Euskal kulturaren albiste haria


30. Idazleen Biltzarra Saran
2013/03/25
- Literatura
2013ko apirilaren 1ean, Bazko astelehenez, 30. Idazleen Biltzarra iraganen da Saran. Ohiko liburu aurkezpenetaz gain, Jean Haritschelar Euskaltzainburu ohia omendua izanen da eta mintzaldi bat iraganen da Bernardo Atxagarekin.
[+]
Arratsalde bat Bernardo Atxaga-rekin
2013/03/24
- Literatura
- Zinema
2013ko martxoaren 30ean, Baionako L'Autre Cinéma zinegelak eta Euskal kultur erakundeak Bernardo Atxagaren inguruko arratsaldea antolatzen dute. Karia hortara bi filma ikusten ahalko dira eta idazlearekin mintzatzeko parada izanen da.
[+]
Jon Cazenave-ren elkarrizketa Zazpi emankizunean
2013/03/24
- Argazkilaritza
- Bideoa
Kanaldude telebistak ekoizturiko 2013ko martxoko Zazpi kultura emankinunean Jon Cazenave argazkilariaren elkarrizketa bat proposatua da. Bestalde, Euskara Jendea dokumental proiektuaren aurkezpena egiten digute, bai eta Oroitzirriak 2 Xabier Soubelet-en liburu berriarena ere.
[+]
Elkarrizketak

Eric Dicharry
''Maskaradak Euskal Herri osoaren errituak dira''
- Antzerkia
Eric Dicharry (1969, Baiona, Lapurdi) osotasun batean bizi da: ikerle eta artista, gustura lerratzen da batetik bertzera. 1995ean hasi zen maskaraden aztertzen eta bizitzen, Xiberoan. Tesia atipiko batekin atera zen handik, berriki argitaratu dena, Du rite au rire (Erritutik irrira, L’Harmattan) izenburupean. Maskaraden berezitasuna eta unibertsaltasuna aipatu ditu hemen, bai eta zergatik ez dauden desagertzekotan azaldu.
[+]
Jokin Irungaray
''Euskarak digu askatasuna ematen''
- Antzerkia
- Kantua - Musika
Jokin Irungaray (1987, Itsasu, Lapurdi) artistak aniztasunean aurkitu du bere egonkortasuna: musikari, antzerkilari eta ipuin-kontalari, maite duena bere ogibidea ere bada, euskaratik eta euskaraz, ahoan bilorik gabe. Uztaritzeko Hartzaro festibalak Ostegun Gizenaren ohidura berriz plantan eman nahi izan du, aurten: artista gaztea izanen da "Tutak" tobera mustrako taula-zuzendari, 2013ko otsailaren 7an.
[+]
Ekhiñe Egiguren
''Sormenaren euskarri guztietan, begirada oso garrantzitsua da''
- Literatura
Ekhiñe Egiguren (1978, Donostia), arkitektua da ofizioz, eta poeta afizioz. Idazle gazte gehienak bezala, guti argitaratua izan da, orain arte. Hendaiako Nekattoenean egonaldi bat bete berri du, Abadiako eremuaren erdian, Euskal Kultur Erakundeak, Idazleen Elkarteak eta CPIE-k antolaturik. Natura eta ondarea izan ditu inspirazio-iturriak, baita bidexketan topatu hainbat abenturak. Olerkiak ontzen ari zaizkion bitartean, bere ikusmoldea partekatu digu. Begirada zabaldurik eta zorrozturik atera dela iduri luke...
[+]