egoten da irekita 10:00tik 13:00ra eta 17:00tik 20:00ra.
Non bota behar dira hainbat janarirekin etortzen diren porexpanezko erretilu zuri horiek?
Zalantzak argitzen

Ikusi erantzuna
Gainontzeko ontzi arinekin batera, tamaina txikikoak baldin badira. Etxeko hainbat jaki (haragia, arraina, opilak...) biltzeko erabiltzen diren
erretilu zuri horiek birziklagarriak dira.
plastikozko platerak eta edalontziak zer kontsideratu behar dira errefusa ala enbase arinak?
Bestalde arrain eta haragia biltzen den paper enzeratu hori banatutako liburskan errefusa bezala trata daiteke ete gero zalantzak argitzerakoan esaten da garbitu eta paper bezala, nola tratatu behar dira. Mila esker
txaro

Ikusi erantzuna
Kaixo Txaro,
plastikozko platerak eta edalontziak birziklagarriak dira eta gainontzeko ontzi arinekin batera atera behar dira.
Arrain eta haragiaren bilgarria pixka bat garbitu eta papera/kartoiarekin batera sailkatzea gomendatzen da, hori baita hondakin hori birziklatzeko modurik egokiena argizariduna baldin bada ere.
Besterik gabe, nahi duzun arte.
En el garbigune de Talaia, puedo depositar mi basura a cualquier hora?
maria jose

Ikusi erantzuna
Hola Mara Jos,
El garbigune de Talaia es para los residuos voluminosos y ocasionales que no se recogen puerta a puerta. Se pueden llevar all los muebles, los pequeos aparatos electrnicos... de martes a sbado, de 10:00 a 13:00 y de 17:00 a 20:00.
Al lado del garbigune est la zona de emergencia (una caseta verde) y all s que puedes depositar tu bolsa de basura cualquier da y a cualquier hora.
Gracias y hasta la prxima.
Etxean konposta egiten hasteko epeak irekita jarraitzen du?
Zalantzak argitzen

Ikusi erantzuna
Bai. Hala nahi duenak atez ateko informazio bulegoan bertan edo telefonoz (900 49 11 11) eman behar du izena. Ikastaroa egin ostean konposta-kaxa jaso eta etxean konpostatzen has daitezke herritarrak. Zalantzak argitzeko eta aholkuak jasotzeko atez ateko informazio bulegora dei daiteke. Honez gain, teknikariak etxera bertara ere joaten dira laguntzera.
Oiartzunen garbigunea egonagatik, Garberako merkataritza-gunean dagoena erabil daiteke?
Zalantzak argitzen

Ikusi erantzuna
Bai. Oiartzungo garbigunea atez ateko zerbitzua osoagoa eta erosoagoa izateko jarri da martxan. Garberako merkataritza-gunean dagoena
Sanmarko Mankomunitatearena da eta oiartzuarrek ere erabil dezakete; Oiartzungo Udala mankomunitateko kide baita.
Zer gertatuko da kaleko zakarrontziekin?
Zalantzak argitzen

Ikusi erantzuna
Ez dira kenduko, baina hondakinak egoki sailkatzeko moduan jarriko dira.
Nola kudeatu behar dira auzoetako jaietan... sortutako hondakinak?
Zalantzak argitzen

Ikusi erantzuna
Udalak kontenedoreak ditu horrelako egoera berezietarako eta atez ateko infromazio bulegoan egin behar horiek erabili ahal izateko eskaera.
Behin eskaera egin ostean, brigadako langileak arduratzen dira kontenedoreak entregatu eta bueltan jasotzeaz.
Los envases de cart?ue se utilizan en los establecimientos de comida para llevar (burgers, pizzerias, chinos...) suelen acabar llenos de restos de comida y manchados de grasa. Con qu?os sacamos? Gracias
Burger Queen

