Arzach, Harzak, Harzack, Harzach, Arzak

In memoriam
2012, Martxoak 11

Iñigo

spacer Moebius joan da, Arzak geratu da. Arzak zelataria jaio zenean Arzak sukaldariak bere lehen Michelin izarra eskuratu zuen. Arzak, Arzach, Harzak, Harzack edo Harzach, izen aldakorra izan du Moebiusen pertsonaiak, haren ametsetatik sortua, fikzioaren munduan hegalari. Elkarrizketa batean zioenez, “Arte aplikatuetan”,- “les Arsap“-, inspiratu zen izena jartzeko orduan. Gero, halabeharrez etorri dira kointzidentziak.

Iruzkinik ez »

Kontzertuaren oihartzunak: “Donostiarren abestiak”

Kronikak (egungoak)
2012, Martxoak 5

“Altzak soinu, Altzak doinu” kontzertua gogoratuz jarraituko dugu, oraingoan kontzertua zabaldu zuen kantu sortarekin, “Donostiarren abestiak”, guztiak oso ezagunak, herrikoak, etxe barruan eta kalean asko entzun ditugunak: “Andre Madalen”, “Jeronimo”, “Loriak udan intza bezala”, “Quisiera ser alcalde”, “Tinter, lanter”, “En la calle Garibai” eta “Neskazarrak”.spacer   (gehiago…)  »  

Iruzkinik ez »

Roman Irigoien sendagilearen espetxeratzea (1936)

Kronika zaharrak
2012, Otsailak 27

Gerra Zibilaren inguruan bildutako informazioa osatzearren, hona ekarri dugu Roman Irigoien Altzako sendagilearen espetxeratzeari buruz Imanol semeak 2006. urtean ‘Oiartzun’ aldizkarian idatzi zuen artikulua.   (gehiago…)  »  

Iruzkinik ez »

Gure hiri ondarearen alde

Kronikak (egungoak)
2012, Otsailak 20

spacer

Altzako kaleetan badira hainbat eraikin arkitektura ondarearen aldetik baliotsuak; ezezagunak batzuetan edota gutxietsiak besteetan, poliki-poliki desagertzen ari dira. Hortxe ditugu industria eraikinak eta ‘hiri lorategiak’, adibidez, baina oraingoan arreta berezia izan nahi dugu eraikin multzo jakin batekin: XIX. mende amaieran eta XX. mende hasieran eraiki ziren jauretxe dotoreak.

  (gehiago…)  »  

Iruzkinik ez »

Altzaren armarria

Tokiko Bilduma
2012, Otsailak 13

Herri bakoitzak bere ikurra dauka, eta Altzak ere, jakina, berea, herriko armarri eta zigiluetan agertzen dena: zuhaitz bat, haltza. Tokiko Bilduman katalogaturik dauzkagunak hartu ditugu eskuartean eta zuhaitza irudikatzeko erabilitako hainbat irudi izan da atentzioa deitu digun lehen gauza. Haltzaren profila konikotik urrun palmondo mota ezberdinen erabilera izan da bitxikeriarik nabarmenena, zigilu zaharrenetan batez ere. Aurrerago, XX. mendean sartuta, arbolari bere ohiko itxura biribildua eman zaio, estereotipotik hurbilago.

  (gehiago…)  »  

Iruzkinik ez »

Kontzertuaren oihartzunak: “Negra sombra”

Kronikak (egungoak)
2012, Urtarrilak 30

Oraindik gogoan ditugu “Altzak soinu, Altzak doinu” kontzertua eta arratsalde horretan bizi genituen momentuak. Estibausen bitartez soinu eta doinu horien oihartzunak beste behin entzun ahal izango ditugu eta, hasteko, Manu Gomez altzatarrak jo zuen  “Negra sombra” aukeratu dugu. “Negra sombra” poema Rosalia de Castrok idatzi zuen eta Xoan Montesek musikaz jantzi zuen. 1892. urtean jo zuten aurreneko aldiz eta denborarekin Galiziako musikaren piezarik ezagunetakoa bihurtu da.

