Greba orokorra Euskal Herrian

2012/02/16 | Author: Pikete Informatiboa

Egoera jasanezina da.
Gobernuak eta enpresariak langileak gero eta gehiago zapaltzen.
Murrizketak.
Lanaren, enpleguaren aldeko politikarik ez da egiten.
Euskal Herrian ez daukagu erabakitzeko eskubiderik.
spacer
Erantzuna eman beharra dago: greba orokorra.
spacer

Elkarbanatu
Posted in Berriak, Komunikatuak | Leave a Comment

GO TB-ko irudiek gobernuek eta patronalek emandako datuak ezeztatzen dituzte

2011/01/28 | Author: grebaorokorra

Greba Orokor telebistan agertzen diren bideo eta irudiek erabat gezurtatzen dituzten gobernuek eta patronalek emandako datuak. Bideoak jendeak bidalitakoak dira, beraz ikuspegi herritar anitz batean oinarrituta daude. Ez, demostratu ezin diren datu faltsuetan. Hau herritarren ikuspegia da, filtrorik gabe, partzialtasun erradikala, bakoitzarena.

Watch live streaming video from grebaorokorra at livestream.com

WTF eta guzti telbistaren Google Ads publitzitatean
spacer

Elkarbanatu
Posted in Berriak, bideoak | 2 Comments

Greba Orokorra Euskal Herriko Mapan

2011/01/28 | Author: grebaorokorra

Iturria: Argia

Elkarbanatu
Posted in Berriak | Leave a Comment

Bilbo: goizeko laburpen txikia

2011/01/28 | Author: grebaorokorra

Arratsaldean berriro ere manifa jendetsua bildu zen Plaza eliptikotik udaletxeraino, eskualdeetako jendea falta zela nabari zen, baina ala ere jende piloa bildu zen erreformaren kontra.

Elkarbanatu
Posted in Berriak | 1 Comment

Manifestazio jendetsua Arrasaten

2011/01/27 | Author: grebaorokorra

Gaur arratsaldean Arrasaten deitutako manifestazioan 1.000 lagun inguru batu direla adierazi diote antolatzaileek Goienari. Era berean greba deialdiak Gipuzkoan izan du erantzunik zabalena eta Debagoienari dagokionez LAB eta ELA sindikatuetako ordezkariak pozik azaldu dira ibarrean geldialdia ia-ia %100ekoa” izan delako.

1.000 lagun inguru

Arrasaten ehunka eta ehunka lagunek bat egin dute Seber Altuben arratsaldeko manifestazioan. Ume, gazte zein heldu. Oñatitik bizikletan, kartel eta guzti, etorri denik ere izan da.

Adin ezberdinetako gizon-emakumak manifestazioa egin dute Arrasaten zehar “Errespetatu herritarron eskubideak. Nahikoa da! No al saqueo de las pensiones” zioen pankarta buru zutela.

Ibilbidean zehar manifestariek jarrian dituzuen lekoak oihukatu dituzte:

  • “Gaur greba eguna da!”
  • “No falta dinero, sobran ladrones!”
  • “EZ, EZ, EZ! Murrizketarik ez!”
  • “EZ, EZ, EZ! Erreformarik ez!”
  • “Borroka da bide bakarra!”
  • “¿Dónde están? No se ven, Comisiones y UGT!”

Antolatzaileen arabera, 1.000 lagun inguru batu dira manifestazioan. Bukaeran, komunikatua irakurri dute Arrasateko plazan ELA eta LABeko ordezkariek. Internazionala eta Eusko Gudariak abestuz bukatu da elkarretaratzea.

Elkarbanatu
Posted in Berriak, bideoak | 1 Comment

Greba orokorra Bermeon; balorazioa

2011/01/27 | Author: Greba orokorra

Estatu espainiarraren inposaketa nahiari tamainako erantzuna eman diogu gaurkoan.

Greba, aldaketa sozial eta politikorantz, gure herriak eman duen urrats sendoa izan da. Hau, guztion artean gauzatu dugu, horrela, aldaketa erreala eta egingarria dela erakusten digu lortutako indar metaketak.