Ikusi erantzuna
Hola,
Los envases de cartn de la comida para llevar se deben sacar con el resto de papeles y cartones los martes a la noche, aunque estn manchados de grasa. Antes de sacarlos, se recomienda quitarles los restos de comida.
Nora bota behar dira itsaskien oskolak?
Zalantzak argitzen

Ikusi erantzuna
Itsaskien oskolak, fruitu lehorren azalen moduan, materia organikoa dira eta kubo marroian atera behar dira. Beste hondar organikoak baino gogorxeagoak izan arren, ez dago inolako arazorik oskol eta azal horiek konpostatzeko.
Kubo marroian plastikozko poltsa bat jar daiteke?
Zalantzak argitzen

Ikusi erantzuna
Ez. Plastikozko poltsek, baita biodegradarriek ere, arazoak ematen dituzte konposta-plantetan: makinen ardatzetan trabatuta geratzen dira. Plastikozko poltsen ordez sukaldeko papera nahiz zerrautsa erabil daiteke.
Kubo marroia egun guztian zintzilikailuan utzi daiteke?
Zalantzak argitzen

Ikusi erantzuna
Ahal baldin bada behintzat, ez. Udalak kubo marroia hurrengo egunean ahalik eta lasterren jasotzea gomendatzen du; eta ez ilunabarrean,
hurrengo hondakin atala zintzilikailuan uztean.
zein ontzietara bideratua behar da arraindegietan, arraia biltzeko papera?
OSKAR AYLL? MUJIKA

Ikusi erantzuna
Kaixo Oskar,
Arrandegi eta harategietako papera papera eta kartoiarekin batera atera behar da. Komeni da pixka bat uretan pasatzea, baina ez da lehortzen ibili beharrik. Berdin-berdin birziklatzen paper bustia.
Besterik gabe, nahi duzun arte.
Ogi zaharrekin zer egin behar da? Zerrendan ez da ageri eta orgenikoen artetik bereisten ote duten iruditu zaigu
izaskun

Ikusi erantzuna
Kaixo Izaskun,
Ogi zaharra, berria bezala, organikoa da. Lasai bota kubo marroira sukaldetik ateratzen dituzuen hondar guztiekin batera. Fruitu lehorren nahiz itsaskien oskolak ere materia organikoa dira.
Eskerrik asko eta nahi duzun arte.
Kaixo.Seguraski ez da zuen konpetentzia, kuboak eta zaborra jasotzen duen empresarena baizik, baina zergaitik dira kamioiak horren zaratatsuak? gauero kriston zarata ateratzen dute bai pasatzean, eta bai gure zaborra jasotzera gelditzen direnean. Mila esker.
Arantza

Ikusi erantzuna
Kaixo Arantza,
Hala da bai. Gauero hondakinak biltzeko erabiltzen diren kamioien kontua CESPArena da; hondakinak atez ate biltzeaz arduratzen den enpresarena, alegia. Hala ere, jakizu kamioi horiek behin behinekoak direla. Udala txikiagoak eta isilagoak diren berrien zain baitago.
Eskerrik asko eta nahi duzun arte.
Non dago Oiartzungo garbigunea eta zein ordutegi du?
Zalantzak argitzen

Ikusi erantzuna
Oiartzunen, oraingoz, behin behineko garbigune bat jarri da martxan; behin betikoa eraiki bitartean. Hasieran Gaetxe pabiloian (Iturriotz) jartzekoa bazen ere, Talaia poligonoan (Arragua) ireki da azkenean. Asteartetik larunbatera egoten da irekita 10:00tik 13:00ra eta 17:00tik 20:00ra.
Organikorako ontziaren azpiko aldean sukaldeko papera edo zerrautsa jartzea gomendatzen duzue. Horien ordez egunkari- papera jar daiteke?
Guru

