Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2012/02/06 21:56:55.720 GMT+1

IRURTZUNGO TABERNEN ARTEKO MUS ETA PARTXIS TXAPELKETA. FINALAK.

Pasa den Larunbatean ospatu ziren kanporaketak eta dena aukeratua geratu da larunbateko finalerako. Bikote gehien izan zituen tabernak 3 sailkatu zituen eta gutxien izan zuenak bikote bakarra sailkatu zuen.  Klasifikazioa horrela gelditzen da:

MUS Finala  (La Moncloan jolastuko da, Larunbatean 16:00etan)
La Moncloa.  3 Bikote sailkatuak.
Bar Plazaola. 2 Bikote sailkatuak. Cano anaiak eta Emilio eta Ignacio.
Pikuxar. 2 Bikote sailkatuak Kopi eta Killo eta Gotzon eta Cidri.
Bar Viejo. Bikote bat sailkatua.
Bar Amaia. Bikote bat sailkatua. Iglesias eta Potxas

PARTXIS Finala  (Bar Amaian jokatuko da, Larunbatean 16:00etan)
Pikuxar. 2 Bikote sailkatuak. Asier eta Amaia eta Jonzun eta Laguntzane.
Bar Amaia. 2 Bikote Sailkatuak. Potxas eta Iglesias eta Felix eta Arrasate.

Hemen dituzue egunaren argazki batzuk:
spacer
spacer

Nork: aizpea.2012/02/06 21:56:55.720 GMT+1
Etiketak: mus partxis txapelketa finalak arteko irurtzunekotabernen ta | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2012/02/06 13:27:00.561 GMT+1

Ostiralean Piku-Kontzertua. En Clave.

Datorren Ostiralean Otsailak 10, Pikuxar-en kontzertu akustikoa egonen da gaueko 23:00etan. Iruñatik datorren bikote bat izango dugu, neska eta mutila, "En Clave", gitarra akustikoa eta abotsak.
Taldekidetako bat Gorka da, Pikuxarren abenduaren 23an egin zen kontzertuan ere parte hartu zuena, "Los 5 jilos" taldearekin.
spacer

Nork: aizpea.2012/02/06 13:27:00.561 GMT+1
Etiketak: ostiralean en clave piku-kontzertua | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2012/02/05 23:36:27.457 GMT+1

Santa Ageda 2012 Irurtzun. Argazkiak.

Eguraldiak ez zuen batere lagundu hala ere Santa Agedako bertsoak entzun ahal izan ziren Irurtzunen. Hemen dituzue argazki batzuk:
spacer

Nork: aizpea.2012/02/05 23:36:27.457 GMT+1
Etiketak: argazkiak ageda irurtzun santa 2012 | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2012/02/03 17:06:00.041 GMT+1

Santa Ageda 2012

Badator Santa Ageda eta hemen duzue hitzorduaren kartela.
spacer

Nork: aizpea.2012/02/03 17:06:00.041 GMT+1
Etiketak: ageda santa 2012 | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2012/02/02 01:33:20.440 GMT+1

Irurtzungo Tabernen arteko Mus-Partxis Txapelketa. Sariak.

spacer

Asteburu honetan ospatuko da Irurtzungo I Tabernen arteko MUS-PARTXIS Txapelketa. Bi asteburuetan zehar izango da, larunbatean kanporaketak (Taberna bakoitzetik bikote bat aterako dena) eta datorren astean finalak ospatuko dira.

Animatu eta ondo pasa!

 

Nork: aizpea.2012/02/02 01:33:20.440 GMT+1
Etiketak: tabernen txapelketa sariak arteko mus-partxis irurtzungo | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2012/02/02 01:16:40.736 GMT+1

Irurtzungo Ihauterietako Bazkaria 2012

spacer

Laster datozkigu ihauteriak. Aurten Bazkari herrikoia ere antolatu du PIKUXARek. ORRITZ eta BARAZKI GUNEk babesa eta indarra eman diote ekimenari eta Irurtzungo udalak dirua ere jarri du, herrikoia izateko. Eskoletako jantokian izanen da bazkaria eta 16€ balio ditu. Apuntatzeko, bankuan ingresoa egin beharko da Otsailaren 15a baino lehen, kontzeptu bezala Izen Abizenak ipinita.

CAN: 2054 0036 39 9155550942

Aurten bazkalostean Txaranga bat ere egongo da 15:45ak aldera jantokira etorriko dena. Irurtzungo LA MONCLOA, BAR AMAYA, PIKUXAR eta PLAZAOLAk, Irurtzungo Udalarekin batera dirua jarri dute Txaranga ekarri ahal izateko.

Hemen dituzue lehengo urteko argazkiak, berotzen joateko.

ARGAZKIAK

Nork: aizpea.2012/02/02 01:16:40.736 GMT+1
Etiketak: bazkaria ihauterietako irurtzungo 2012 | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2012/02/02 00:43:02.556 GMT+1

BARDOAK

spacer
Mikel Lasarte

Aurten ez da bertso txapelketarik jokatuko Nafarroan. Horren ordez ekimen berri bat antolatu da. Horren inguruko informazioa bidaltzen dizuet blogean argitaratzeko.

Bardoak 2012 ekimen berria da, Nafarroa mailako taldekako txapelketa. Talde lana da ekimenaren oinarria eta helburu nagusia, elkarte giroko saioetan bertsozaleari bertsolaritzaz gozatzeko bestelako aukera eskaintzea da, kalitatezkoa eta hurbila.

Gutxienez bost partaide ditu talde bakoitzak: hiru bertsolari, gai-jartzaile/aurkezle bat eta taldeko ordezkaria. Hortik aurrera, nahi adina laguntzaile. Horiek, ahal izan den kasuetan, eskualde edo inguru bereko kideekin egin dira. Halaber, talde lana da bertsolariek saioetan egin beharko dutena, denen artean banatu beharko dituzte egin beharreko ariketak.

Ekimenaren hasiera ofiziala otsailaren 3an bada ere, urtarrilaren 27an aurreratuta Etxarri Aranatzen egin den saioa izan da lehena. Bi talde aritu dira herriko gaztetxean, Sakanakoa bat eta Iruñerria-Gorritikoa bestea.

info gehio: www.bardoak.com/
spacer

Nork: aizpea.2012/02/02 00:43:02.556 GMT+1
Etiketak: mikel eritzi lasarte | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2012/01/30 14:25:30.722 GMT+1

ARRAKASTA BINGO-AFARIAN

spacer

Larunbatean ospatu zen BIERRIK-en aldeko BINGO-AFARIA. 45 pertsona inguru afarian eta 60 bat azaldu ziren ondorengo Bingo-ra. Ederki afaldu ondoren, kartoien aitzakiarekin, txanpon batzuk elkar trukatzeko aukera egon zen. Batzuk zorte haundia izan zuten beste batzuk berriz kartoiari begira ta begira baina ia zenbakirik ezabatu gabe. Manolok adibidez bi BINGO kantatu zituen, Iratik beste bat eta Trinitatera lo egitera joan zen koadrila batek enkargatutako kartoi batek ere zorteko izan zen ronda batean.
10 ronda bete ziren eta gaueko 01:40ak aldera bukatu zen bingo-gaua.
Laburpen gisa, afaritik 650€ inguru atera ziren eta Bingotik 465€. Denetara 1115€ lortu ziren GUAIXE eta BELEIXE bere horretan jarraitu ahal izateko Irurtzunek egin zuen ahalegin honetan. Zorionak Aizpea, Orritz eta Pikuxarri eta eskerrikasko Iratxo eta Irurtzundik afarira eta Bingora azaldu zineten guztioi!!

Nork: aizpea.2012/01/30 14:25:30.722 GMT+1
Etiketak: arrakasta bingo-afarian | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2012/01/23 10:46:30.614 GMT+1

GUAIXE ETA BELEIXEren ALDE. BINGO AFARIA. IRURTZUN

spacer
Guaixe eta Beleixe laguntzeko asmoz datorren larunbatean, Iratxo elkartean Afaria eta Bingoa antolatuko dute AIZPEA, ORRITZ eta PIKUXAR elkarteek.
Afarira apuntatzeko listak PIKUXAR eta IRATXON daude. Animatu!

Eta hemen duzue nafarroako euskarazko agerkarien inguruan Argiak argitaratutako bideo bat:

Nork: aizpea.2012/01/23 10:46:30.614 GMT+1
Etiketak: bingo afaria guaixe eta alde irurtzun beleixeren | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2012/01/23 10:41:23.926 GMT+1

MUS eta PARTXIS Txapelketa Irurtzungo Tabernen eskutik.

spacer
Irurtzungo Tabernek bi asteburuetan zehar I. Mus eta Partxis Txapelketa antolatu dute. Otsailaren 4ean kanporaketak eta 11an finala ospatuko da. Animatu!

Nork: aizpea.2012/01/23 10:41:23.926 GMT+1
Etiketak: mus tabernen eskutik partxis txapelketa eta irurtzungo | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Hurrengoak

 
gipoco.com is neither affiliated with the authors of this page nor responsible for its contents. This is a safe-cache copy of the original web site.