spacer

Elhuyar Zientziaren Komunikazioa 

Itzuli orriaren hasierara

Berri destakatua

spacer

Suzko igogailua

Bai, bai, suak berak igogailu-lana egin dezake.
www.zernola.net

Albisteak

2012/03/13
Zientzia Live, Bizkaiko ikastetxeetan
Elhuyar Fundazioak Zientzia Live! zuzeneko zientzia-emanaldiak jarri ditu abian Bizkaiko ikastetxeetan, UPV/EHUko Kultura Zientifikoaren Katedrarekin batera eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin. Bizkaian zortzi emanaldi eskainiko dira.

Komunikabideei ekimena aurkezteko, emanaldi irekia eskaini da gaur Lauro ikastolan. Bertan Itziar Nogerasek eta Juan Ignacio Pérez Iglesias, UPV/EHUko Kultura zientifikoko katedraren arduradunak parte hartu dute.
2012/03/09
Heriotzaz, taburik gabe, Elhuyar aldizkariaren martxoko zenbakian

Munduan, 150.000 pertsona inguru hiltzen dira egunean. Hala ere, askorentzat, heriotza tabua da. Elhuyar aldizkariaren martxoko zenbakian, gai zail bati aurre egiteko gogoz, heriotzari eskaini dizkiogu bi erreportaje. Lehenengoan, garbi hitz egiten da heriotzari buruz: zer den, nola gertatzen den, zer bilakaera duten organoek, zer bilakaera izan duen heriotzaren kontzeptuak berak azken urteetan... Taburik gabe. Luis Miguel Querejeta auzitegi-medikuarekin eta Felix Zubia medikuntza intentsiboan espezialistarekin errepasatu ditugu heriotzaren alderdi teknikoak eta alderdi emozionalak.

Horrez gain, hilzorian egon eta berpiztu diren batzuek izan dituzten bizipenak jaso ditugu bigarren erreportajean. Zer azalpen ematen die neurozientziak esperientzia horiei?

Elhuyar aldizkaria dagoeneko salgai dago, liburu-denda nagusietan eta www.elhuyar.org webgunean.


Ikusi gehiago
2012/03/01
"Zientzia eta teknologia gazteen begietan" mintegia martxoaren 30ean
Euskal Herriko gazteek zientziaren eta teknologiaren gainean duten pertzepzioaren azterketa-lanaren emaitzak aurkezteko eta horren gaineko hausnarketa egiteko mintegia egingo dugu.
Horrez gain, zientzia gazteengana hurbiltzeko bertako eta kanpoko esperientziak ezagutuko ditugu.
Mintegia martxoaren 30ean izango da Donostiako San Telmo museoan.
Ikusi gehiago
2011/11/17
Elhuyar Fundazioak STIMULA hezkuntzako ikerketa-proiektu europarra koordinatuko du
lhuyar Fundazioak Europako Batasunak finantzatutako STIMULA Stimulating Science And Technology Competences Through Innovative Means For Teaching And Learning (Zientzia eta Teknologiako gaitasunak estimulatzen hezkuntza-baliabide berritzaileen bidez) ikerketa-proiektua koordinatuko du. Bi urte iraungo du proiektuak, eta helburua da 12-18 urteko gazteak zientzia- eta teknologia-gaietan motibatzea. STIMULA proiektuan, Elhuyar Fundazioaz gain, honako erakunde hauek arituko dira elkarlanean, eratu duten partzuergoan: Zaragozako Unibertsitatea (Espainia); St. Mary’s University College Belfast (Ipar Irlanda/Erresuma Batua); Steinbeis ikerketa-zentroa eta Phaenovum elkartea (Alemania) eta National College Nicolae Titulescu ikastetxea (Errumania).
Ikusi gehiago

Nabarmenduak

  • spacer CAF-Elhuyar sariak, urtarrilaren 27 arte
  • spacer Zientzia Live: Zientzia-emanaldiak zuzenean zure eskolan!
  • spacer Egin zaitez Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariko harpide!
Itzuli orriaren hasierara

Nabigazioa

Menu nagusia

  • Albisteak
Itzuli orriaren hasierara
spacer

Katalogoa spacer

spacer
Teknologiaren gailurrean IX. Teknopolis (2008)
11,40€Erosi
spacer
Sendabide ala iruzurbide. Medikuntza alternatiboa proban
14,25€Erosi
Itzuli orriaren hasierara

Elhuyar sarean

Itzuli orriaren hasierara

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra | Web-mapa

webmaster@elhuyar.com

Diseinua: Blanco

Itzuli orriaren hasierara Itzuli orriaren hasierara
gipoco.com is neither affiliated with the authors of this page nor responsible for its contents. This is a safe-cache copy of the original web site.