spacer



antxo.com


Nor garen

  • Antxotarrok
    Historia Mintegia

Agenda

  • Ekimenak

Luzuriaga

  • Eraikinaren alde

Antxoren kronologia

  • Urtez urte

Hemeroteka

  • Idazki zerrenda
  • Agiriak
  • Artikuluak
    • Aipamenak
    • Gertakariak
    • Kirola
  • Bertsoak
  • Bertako kronikak

Bibliografia

  • Antxo aldizkaritan
  • Antxo liburutan


Fototeka

  • Antxo eta Antxotarrak


Estekak

  • Ondare industriala Pasaian
  • Oarsoaldeko Hitza (Pasaiari buruzkoak)
  • Pasaian
  • PasaiaBai
  • Altzako Historia Mintegia
  • Pasaiako euskal kronika zaharrak
  • Zanpatuen oroimina 1931-1939



spacer


Kontaktua: antxotarrok@antxo.com

Bilaketa:

Euskara ::: Castellano

Ekinak eta burutuak

2010
ekainak 24

La Voz de España egunkarian Antxoko kronista izan genuen Pepito Iturgaitzen CRONICAS DE AQUEL 1975 liburua jarri dugu salgai ohiko dendetan. Hil honen azkenean aurkeztuko dugu, asteazkenez, Kulturetxean 20:00etan. Gure artean izango dugu egilea.

apirila

PASAIAKO FOTOTEKA izeneko Webgunea ari gara azkentzen. Datorren hilean ikusgarri egotea espero dugu. Aurkezpen berezia egiteko asmoa daukagu, eta lau barrutietan ibiliko gara ezgutarazten, asmoak merezi du eta.
Cronicas del año 1975 izeneko liburua ari gara prestatzen. Pepito Iturgaitz-ek La Voz de España-n urte hartan argitaratutako kronika nabarmenenen bilduma da. Garai hartako giroa eta herriaren egoera ezagutzeko guztiz aproposa. Ekainean jarriko dugu salgai.

martxoaren 18tik 28ra

Prozesioak 1940-1960 izeneko erakusketa, Aste Santua gertu dagoelako aitzakian. Ricardo Valverde zenaren ondarean oinarrituta, garai bateko proguak ikusgarri: Aste Santuetakoak, Corpus egunekoak… Hantxe erromatarrak eta kandeladunak, baita fusiladunak ere… Publikoa pozik eta, beti bezala, lan eskerga eginez argazkietan ageri zirenak identifikatzen.

otsaila

Txosten eta datu berriak bidali dizkiogu Eusko Jaurlaritzako Ondare Zuzendaritzari, lehendik mahai gainean daukan Luzuriaga eraikinari buruzko expedientea berriro ireki eta azter dezan. Aurreko zuzendaritzak “ahaztua” eduki zuen luzaz, eta ea oraingoan kalifikazio on bat hartzen duen eraikin eder eta baliagarri horrek.

2009
azaroaren 12tik 22ra

Antxoko emakumeak Ricardo Valverderen begian erakusketa. 1930tik 1960a bitarte egindako erretratuak eta talde-argazkiak bildu ditugu. Pasai Antxoko kulturetxean egongo dira ikusgarri.

Bisitarako ordutegia:
astegunez 19:00-21:00
larunbatez 12:00-14:00 eta 19:00-21:00
igandez 12:00-14:00

Azaroaren 18an (asteazkena) eta 20an (ostirala) ez da erakusketarik egondo: odol ematea eta antzerkia dago.

ekainaren 26tik uztailaren 4ra

San Ferminak heldu direla eta, RICARDO VALVERDEK UTZITAKO ONDAREAREKIN 40 ETA 50. HAMARKADAKO FESTETAKO ARGAZKIEN ERAKUSKETA antolatu dugu. Argazkiok Kulturetxean egongo dira ikusgarri ekainaren 26tik uztailaren 4a bitarte.