  (gehiago…)  »  

Iruzkin 1 »

Altzatarras en el batallón Karl Liebknecht

Tokiko Bilduma
2012, Urtarrilak 20

En octubre pasado recibimos un email del grupo burgalés “Merindades en la memoria” recabando  información sobre algunos milicianos altzatarras del batallón comunista Karl Liebknecht de quienes les constaba formaron parte de la “1ª Compañía Roja de Alza”. Para esas fechas teníamos preparada la lista de los componentes de la compañía para su publicación en Hautsa Kenduz y se la enviamos junto con alguna información más que había a nuestra disposición.   (gehiago…)  »  

Iruzkinik ez »

Altza Barrutia

Notiziak
2012, Urtarrilak 9

Joan den urteko urrian Donostiako udalbatzarrak batzorde bat osatzea onartu zuen Altzan barrutia nola sortu aztertzeko. Gai hau ez zaigu arrotza inondik ere eta ahal dugun neurrian gure ekarpenak eta beste elkarte eta auzokideena ere plazaratu nahi  ditugu Estibausen.

Hasteko, atal bat zabaldu dugu blog honetan “Altza Herria - Barrutia” izenburuarekin (goialdeko ezkerraldean) eta bertan bildu ditugu oinarrizko dokumentuak eta Estibausen orain arte argitaratutako artikuluak eta iritziak. Atal hau ez dago itxita eta zabaltzen joateko asmoa daukagu prozesuan zehar sortuko diren dokumentu berriekin.

Iruzkinik ez »

Egutegia 2012 eta kontzertuaren DVDa

Bertsoak , Notiziak, Txangoak
2011, Abenduak 18

spacer

Ostiralean Altzaren adiskideen elkargune bihurtu zen Tomasene eta giro eder batean  bete egin zen “Altza,Hautsa Kenduz 11″ liburuari ongietorria emateko. Liburuaren aurkezpenarekin batera, Daniel Soliño txistulariak eta Manu Gómez gaita-joleak doinuz jantzi zuten ekitaldia eta Mattin ilustratzailearen irudi koloretsuek argitu zituzten paretak.

  (gehiago…)  »  

Iruzkinik ez »

Barrutia: Altza Gara-ren proposamena

Kronikak (egungoak)
2011, Abenduak 9

spacer Altza Gara herri ekimeneko kideek agerraldi bat egin zuten joan den ostiralean barrutiai buruz haien proposamena aurkezteko. Hona hemen proposamenaren testu osoa:

ALTZAREN ESKUBIDE HISTORIKOEN AITORMENARI ETA ORGANU DESZENTRALIZATU BATI BURUZKO PROPOSIZIOA   (gehiago…)  »  

Iruzkinik ez »

« Aurreko orrialdea

  • euskara
  • castellano

Estibaus

  • Aurkezpena
  • Zeuk idatzi
  • ALTZA HERRIA - Barrutia

Atalak

  • Txangoak (28)
  • Internet (25)
  • In memoriam (16)
  • Bertsoak (15)
  • Elkarrizketak (2)
  • Fototeka (15)
  • Ganbara (24)
  • Ikerketa (26)
  • Iritziak (101)
  • Kronika zaharrak (30)
  • Kronikak (egungoak) (35)
  • Lekukoak (3)
  • Notiziak (137)
  • Tokiko Bilduma (19)
Martxoa 2012
A A A O O L I
« ots    
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031  

RSS

  • Bidalketak
  • Iruzkinak
spacer
spacer spacer

Sarean

  • Altza gara - somos Altza
  • Altzan eta euskaraz
  • Antxotarrok Historia Mintegia
  • Berpiztu Elkartea
  • Buenavista auzoa
  • Fato Castelao
  • Herripe
  • Intxaurrondo auzoa
  • La marcha gris
  • Martillungo sindikatua
  • Martutene auzoa
  • Molinao Bizi
  • Txurreroen enparantza

etiketak

[Etiketa guztiak ikusi]
AHM Bidebieta Casares Hautsa Kenduz Herrera historia Internet Larratxo Pasaia San Martzial urteurrena beka anexioa argazkia argitalpena baserria Bertsoak Bideoak dokumentua erlijioa erromeria hirigintza jaiak mugak musika ondarea parkeak tresnak Txangoak udala
gipoco.com is neither affiliated with the authors of this page nor responsible for its contents. This is a safe-cache copy of the original web site.