Ikusi erantzuna
Kaixo Guru,
ez da zuzena kubo marroiaren azpialdean egunkari-papera jartzea. Izan ere, egunkariak inprimitzeko erabiltzen diren tintak toxikoak dira eta organikoarekin nahastuz gero, lortutako ongarriaren kalitatea ere ez da ona izango.
Iruditxoak dituzten sukaldeko paper eta koloretako eskuzapiekin ez dago arazorik. Horiek dituzten tintak ez dira toxikoak, eskuak eta aurpegia garbitzeko erabiltzen baititugu.
Eskerrik asko eta hurren arte.
Pues si que es caro...
98,40 euros el recibo de basura ????????
Cuanto valen los cubos????
Tomas

Ikusi erantzuna
Kaixo Tomas,
El recibo de la basura es anual y esos 98,40 euros no corresponden al puerta a puerta. En efecto, ese importe corresponde a la recogida y tratamiento de residuos de este ltimo ao mediante los contenedores.
Uno de los objetivos del puerta a puerta es econmico. La fraccin ms problemtica es el rechazo, porque el Ayuntamiento debe pagar 135 euros por tonelada de rechazo; importe que va en continuo ascenso ya que el pasado julio se pagaban por tonelada 75 euros.
Por esta razn, se pagan 700.000 por llevar nuestros residuos al vertedero. Sabiendo que el Ayuntamiento ingresa 350.000 a travs de las tasas, la recogida y el tratamiento de residuos es deficitario. Con el puerta a puerta reduciremos considerablemente la cantidad de rechazo que generamos, y hay est la clave: conseguiremos reducir el dficit y por consiguiente, no aumentar la tasa a los ciudadanos.
Eskerrik asko eta hurren arte.
Con el puerta a puerta conseguiremos reducir considerablemente la cantidad de rechazo, separando incluso la materia orgnica.
Excrementos de animales: rechazo.
No se pueden tener durante 1 semana en casa, los excrementos. Qu?olucci?e podeis dar a esto?
MARIA JOSE

Ikusi erantzuna
Kaixo Mara Jos,
Como bien nos dices, no se pueden tener los excrementos de los animales en casa durante toda la semana.
Los paales y las compresas se recogen a diario, y los excrementos de los animales tambin. Puedes sacarlos todos los das siempre y cuando los deposites en una bolsa separada. Los excrementos s se recogen todos los das, pero por ejemplo la arena para el gato se recoge los sbados junto con el resto del rechazo.
Eskerrik asko eta beste bat arte.
que horario tiene el garbigune? puedo llevar al garbigune de garbera ?
Ezkerrik asko por todo.
jose angel

Ikusi erantzuna
Kaixo Jose Angel,
El garbigune de "Talaia" (Arragua) abre de martes a sbado, de 10:00 a 13:00 y de 15:00 a 20:00.
Adems del garbigune de Oiartzun, puedes llevar tus residuos domsticos voluminosos y peligrosos al garbigune de Garbera. En efecto, el garbigune de Garbera pertenece a Sanmarko y est al servicio de todos los vecinos de la mancomunidad. El garbigune de Garbera tambin abre de martes a sbado, pero el horario vara ligeramente con respecto al de Oiartzun: de martes a viernes, de 10:00 a 13:00 y de 15:00 a 20:00; y los sbados, de 10:00 a 14:00 y de 16:00 a 20:00.
Eskerrik asko eta beste bat arte.
kaixo danoi! lehenik eta behin eskerrak eman proiektu hau aurrera ateratzea ahalbidetu duten herritar guziei eta oiartzungo udalari.
Egun euritxuetan nola gomendatzen da papera ateratzea?
milesker eta urrenarte
erramun

