spacer

Kutxa Kultur Musika 2012

2012/03/04 — Berriak, Musika

Kutxa Kultur Musika ez da lehiaketa izango. Ez da irabazlerik izango. Gipuzkoan sortzen ari den musika izango da garailea. Erakustoki bat izango da, eta 10 talde aukeratuko ditugu, Kutxak parte hartzen duen uda kulturaleko ekimen erraldoietako sei eszenatoki handietan parte har dezaten.

spacer

Kontzertu eskaintza andana, geure lurraldean barna. Kalitatea. Sormena. Lilurabidea. Jende gaztea. Eta musika. — Irakurri gehiago

Kutxa Kultur Moda 2012

2012/03/04 — Berriak, Moda

Kutxa Kultur Moda 2010ean finkatu zen Gipuzkoako diseinatzaile berrien erreferentziazko plataforma gisa. Kutxa Kultur Modak diseinatzaile gazteen topagunea eratu du. Bertan, jendeari euren bildumak erakutsi ahal izan dizkiote, modeloen ibilbideen eta erakusmahaien bitartez; zehazki, urriko asteburu batean, Donostian.

Diseinatzaile berrien azoka honen parte-hartzaileen kopurua eta izandako onarpena handituz eta handituz joan da bi edizioetan. Eta horren lekuko dugu Kutxa Kultur Modaren hirugarren edizioa ere egingo dela. Diseinatzaile gazteen hirugarren azoka hau, beraz, urriko asteburu batean egingo da, Donostian. Hona hemen bi helburu nagusiak: batetik, kalitatezko erakusketa sortzea; eta bestetik, diseinatzaile berriei ikusle kopuru handiarekin harremanetan jartzeko aukera ematea. — Irakurri gehiago

Kutxa Kultur Komikia 2012

2012/03/04 — Berriak, Komikia

KUTXA KULTURek, 2011. urtean, Kutxa Kultur Komikia lehiaketaren lehenengo deialdia egin zuen Gipuzkoan. Eta jasotako lanen kalitatea ikusita, eta jendearen oniritzia aintzat hartuta. II. Kutxa Kultur Komikirako deialdia egin du.

spacer

Kutxa Kultur 2012k, beraz, II. Kutxa Kultur Komikia lehiaketarako deialdia egingo du. Ekimen honen helburua, hain zuzen, marrazkilari gazteak ezagutaraztea da, eta parte-hartzaile guztientzat sormenean oinarritutako erronka bat aurkeztea. — Irakurri gehiago

Kutxa Kultur Expresso 2012

2012/03/03 — Berriak, Expresso

Kutxa Kulturrek berriro antolatuko du Kultur Expresso film laburren hirugarren lehiaketa. Kultur Expresso Lehiaketaren xedea, beraz, 48 orduan film labur bat grabatzea da.

Zeinahi formatutan grabatu ahal izango dira film laburrak, baina guztiek ere aurkezteko finkatutako formatuak bete beharko dituzte. Gainera, gai jakin bati buruzkoak izan beharko dute, eta derrigorrean izan beharko dute txertatua aipatzen zaien objektu bat. Bi baldintza horiek sekretuak dira, eta grabaketa hasteko unean jakinaraziko zaizkie parte-hartzaileei. — Irakurri gehiago

Kutxa Kultur Festibala

2012/03/02 — Berriak, Festibala

Parte hartzeko eta izena emateko orriak

Azken bidalketak

Artxiboa

Jarraitu gaitzazu…

gipoco.com is neither affiliated with the authors of this page nor responsible for its contents. This is a safe-cache copy of the original web site.