maiatzak 27

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Lurralde Antolaketa sailak Pasaiako Badiako portuko hiri eremuak biziberritzeko nazioarteko lehiaketa deitu du. Kanpo-portuak libratuko dituen eremuak baliatuz eskualdearen (ber)antolaketarako masterplana egin behar da. Plan estrategiko hau GIPUZKOA AURRERA izeneko talde batek bultzatzen du. Talde honek probintziako indar publikoak (Aldundia, Kutxa) eta pribatuak biltzen ditu (Adegi, Merkataritza Ganbara, MCC), eta gure lurraldearen erronka estrategiko handiak bultzatzea du helburu. Erronka gehienak ekonomiarekin lotzen ditu, noski. Eta Markel Olano Diputatu Nagusiak berak dioenez, Gipuzkoa Aurrera harreman guztietara dago zabalik, eta eztabaida politikoaren esparrutik kanpo kokatzen da. Gipuzkoaren etorkizuneko erronkak, beraz, ez dira industria, garraio, ongizate, hirigintza, etxebizitza edo ingurumenari lotutakoak; edo agian bai, baina irizpide politikoek, dirudienez, ez dute lekurik etorkizun hori aurreikusi eta eraikitzerakoan… beraiek beren politika egiten duten bitartean. Hauek ez badira, zer ote da lotsagabea izatea?!

maiatzak 7

Branka Pasaian euskaraz argitaratu izan den aldizkari bakarra dugu (1999-2003). Bilduma osatzen ari gara, eta ale gehienen aurkibideak pikatu eta eskura ipini ditugu blogean. Orain PDF formatura pasatzen ari gara, irakurgarri jarri ahal izateko. Baina hiru ale falta ditugu bilduma osatzeko: 16, 17 et 21. Inork ale hauetakoren baten arrastorik jakin, eta bidea erakusteko borondatea balu, erran gabe doa zeinen eskertuak geratuko garen harenagana.

maiatzak 6

Peskiza eta aztarrika askoren ondoren, Los Tres Pasajes izeneko aldizkariaren bilduma osatu ahal izan dugu (1943-1961), ale gehienak fotokopia moduan eskuratu ditugun arren. Ale guztiak indexatu ditugu Blogean, eta Antxori buruzko idazkiak pikatu eta word formatuan ipini ditugu irakurgarri: 272 artikulu hezkuntzaz, festez, erlijioaz, ehizaz, historiaz, elkarteez… Ezinbesteko dokumentazioa dugu hau Francopeko bi hamarraldi garrantzitsu ezagutzeko.

apirila

– Blog honetan daukagun Fototeka garatzeko lanean ari gara. Gure asmoa PASAIAKO FOTOTEKA osatzea da, eta Blog independente bat ematea argazkiei: material asko ara gara biltzen.

martxoa

– Pasaiako udalak bere muga historikoak errespeta ditezen jarritako eskaera onartu du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak. Apirilaren 29an dute zita Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Pasaiako, Donostiako eta Errenteriako udalek.

urtarrilak 1

– Herriko dendetan salgai jarritako Antxoren 2009 Egutegia Calendario 2009 de Antxo agortu egin da.

2008
azaroak 22

– 19:30 Luzuriaga, Historia eta Etorkizuna izeneko erakusketaren aurkezpen ofiziala egin genuen Kultur Etxean. Luzuriagako langile ohia den Pascual Agirrek Luzuriaga eraikinaren ebokazio polit bat egin zuen. Koktel batekin amaitu zen ekitaldia.

azaroak 21

– 19:30 Luzuriagari buruzko Erakusketaren atariko bezala, diapositibez apaindutako Hitzaldia eman zuen Iñaki Uriarte arkitekto bilbotarrak, Kultur Etxean: La industria, fábrica del paisaje . Aretoa leporaino bete zen, eta ia bi ordu terdi iraun zuen ekitaldiak, hitzaldiaren ondoren eztabaida interesgarria piztu baitzen. Bikaina izan zen hitzaldia.