Ikusi erantzuna
Kaixo Erramun,
Egun euritsuetan papera ohi bezala atera liteke: paperezko poltsan, kartoizko kaxan edo soka batekin fardel moduan lotuta atera daiteke. Izan ere, paper eta kartoi bustiak ez dute arazorik birziklatzeko.
Hala ere, kontu honekin arazorik izanez gero, etorri edo deitu atez ateko informazio bulegora eta konponduko dugu zuen kasu konkretua.
Eskerrik asko eta nahi duzun arte.
Arratsaldeon. Arrosadi kanpinean etxetxo bat dut, bere lorategi txikiarekin. Gustatuko litzaidake konposta egitea, Udalak utziko dit hori egiteko tresna, etxe arrunta izango balu (barkatu nire euskera). Agur bero bat
Marian

Ikusi erantzuna
Kaixo Marian,
Udalak konposta egiteko aukera duten herritar guztiei konposta kaxa uzten diete doan.
Horretarako, informazio bulegoan izena eman behar da eta ordubeteko ikastaro baten ondoren, herritarrek beren konposta kaxa jasotzen dute. Hurrengo zazpi hilabetean aholkularitza teknikoa jasotzeko aukera dute etxean konpostatzen dutenek.
Interesik izanez gero, eskertuko genizuke atez ateko informazio bulegora etortzea (Done Eztebe plaza; astelehenetik ostiralera 09:00tik 13:30era eta 15:30etik 19:00ra) edo telefonoz deitzea (900 49 11 11)
Eskerrik asko eta hurren arte
Kaixo!
Galdera batzuk...
1- Ergoien auzotik ez dira kontenedore urdina eta horia desagertu, bertan utziko al dira?
2- Pagoaldea poligonoaren sarreran iglu berdea jarri behar zigutela esan ziguten eta oraindik ez dago, noizko espero da?
3- Auzotar batzuk garbigunera hurbildu nahi izan dute zenbait gauza eramatera baina oraindik itxita omen dago. Hori ere noiz da irekitzekoa?
4- Detergente kaxa papera egunean ala ontzi arinen egunean atera behar al dut?
Ikusten duzuenez zalantza ugari sortzen dira baina honen bitartez konponduko ditugulakoan, mila esker!
Bakartxo Mitxelena
b.mitxelena@yahoo.es

Ikusi erantzuna
Kaixo Bakartxo,
Zalantzak argitze aldera, galderak banaka-banaka erantzungo ditugu:
1.- Ez, herri guztiko kontenedore hori eta urdinak ere kendu egingo dira. Aste honen amaierarako beirarentzako iglu berdea soilik geratuko da kalean.
2.- Iglu berdearen eskaera guztiak biltzen ari gara eta hori kudeatzen duen enpresarekin dugun hurrengo bileran entregatuko ditugu. "Ecovidrio" da iglu berdeak jartzeaz eta hustutzeaz arduratzen den enpresa eta haiei dagokie lan hori; guk pasatuko dizkiegu eskaera guztiak hurrengo bileran.
3.- Garbigunean lanean ari gara eta, asko jota, datorren asterako prest izango da. Gogoratu behin behineko garbigunea "Talaia" poligonoan dagoela (larrialdi gunearen alboan), eta ez Gaetxen hasieran esan genuen moduan. Astelehenetan itxita egongo da; asteartetik larunbatera egongo da zabalik goiz eta arratsalde.
4.- Garbigarriaren kaxaren materialaren arabera, paperarekin edo ontzi arinekin atera behar da: kaxa kartoizkoa baldin bada, paperarekin atera behar da eta plastikozkoa bada, aldiz, ontzi arinekin.
Eskerrik asko eta beste bat arte.
Kaixo!
Nere galdera edo kezka ondorengoa da. Papera atera behar dugun egunean, askotan paperezko poltsarik gabe aurkitzen gara eta gainera, batzuetan, paper pusketa oso txikiekin. Zer egin genezake??
Mila esker.
Larraitz
Larraitz

