spacer

Gaztegune

Ongi etorri Gaztegunera!

spacer

GAZTEGUNE-Gazteentzako Baliabideen Zentroa-Gipuzkoako Foru Aldundiak gipuzkoar gazteen eskura jartzen duen ekipamendu bat da, eta helburu hauek ditu: batetik, gazteek leku bat edukitzea interesgarri gertatzen zaizkien jarduerak aurrera eraman ditzaten, eta, bestetik, gazteei informazio, dokumentazio eta aholkularitza zerbitzuak eskaintzea.

Horregatik, GAZTEGUNEan bertan daude beste hauek ere: Gazteen Informazio eta Dokumentazioko Gipuzkoako Lurralde Zentroa, Gazte Elkartegintzarako Baliabideen Zentroa -CRAJ! -, eta Ordenagailu Gela GAZTEKLIK!.

1999an inauguratu zen, eta Donostian dago, Anoeta 28an, Txuri Urdin Izotz Jauregiaren eraikinean. Orri honetan eskuragarri izango duzu GAZTEGUNEan aurrera eramaten diren zerbitzu eta jarduerei buruzko informazioa.

EZAGUTU EZAZU ETA IKUSIKO DUZU ZENBAT GAUZA ESKAINTZEN DIZKIZUN!

spacer
spacer
gipoco.com is neither affiliated with the authors of this page nor responsible for its contents. This is a safe-cache copy of the original web site.