azaroak 13

– Sartu da makinetan Antxoren 2009 Egutegia Calendario 2009 de Antxo paretako egutegia, Luzuriagari buruzko Erakusketan salgai jartzekoa.

azaroak 1

– Atera da moldiztegitik Pasaia 1890 Urtebeteko albisteak Crónicas de una época liburua, Luzuriagari buruzko Erakusketan salgai jartzekoa.

urriak 22

– Luzuriagari buruzko dokumentazio berria bidali zaio Eusko Jaurlaritzako Ondare Zuzendaritzari.

urriak 17

– Jose Angel Irigarayren gutuna Irutxuloko Hitzan: Pasaiako herritik dator notizia…
” Aspaldi honetan Europako kultur hiriburu izendatzeko ahaleginean dabil Donostiako Udala, jo eta kea. Bada, aukera paregabea dauka hemen praktikan erakusteko kulturaren aldeko benetako jarrera, auzitan dagoena ondarea den eraikina atxikitzea eta berau Antxok hain premiazkoa duen sozial eta kulturune bilakatzea baita…”

urriak 9

– Prentsaurrekoa Donostian, Pasaia osoko kirol eta kultura munduko jendearekin, eta baita hiru altzatarren laguntzarekin ere: Joan Mari Irigoien, Josu Landa (idazleak) eta Juantxo Koka (pilotaria). Luzuriagaren aldeko manifestua Mikel Astarlozak (txirindularia) eta Pablo Malok (zinemagilea) irakurri zuten.
Hala berean egin dute bat aldarrikapenarekin bi donostiarrek: Jose Angel Irigarayk (idazlea, Bilboko Kafe Antzokiko Zuzendaria eta Jorge Oteiza Museoko Fundazioa Patronatuko kidea), eta Mikel Erentxunek (kantaria eta arkitektoa).
Oihartzun zabala herrialdeko prentsan, irratietan eta ETBn.

urriak 3

– Aldarrikapen kalejira Luzuriagaraino Iker Goenaga, Xabier Leturia, Joseba Tapia eta Antxoko trikitilariekin. Afalondoan, erromeria Zumardian 01:30ak arte.

irailak 30

– Bilera Gasteizen Eusko jaurlaritzako Ondare Zuzendaria den Arantzazu Arzamendirekin, Luzuriaga eraikinari buruzko ideiak eta egingarriak bideratzeko.

irailak 22

– Lander Garro argazkilaria Antxoren 2009 Egutegia izango denaren argazkiak egiten hasi da. Gaia, Antxoko artistak: ile-apaintzaileak, mekanikoak, eskulantzaileak, bobinatzaileak, jostunak…

irailak 15

– Alegazioa Donostiako Plan Orokorrari, AL.15 hiringintza Eremuari buruz (Luzuriaga).
Gipuzkoako Foru Aldundiak ere Alegazioa aurkeztu du Luzuriaga zutik mantentzearen alde.
Pasaiako Udalak Kontsiderazioak aurkeztu dizkio Planari, Luzuriagaren alde.

irailak 12

– Luzuriaga eraikinaz egindako gestio guztien berri eman zaie Pasaiako Udaleko alderdi politiko guztiei.

irailak 8

– Bilera Donostiako abokatu bufete ezagun batean, Donostiako Udala auzitara eramateko aukera aztertzearren, Plan Orokorraren alegazioak ikusi aurretik Luzuriaga ondarea ez errespetatzeagatik.