Ikusi erantzuna
Kaixo Larraitz,
Papera eta kartoia ateratzeko modu bat baino gehiago dago:
1.- Zuk esan bezala, paperezko poltsetan.
2.- Soka batekin lotu eta paketetxo bat eginda.
3.- Esnearen, zerealen, gaileten, garbikariaren... kaxan sartu eta zintzilikailuaren alboan utzita.
4.- Plastikozko poltsetan; biltzaileak arduratzen dira papera poltsatik atera eta gauza bakoitza bere lekura botatzeaz.
Zure zalantzak argitu ditugulakoan, beste bat arte
Kaixo: Agerrealden, gure kuboak ateratzeko tokiaren ondoan kriston "macetero" handia dago eta traba egiten du zaborra eta kuboa zintzilikatzeko (haur parkearen sarreran); mugitzea pentsatu duzue? Mila esker eta aurrera!
miren

Ikusi erantzuna
Kaixo Miren,
Bai, badakigu zuen zintzilikailuen alboan lorontzi handi bat baino gehiago daudela. Eskertzen dugu batek traba egiten duela abisatu izana, eta lehenbailehen saiatuko gara arazo hori konpontzen.
Eskerrik asko eta beste bat arte.
Egun On denoi. Quera consultar sobre la recogida de muebles o productos voluminosos. Ya no se va ha recoger como hasta ahora? Los tenemos que transportar nosotros al garbigune con el transtorno que ello conlleva? Si no tenemos coche, o vehculo de transporte o somos mayores y no tenemos medios para llevarlos, que hacemos con ellos? Creo que se debera permitir el depositar los muebles y artculos voluminosos una vez por semana como hasta ahora, ya que no es algo tan facil de manipular, que una cosa es acostumbrarse a reciclar y otra complicarse la vida.
X-fera

Ikusi erantzuna
Kaixo,
La recogida semanal de muebles y residuos voluminosos se suprimir. Quien no pueda llevarlos al garbigune por su propioa cuenta, tendr un servicio a domicilio. Los operarios recogern los voluminosos en los portales con cita previa.
Muchas gracias.
Solucionado lo de los numeros, con rapidez y eficacia.
Miller ezker.
Aita

Ikusi erantzuna
Kaixo,
Nos alegramos de haber podido solucionar tu problema con rapidez y eficacia.
Sabes que cuando tengas cualquier otra cuestin puedes ponerte en contacto con nosotros.
Muchas gracias y hasta la prxima.
Han colocado en mi fachada particular, numeros que no son mios. Porque no puedo saber de quien son.
aita

Ikusi erantzuna
Kaixo,
S puedes saber de quin son los nmeros que se han colocado en tu fachada, pero necesitamos saber a qu colgadores y nmeros te refieres para poder darte esa informacin.
Te agradeceramos que pasaras por la oficina de informacin, llamaras al nmero de telfono gratuito 900 49 11 11 o nos mandaras otro mail facilitndonos dicha informacin.
Muchas gracias.
Errefusa ateratzeko egun bakar bat dago (larunbatak); ordutegi horretan (20:00-22:00) ezinezkoa zait errefusa ateratzea ez baitnago etxean. Zer egin behar det?
Kristina

Ikusi erantzuna
Kaixo Kristina,
Larunbat ilunabarretan errefusa etxe atarira ateratzeko arazoak baldin badituzu, larrialdi gunera eraman dezakezu.
Larrialdi gunea "Talaia"-ko poligonoan (Arragua) egongo da eta irekita egongo da; edonork erabili ahal izango du. Hondakin atal guztiak egoki sailkatzeko prestatu egongo da, eta bertan hondarrak uzteko ez da ordutegi eta egutegirik egongo.
Besterik gabe, zure zalantzak argituko genitukeelakoan, jaso ezazu agur bero bat.
atzo maiatzak 5 kontenedore marroia atera nuen gaueko 21:30 eta gaur goizean lanera nindoala hor zegoen oraindik zergaitik ? halako kampaina egin ,horrenbeste diru erabili ta non dira emaitzak ,gaizki hasi gara ezta , hurrengoan herriari galdetu mesedez...
josean

