GPS eta Google Earth, ingurunea modu berrian ikertzeko tresnak

Naturgaiak eginiko ikasmateriala, animazio eta jardueraz osatua, DBH eta Batxilergoko ikasleei zuzendua dago.

spacer

Gero eta ohikoagoa da GPSa erabiltzea leku batetik bestera mugitzeko, eta mundua hobeto ezagutzeko Google Earthera jotzen dugu.  Ezagutzen al dituzu tresna hauek eskaintzen dituzten aplikazio didaktikoak? Museoak barrutik ikusi nahi badituzu, distantziak neurtu, irudi historikoak ikusi, munduan zehar bidaiatu, ingurunea aztertzeko lan txikiak egin, eta abar, ikas ezazu baliabide hauek erabiltzen.

Lotura:  GPS eta Google Earth, ingurunea modu berrian ikertzeko tresnak.

Idatzita Formakuntza, Orokorra, Berriak | Iruzkin 1

Bidebieta auzoaren ikerketa

spacer

Egileak: Bidebieta Institutuko batxilergoko 1go mailako ikasleak. Mundu Garaikiderako Zientzien arloan.

Data: 2009-2010 ikasturtean.Prozedura: Ikasleak, Donostiako Bidebieta auzoan barrena ibili dira, eta ingurumenarekin loturik dauden egoera positiboak, nahiz negatiboak identifikatzu eta GPSarekin markatu dituzte, gainera, puntu bakoitzean argazkiak atera dituzte . Lan honen helburua auzoaren egoeraren azterketa bat egitea da, argiztapena, landaredia, zabor bilketa, garraioa… egokiak diren ala ez. Zalantzarik gabe, aurkitu duten arazo handiena, gaizki aparkatutako ibilgailuak izan dira.

Ikerketa lana

  • Wikiloc-en bidez ikusteko sakatu hemen.
  • Google Earth-en bidez ikuzteko sakatu hemen.

Idatzita Orokorra, 2009/10 kurtsoa | Ez dago iruzkinik

Altxorraren bila Google Earth-en

Berde-berdea ingurumen proiektuak egindako lehenengo lehiaketan munduko itsasontzirik luzeenaren bila ibili ginen, orain, badugu erronka berri bat. Martxan jarri den bigarren lehiaketak gure planetako zoko interesgarrriak deskubritu eta ikertzea proposatzen digu, Google Earth-en burututako bidaia birtual bati esker.

spacer

“Altxorraren bila” izena du lehiaketak, eta maiatzaren bukaerara arte, ezagutzea merezi duten munduko zenbait lekutara bidaiatzeko aukera eskainiko digu, bisitaleku bakoitzean aurkituko ditugun pistei jarraituz, eta egiten zaizkigun galderei erantzunez.

Leer el resto de la entrada »

Idatzita Orokorra, Berriak | Ez dago iruzkinik

Ikastaroa: GPSaren ezagutza eta erabilera

Ikasleak motibatzen lagunduko dizun tresna bat menperatzen ikasi nahi? spacer Naturgaiak 30 orduko online ikastaro bat eskaintzen du. Bertan, GPS teknologiaren oinarriak eta GPS esku hargailuaren erabilpena ezagutu, eta beharrezko diren zenbait programa eta aplikazio erabiltzen ikasiko dugu: TrackMaker, MapSource, Wikiloc, OziExplorer (oinarrizkoena). Guzti hau era grafiko eta errazean, azalpen bideoen erabilpenari esker. Gainera, ibilaldiak, hezkuntza-materialak eta abar prestatuko ditugu. Ikastaroa 2009ko Azaroaren 30ean hasiko da eta 80 €ko kostua izango du.
Informazio gehiago eta izen ematea: GPSaren ezagutza eta erabilera

Idatzita Formakuntza | Ez dago iruzkinik


gipoco.com is neither affiliated with the authors of this page nor responsible for its contents. This is a safe-cache copy of the original web site.