irailak 4

– Protesta gutuna Eusko Jaurlaritzako Ondare Zuzendaritzari, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak, Lurzoru eta Hirigintza Zuzendaritzaren bitartez Antxo Berri hirigintzan Luzuriaga eraikinaren kontra egindako zabarkeriak salatuz.
– Protesta gutuna Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailburua den Javier Madrazo jaunari, Antxo Berri hirigintzan bere Sailak, Lurzoru eta Hirigintza Zuzendaritzaren bitartez Luzuriaga eraikinaren kontra egindako zabarkeriak salatuz.
– Protesta gutuna Eusko Jaurlaritzako Lurzoru eta Hirigintza Zuzendaria den Iñigo Maguregiri, Antxo Berriko lanetan Luzuriaga eraikinaren kontra egindako zabarkeriak salatuz.

irailak 2

– Mintegiko lanetan buru-belarri zebilen Xabier Portugal alkate ohia hil da.
– Prentsaurrekoa Luzuriaga eraikinaren aurrean, herri-oroimen, ondare eta etorkizuneko zerbitzu eta kulturgune bezala aldarrikatuz.
Oihartzun handia eskualdeko hedabideetan.

irailak 1

– Protesta gutuna Udalari, Eusko Jaurlaritzako Lurzoru eta Hirigintza Zuzendaritzak Antxo Berri hirigintzan Luzuriaga eraikinaren kontra egindako zabarkeriak salatuz.

abuztuak 31

– Pankartak lotzea eta 1.150 orriren banaketa Luzuriagari buruzko informazioarekin.

abuztuak 28

– Eskaera ofiziala Eusko Jaurlaritzaren Ondare Zuzendaritzaren aurrean, Luzuriagako Bulegoen eraikina EAEko Ondare izendatua izan dadin.
Eskaera hau, dagokion txostenarekin, Pasaiako Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzuen Elkartearen atxikimenduarekin aurkeztu da (Laurak Bat).
Egun batzuk geroago, IOHLEE Elkarteak, alegia, Industria Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkarteak, gisa bereko txostena aurkeztu zuen Zuzendaritza berean.
Urrian, Udako Euskal Unibertsitatearen Arkitektura Sailak eskaera berdina egin zuen.

abuztuak 27

– Mintegiak eskatuta, alkate andereari aurkeztu zion Luzuriagaren aurre-proiektua Kepa Iturraldek, eraikinaren erabilgarritasuna erakutsiz.

abuztuak 1

– Pasaiari buruz 1890eko egunkarietan agertu ziren albisteen ikerketa eta transkripzio hasiera.

ekainak 29

– Bilera Euskal Herri mailako kultur elkarte ezagun batekin, Luzuriagak dauzkan aukerak baliatzeko.
Elkarte horren Batzordeak baiezkoa eman zion, bilera ofizialean, egoitza Luzuriagan hartzeko.

ekainak 26

– Kepa Iturralde arkitektoak Luzuriaga eraikinaren berrerabilpenerako aurre-proiektua eman dio Antxotarrok Historia Mintegiari.

ekainak 1

– San Fermin Jaiak aldizkariaren ale guztien (1984tik egundaino) digitaltzea eta argitaratzea.

apirilak 20

– Pasaialdeako Hirigintzari buruz UEUko Arkitektura Sailak antolatutako jardunaldien barruan, eta Mintegiarekin batera antolaturik, ibilaldi kritikoa egin da Antxon eta inguruetan. Aho bateko iritzia: Luzuriaga eraikinak balio historiko, estetiko eta funtzionala dauka.
Jardunaldietako buruak, Arkitektura Saileko zuzendaria den Kepa Iturralde arkitektoak, eraikinaren planoak eskuratzeko agindu du, erabilpenerako aurre-proiektu bat egitearren.

martxoak 1

– Juan Luis Valverdek urteetan zaindutako Ricardo Valverderen argazki ondarearen positibatze eta digitaltze hasiera: mila bat negatibo kristalezko euskarrian, Antxoren mende erdi baino gehiagoko bizia.





gipoco.com is neither affiliated with the authors of this page nor responsible for its contents. This is a safe-cache copy of the original web site.