Ikusi erantzuna
Kaixo Josean,
lehengo asteburuan herriko etxe guztietara eskutitza bidali genuen hondakinak atez ate biltzen hasteko eguna maiatzaren 23ra atzeratzen zela jakinarazteko. Prentsan ere eman dute honen guztiaren berri. Sentitzen dugu zuregana informazioa heldu ez izana eta barkamena eskatzen dizugu.
Egiaz, merkatari nahiz ostalarien kuboak ez dira garaiz iritsi eta ez dugu astirik izan banatzeko. Bestalde, emergentzi gunea, aportazio puntuak eta garbigunea oraindik ez dago prest. Gauzak horrela, Oiartzungo Udalak herritarrei zerbitzu osoa eta erosoa ematearen mesedetan hartu du atez ateko bilketa atzeratzeko erabakia. Ordutik aurrera hasiko gara emaitzak jasotzen eta emango dugu horren guztiaren berri.
Besterik gabe, barkatu eragozpenak eta nahi duzun arte.
Kaixo, nere galdera da: beira-ren ontzia mantenduko den bezela, ezin da paperana mantendu ere? paper poltsak edukitzea zaila iruditzen zait eta kordoi batekin lotzia imposiblea zeren paper txikiak beti ditugu eta kordoi tartean erori itten dira. Errezago ikusten dut denontzarako kontenedorea mantentzea(denok badakigu nola funzionatzen duen)
bego

Ikusi erantzuna
Kaixo Bego,
Beiraren ontziak ondo funtzionatzen du eta horregatik mantenduko da herriko kaleetan. Izan ere, beiraren birziklapen maila ona da eta gainera, beira ez diren hondakin gutxi topatzen da iglu berdean.
Paperaren kasua ez da bera. Zabor poltsan beira baino dezentez paper eta kartoi gehiago botatzen dugu zabortegira, eta kontenedore urdinean, beirarenean ez bezala, papera edo kartoia ez diren beste hainbat hondakin ere topatzen dira. Arrazoi horregatik kenduko da edukiontzi urdina Oiartzungo kaleetatik.
Atez ateko bilketa martxan jartzean, papera ateratzeko modu bat baino gehiago izango ditugu aukeran. Horietako bi zuk aipatzen dituzunak dira: paperezko poltsak eta lokarria. Aitzitik, badira beste bi aukera ere. Kartoizko kaxak (esnearena, gailetena, zerealena...) erabil daitezke papera bertan sartu eta zintzilikailuaren alboan uzteko. Honez gain, aurretik aipatutako aukerak eskura ez ditugunean, plastikozko poltsatan ere atera daiteke papera; biltzailea arduratuko da plastikozko poltsa eta papera/kartoia bereizteaz.
Besterik gabe, zure zalantzak argituko genituelakoan, hurren arte
Kaixo, nik galdetu nahi dut ea Oiartzungo merkatalguneetan, beste hainbat herrialdetan egiten den bezala, latak eta plastikozko botilak jasotzeko makinak jartzea aurreikusi den. Oso ideia ona iruditzen zait.
Ixiar

Ikusi erantzuna
Kaixo Ixiar,
Arrazoia duzu, oso ideia ona da merkataritza-guneetan latak... jasotzeko makinak jartzea.
Atez ateko bilketa, birziklapen maila altua eta hondakinak murriztea lortzeko lehenengo pausoa da. Sistema malgua da eta etengabeko hobekuntzak egiten joateko aukera ematen duenez, etorkizunean zuk aipatutakoa bezalako proiektu bat baino gehiago martxan jartzeko parada izango dugu.
Besterik gabe, eskerrik asko zure proposamenagatik eta nahi duzun arte.
Astelehen goizean jaso nituen nire baldeak eta lagun batek esan dit kodigo edo zenbaki batzuk banatzen zabiltzatela. Nik ez nuen zenbakirik jaso. Ez dut behar?
Marian