Zientzia eta teknologia gizarteratzea eta horiekiko jakin-mina sortzeko baliabideak eta zerbitzuak eskaintzea dugu helburu. Zientzia-dibulgazioko baliabideak eskaintzen ditugu, hainbat formatutan eta hartzaile mota askorentzat: publiko orokorra, haurrak eta gazteak, eta publiko espezializatua. Zerbitzu espezializatuak eskaintzen ditugu.
Ikusi gehiago
Euskara garatzeko eta normalizatzeko hizkuntza-baliabide, -tresna eta -zerbitzuak sortzea eta eskaintzea da gure helburua. Itzulpen-zerbitzuak, hizkuntza-kalitateko zerbitzuak eta hiztegigintza-zerbitzuak eskaintzen ditugu. Hizkuntza-teknologietan, I+G+Bren aldeko apustu sendoa egiten dugu.
Ikusi gehiago
Edizioak
Munduan, 150.000 pertsona inguru hiltzen dira egunean. Hala ere, askorentzat, heriotza tabua da. Elhuyar aldizkariaren martxoko zenbakian, gai zail bati aurre egiteko gogoz, heriotzari eskaini dizkiogu bi erreportaje. Lehenengoan, garbi hitz egiten da heriotzari buruz: zer den, nola gertatzen den, zer bilakaera duten organoek, zer bilakaera izan duen heriotzaren kontzeptuak berak azken urteetan... Taburik gabe. Luis Miguel Querejeta auzitegi-medikuarekin eta Felix Zubia medikuntza intentsiboan espezialistarekin errepasatu ditugu heriotzaren alderdi teknikoak eta alderdi emozionalak.
Horrez gain, hilzorian egon eta berpiztu diren batzuek izan dituzten bizipenak jaso ditugu bigarren erreportajean. Zer azalpen ematen die neurozientziak esperientzia horiei?
Elhuyar aldizkaria dagoeneko salgai dago, liburu-denda nagusietan eta www.elhuyar.org webgunean.
Elhuyarreko albisteen berri izan nahi duzu?
Copyright © 2009 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra | Web-mapa
webmaster@elhuyar.com
Diseinua: Blanco