Gipuzkoako Foru Aldundia

Udalekuak 2012

UDALEKUAK

>> AURKEZPENA

spacer

Udalekuak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien artean antolatzen den udaleku programa bat da; hiru lurraldeetako 7 eta 13 urte bitarteko umeei zuzenduta dago eta jarduera ludiko hezigarrietan parte hartu ahal izango dute.

Bertan parte hartzen duten umeei jolaserako, dibertsiorako eta bizikidetasunerako leku bat eskaini nahi zaie, beren gozamenerako eta autonomia pertsonala finkatzeko.

Bi hizkuntza-ereduen artean aukera egin daiteke:

Euskara: parte hartzaileek beren taldekide zein begiraleekin euskaraz jarduteko gai izan behar dute. Guraso edo tutoreek erabakita euskara izango da parte hartzaileek nahitaez erabili beharko duten hizkuntza.

Elebiduna: umeek euskara nahiz gaztelania erabili ahal izango dute.

Hizkuntza-eredua aukeratzerakoan umearen errealitatearekin bat datorrena hartzea gomendatzen dugu, gaizki egindako hautaketak, aisiarako eta gozamenerako izan behar duten egunak esperientzia txar bihurtzea eragin dezakeelako.

Plaza guztien %5a hezkuntza premia bereziak dituzten pertsonentzako erreserbaturik dago.



© Gazteria Zuzendaritza Nagusia

  • Kontaktua
  • Lege Oharra
  • Irisgarritasuna
GNet | gipuzkoa.net
gipoco.com is neither affiliated with the authors of this page nor responsible for its contents. This is a safe-cache copy of the original web site.