« Aurreko edizioak
Pintxos&Blogs XXIX

Umorea

Noiz: 2012ko otsailak 27
Non: San Telmo Museoa

Pixkanaka negu gogor eta triste hau agurtzen joateko, Umorea protagonista izango duen Pintxos&Blogs edizio berri bar proposatzen dizuegu. Oraingoan hitzordua ostiral honetan, martxoak 2, izango da Donostiako San Telmo Museoan. Leku paregabe honetan Bokadok prestatutako menua dastatzeko aukera izango dugu, Campo Viejo Ardotegiko gure lagunen ardoekin lagunduta.

Solasaldi atsegin honetan Euskal Umorearen inguruko zalantza sakon batzuk argitzen saiatuko gara.  Egia al da Euskal Umorea existitzen dela? Zein puntutaraino dira errealak barre eginarazten ditugun euskal estereotipoak? Herrialde honetan umore saioek erakusten duten bezain gutxi ligatzen ahal da? Egia ahal da euskaldunek gure inguruko edozein errealitaterekin egiten ditugula txisteak?Euskal Umorearen inguruko galdera hauei eta gehiagori erantzuteko Pintxos&Blogs edizio honetan lehen mailako gonbidatuak ditugu:

  • Oscar Terol (@OscarTerol) gaur egungo euskal umoregile garrantzitsuenetako bat da. Aktorea, gidoilaria, idazlea eta zutabegilea, Oscar hainbat arlotan aritzen den pertsona da. Gaur egun, beste leku askoren artean ETB2-ko ¡Al Rescate! saioan edo liburu dendetan salgai dagoen El vasco que no comía demasiado bere azken liburuan aurkitu dezakegu.

Afaltzeko  menua Bokadoren eskutik izango da, eta ardoak Campo Viejo ardotegiarenak izango dira.

San Telmo Museoaren edukiera 45 pertsonakoa da.

[GARRANTZITSUA] Norbaitek  intolerantzia edo alergiaren bat baldin  badu guri jakinaraztea menua aldatu ahal izateko.

Edozein zalantzetarako, jarri harremanetan Xabier de la Mazarekin (xdelamaza@delifunart.com).

"Umorea" edukinera "permalink"a



Komentarioa utzi

Click here to cancel reply.

  • Argitaratu.:
  • Facebooken
  • Twitteren
  • Menéamen

Honen inguruko edizio gehiago: umorea

spacer

spacer

Mapa handitu

View in Black
Zure argazkiak Flick-en karruselera gehitzeko, hauei honako etiketa jarri: