Agenda

Euskarari gorazarre Madrilen

[ 03/13/2012 a 03/15/2012. ] Etxepare Euskal Institutua, Euskaltzaindia eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak Madrilen martxoaren 13tik 15era bitartean egingo diren EUSKARARI GORAZARRE / EL EUSKERA, UNA LENGUA CON FUTURO jardunaldiak antolatu dituzte. Jardueren helburua Madrilen euskarari gorazarre egitea da, azken urteotan euskalgintzan eman diren aurrerapausoak nabarmenduz, etorkizun handiko hizkuntza dela erakutsiz eta hizkuntzalaritzan eta literaturan goi-mailako emaitzak ematen ari dela [...]

Euskaldunak Iberiar Astean

[ 03/12/2012 a 03/16/2012. ] Kirmen Uribe eta Mikel Urdangarinez gain, euskaldun gehiago ere hartuko ditu Liverpooleko Unibertsitateak antolatutako Iberiar Asteak. Martxoaren 14an,Pariseko euskal irakurlea den Argitxu Camusek “Euskal identitatea eta kultura Frantzian” hitzaldia emango du. Ostegunean, arratsaldeko ordu bietan, Xabier Payak “Bertsolaritza edo nola sortu poema bat 20 segundotan” hitzaldi-ikuskizuna eskainiko du Liverpoolen ere. Azkenik, ostiralean, Mello Mello aretoan, Zea Mays euskal [...]

Nerea Arrutiren hitzaldia Birminghamen

[ 03/14/2012; 15:00 a 16:30. ] Martxoaren 14an, Aberdeeneko Unibertsitateko irakaslea den Nerea Arrutik urtero Larry Trask euskaltzainaren omenez antolatzen den Professor Robert Lawrence Trask hitzaldia emango du arratsaldeko hiruretan Birminghamgo Unibertsitatean. Hitzaldiaren gaia honakoa izango da: “Bizitzen kontaketa: Autofikzioa eta beste zenbait gezur euskal literaturan”

“Urriko Poema” Birmingham eta Liverpoolen

[ 03/12/2012 19:00 a 03/13/2012 19:00. ] Kirmen Uribe idazlea eta Mikel Urdangarin musikaria Birminghamen eta Liverpoolen izango dira martxoaren 12an eta 13an, hurrenez hurren, hiriotako unibertsitateek eta Etxepare Euskal Institutuak antolatutako bi ekitalditan.

“Gartxot” eta “Zeinek gehiago iraun”, Instituto Cervantesen eskutik

Instituto Cervantesek Juanjo Elordi eta Asisko Urmenetaren Gartxot filma programatu zuen otsailean, euskaraz, “Cine en el espacio ibérico de las lenguas” zikloaren baitan. Laburmetraien atalean ere izan zen euskaraz egindako produkziorik: Gregorio Muroren Zeinek gehiago iraun, hain zuzen ere.

Agerre Teatroa Argentina eta Txilen

Maite Agirrek zuzentzen duen Agerre Teatro antzerki konpainiak Argentinan eta Txilen eman dio hasera urteari,  Zu ere On Kixote? antzerki lana aurkeztuz. Bertan jasotako arrakastaren ondotik beste jaialdi eta ekitaldietara eramaten ari dira orain azken lana duten hau, Maite Agirrek dioen modura, “hiriak eta hiritarrak antzerkiaren bidez dinamizatzeko modua baita”.
 

Itziar Barrioren lanak NYn ikusgai

[ 01/28/2012 a 02/18/2012. ] Itziar Barrio artista bilbotarra New Yorkeko Galerie Thomas Henry Ross Art Contemporainek antolatutako All work and no play makes Thomas a dull boy” talde-erakusketan parte hartzen ari da.  Jean-Michel Rossek egin ditu  komisario lanak egitasmo honetan. Barrioren lanak Radiator Gallery, sorkuntzarako abangoardiako gune zabaldu berrian otsailaren 18ra arte izango dira ikusgai; gainera, berak egindako bideo-lan bat emango dute gaur Residency [...]

Xumai Murua, Montrealen bertsotan

[ 12/03/2011 a 12/11/2011. ] Euskararen Nazioarteko eguna dela eta, Montrealgo (Kanada) Euskal Etxeak bertsolaritzari buruzko astea antolatu zuen iragan abenduan. Xumai Murua bertsolariak bertan izateko aukera izan zuen, Etxepare Euskal Institutuari esker.  Bertsotan aritzeaz gain, bertso-eskolak eta hitzaldi bat ere eman zituen, Montrealdik esan diguten modura “giro goxo-goxan” eta zenbaitetan bertso eta kopla kantuan bukatu arte.

Ruper Ordorika Alemanian

[ 02/11/2012; 19:30 a 21:30. 02/13/2012; 19:30 a 21:30. ] Ruper Ordorikak  Hodeien azpian bere azken lana zuzenean eskainiko du otsailaren 11ean Berlingo Mediengalerie aretoan (Duddenstrasse, 10) 19:30etan, Deutsch-Baskische Kulturvereinek antolatutako emanaldian. Otsailaren 13an, aldiz,  sasoi ezberdinetako kantuak eskainiko ditu Konstanzeko Antzokiko Werkstatt gunean, 19:30etan baita ere, Konstanzeko Unibertsitateak antolatutako kontzertuan.  Bi ekitaldi hauek Etxepare Euskal Institutuaren laguntza jaso dute.

Jabier Muguruzaren “Bikote bat”, Madrilen

[ 01/20/2012; 21:30 a 23:30. ] Datorren ostiralean, hilaren 20ean, ”Bikote bat” aurkeztuko du Jabier Muguruzak Madrilgo “Libertad 8″ aretoan, 21.30etatik aurrera.  Bezperan, berriz, ”Los conciertos de Radio 3″ saioan parte hartuko du, “La 2″ telebista katerako.
Gainera, otsailaren 25ean Bartzelonan ere joko du, eta 26an El Vendrell herrian (Tarragona).

Albisteak

AT! ikuskizuna gaur Madrilen!

Madril, 2012-03-16. Etxepare Euskal Institutuak bere burua aurkeztuko du gaur  Madrilen, Institutuak berak ekoiztutako AT! ikuskizunaren bitartez. AT! talde-lanean egindako sorkuntza da, Fernando Bernuesek zuzentzen duena, eta erakundearen filosofiarekin bat egiten duena: elkarlanerako bide berriak sortzea, euskal egileen indarra erakusteko asmoz. 20:30 eskainiko da, Círculo de Bellas Artesen.

spacer

Erakundeetako ordezkariak eta euskal sortzaileak gaur goizean Madrilen

(more…)

Euskarari omenaldia Madrilen

Gaur, martxoaren 14an, “Euskarari gorazarre / El euskera, una lengua con futuro” jardunaldien barruan, euskara omentzeko ekitaldi instituzionala egin da Espainiako Errege Akademian.

spacer

(more…)

Kirmen Uribe eta Mikel Urdangarinen ‘Urriko Poema-October Poem’ Ingalaterran

Idazlea eta musikaria Birminghamen eta Liverpoolen izango dira martxoaren 12an eta 13an, hurrenez hurren, hiriotako unibertsitateek eta Etxepare Euskal Institutuak antolatutako bi ekitalditan. Liverpooleko emanaldia datorren astean Argitxu Camusek emango duen mintegia, Xabier Payaren hitzaldi-ikuskizuna eta Zea Mays taldearen kontzertu bat ere hartuko dituen Iberiar Astearen baitan kokatzen da.

spacer

Kirmen Uribe eta Mikel Urdangarin

(more…)

Kultura, komunikazioa eta garapenaz Bilbon

Etxepare Euskal Institutuko zuzendari Aizpea Goenagak gaur amaituko den Komunikazioa, Kultura eta Garapenerako Nazioarteko 3. Topaketan parte hartu du. Hausnarketarako topagune honetan Gizakia izatea egitasmoko parteideek esperientzia ezberdinak eman dizkiote elkarri. Aztergai izan dituzten gai nagusiak, honakoak izan dira:  jakintzaren eta garapenaren oinarri den kultura eta komunikazioa, kultur ezberdinak aberasteko tresna den aldetik.

(more…)

Kaliforniar herri-kirol arrakastatsuak

Euskal herri-kirolak zer diren ederki ikasteko aukera izan zuten joan den astean University of California Santa Barbaran. Diana Palenzuela Etxepare Euskal Institutuak bertan duen irakurlearen ardurapean eta Arkaitz Moreno EHU-UPVko irakaslearen laguntzaz, alderdi teorikoa eta praktikoa landu zituzten. 50 ikasle bildu zituzten, izerdi patsetan,  ”oso nekagarria eta izugarri arrakastasua” izan zen ekimenean.   

spacer

Kaliforniako ikasleak, bero-bero

(more…)

Gehiago irakurri
 
 
gipoco.com is neither affiliated with the authors of this page nor responsible for its contents. This is a safe-cache copy of the original web site.