EHNE Bizkaia

    spacer spacer
spacer
spacer
spacer

Greba eskubidearen alde

2012/03/20
spacer spacer spacer

ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, HIRU eta EHNE sindikatuok, greba baten atarian, lan sindikalaren eta greba eskubidearen urraketa eta kriminalizazioa salatu ditugu. 

spacer

2011ko urtarrilaren 27ko greba orokorrean Gernika-Lumon pikete informatibo lanetan zirela lanuztea egin ez zuen langile bati bultzakada bat emateagatik, 72 urteko kartzela zigorra eta 108.000 euroko isuna eskatu du Fiskaltzak hemezortzi lagunen aurka,  Bilbon ELA, LAB, EILAS, EHNE, ESK eta Hiru sindikatuek jakinarazi dugunez.

Ertzaintzak identifikatu zituen lagun haiek denak, eta Fiskaltzak orain egin du eskaera, hurrengo greba orokorrerako astebete falta denean. "Beldurra sartzeko" egin du hori orain, sindikatuek diotenez. Tartean, Bizkaiko EHNEko idazkari nagusi dan Ainhoa Iturbe Ajangizeko baserritarra.

Bakoitzeko zigor eskaera hiru urte eta bederatzi hilabeteko kartzela eta 6.000 eurokoa da.

Horrelako kasuekin-eta sindikalismoa "kriminalizatzeko etengabeko prozesua" dagoela salatu dute ELA, LAB, EILAS, EHNE, ESK eta Hiru sindikatuek. "Boterean daudenei ahaztu egiten zaie greba egitea eskubide bat dela, lan duina, osasungintza, hezkuntza eta etxea izatea diren moduan. 2009tik egin ditugun greba orokorren deialdietan izandako balorazio guztietan bi gauza azpimarratu dira: lortutako mobilizazio eta atxikimendu maila, eta greba egunetan izandako istilu falta. Irekitako prozesu judizial honekin bestelako modelo ekonomikoa aldarrikatzen dugunon kriminalizazioa bilatzen da".

Joan den urteko urtarrileko greba Espainiako Gobernuaren pentsio erreformaren aurkakoa izan zen. Datorren martxoaren 29koa lan erreformaren kontrakoa izango da.

 

Baserri Bizia Instan a retirar la "criminalización" con cárcel y multa de un piquete informativo

Elkartasuna adierazteko, datorren martxoaren 23an, ostirala, arrastiko 19:00etan Gernikan kontzentrazioa.

Lan sindikalaren kriminalizazioaren kontra

spacer

 

Gure lurra, gure etorkizuna dokumentala

2012/03/14
spacer spacer spacer

Gure lurra, gure etorkizuna dokumentalar Bizilur y EHNE Bizkaia
ekoiztutako ikusentzunezkoa eskainiko dogu datozen asteotan Euskal Herrian zehar.

 

spacer

Martxoaren 20an (asteartea) Baionan.
Martxoaren 21ean (asteazkena) Donostiako Doka kafe antzokian 19:30etan.
Martxoaren 23an (ostirala) Ainitzen Mongolesen Euskal Herriko Laborantza Ganbararen egoitza nagusian, gaueko 21:00etan.
Martxoaren 28an (asteazkena) Bilboko Sarrikoko fakultatean (EHU)19:00etan.
Martxoaren 30ean (ostirala) Gasteizko Aldabe kultur etxean.

 

Baserri Bizia - zaindu maite duzun hori

2012/03/09
spacer spacer spacer

Elikadura burujabetza lantzen

 

 

Ostiral honetan, martxoak 9, iluntzeko 19:30etatik aurrera Baserri Bizia proiektu komunikatiboaren jendaurreko aurkezpena eta gurekin auzolanean dauden hainbat proiekturen aipamen berezia Zornotzako Uxarte sagardotegian.

spacer

 

Emakumea eta elikadura burujabetza

2012/03/07
spacer spacer spacer

Munduko emakume nekazarien gaineko gogoeta.

 

spacer

Munduko elikagaien erdia baino gehiago emakumeek landu arren, goseteak emakumeengan duen eragina handiagoa da

Egungo nekazaritza eredu industrialak, ingurugiroa kaltetzeaz gain, dibertsitatearekin amaitu eta gainera munduan nekazaritzaren ari diren emakumeen eskubideen kontra ere egiten du. Munduan emakume nekazariak nagusi diren arren, beraien eskubide eta aukerak urriak dira. Munduko goseak ere, ume eta emakumeei eragiten die gehien, gainera.

Esther Vivas aktibista eta ikerlari katalanari telebistan egindako elkarrizketa interesgarrai.

 

Baserri Bizia Aldizkaria

spacer

BaserriBizia.info

  • Manifestación el 24 de marzo desde Zalla a Gúeñes ante la lamentable situación socoeconómica de Encartaciones
  • Manifestación por el derecho a respirar un aire limpio en Encartaciones
  • Elikadura burujabetzari buruzko kezka eta eztabaida Euskal Herrian zabaltzen
  • El racismo y la discriminación, centro de los conflictos mundiales
spacer Martxoa 2012 spacer
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4
5 6 7
gipoco.com is neither affiliated with the authors of this page nor responsible for its contents. This is a safe-cache copy of the original web site.