Erreforma honen zuzeneko kaltetuak langile guztiok bagara ere, badaude zenbait sektore, bereziki kaltetuko dituena; emakumeak, gazteak, autonomoak, etorkinak eta pentsiodunak. Hau da, berez, egoera prekarioena bizi duten pertsonak.

Erreforma honekin aplikatuko diren neurrien artean, ondokoak daude:

  1. Erretiro adina 67 urtera arte luzatzea
  2. Kotizazio urteak luzatzea, 38- 40 urtera
  3. Pentsioaren oinarria kalkulatzeko urteak 15 urtetik 25era luzatzea
  4. Alarguntasun pentsioak, zein besteak %20 murriztea

Josu Erkorekaren PNV hau, erreforma honen erantzulea da, bere abstentzioak, PSOEri beharrezko gehiengoa ematen baitio espainiar parlamentuan. Herritarrak txirotzea, ez da herriaren alde lan egitea. Espainiar eredua indartzea, ez da euskal eredu propioa eraikitzea. Hori dela eta, argi izan beharko du PNVk bere politiken ondorioak ordaindu beharko dituela.

Pentsio sistema publikoarekin amaitu nahi dute, pribatuaren mesedetan. Bankak agintzen du eta Gasteiz, Irunea edo Madrileko instituzioek, PSOE, PNV eta UPN morroiek, bete.

Sistema publikoak superabita dauka, ez dago arriskuan. Kontua da, pribatuek negozioa handitu nahi dutela, berriro ere, bankak, gure dirua lapurtuz.

Lehenago emandako pausuei, atzoko erantzun bikaina gehitzen diogu. Gehiago ere emango ditugu langileon interesetan oinarritutako euskal estatua eraiki bidean.

Bermeoko Greba Lan Taldea

Elkarbanatu
Posted in Berriak, Komunikatuak | 1 Comment

Espainiako Gobernuak eta sindikatuek aurreakordioa lortu dute

2011/01/27 | Author: grebaorokorra

Espainiako Gobernuak eta CCOO eta UGT sindikatuek aurreakordioa lortu dute pentsioen erreformaren inguruan. Lan Ministerioak baieztatu duenez, 38,5 urte kotizatzen dituztenak 65 urterekin erretiratu ahal izango dute (lehen 35 kotizatu behar ziren). Gainontzekoek 67 urterekin erretiratu beharko dute.

Gobernuak eta sindikatuek goizean oraindik ebatzi gabe geratu diren hainbat atal negoziatzen jarraituko dute, “itun zabal baten barruan”: enplegu politika aktiboak, Lan Erreformaren arautegiaren garapena, negoziazio kolektiboa eta zientzia eta  politika energetikoa…

CCOOk esan du, batzuk antsietatea duten arren, akordioa oraindik ez dagoela guztiz itxita.

Elkarbanatu
Posted in Berriak | Leave a Comment

Jarraipena, sektoreka (zifra dantza II)

2011/01/27 | Author: grebaorokorra

Iturria: eitb.com

Hezkuntza

EILASek iragarri du % 60-65ekoa izan dela Euskadiko hezkuntza publikoan, eta % 80 eta % 95 artekoa hezkuntza pribatuan eta ikastoletan. EHUren hiru campusetan % 80koa zenbatu du.
Jaurlaritzak dio % 22koa izan dela sektore publikoan, eta % 12koa pribatuan.
Nafarroan, grebak hezkuntzan izan du eragin handiera, % 16ko jarraipenarekin.

Osasuna

Julian Perez Osakidetzako zuzendari nagusiak jakinarazi duenez, goizeko txandan jarraipena % 7,33koa izan da, hau da, 17.724 langiletik, 1.278k egin dute greba.

Lurraldeka, parte-hartze handiena Gipuzkoan dute, langileen % 9,8k egin baitute bat deialdiarekin. Bizkaian % 6,34 izan dira, eta Araban % 5,82.
Perezek azaldu du ospitale handienetan ez dela aparteko gertakizunik izan. Txagorritxun (Gasteiz) lau ebakuntza atzeratu egin behar izan dituzte, besterik ez.
Gurutzetan (Bizkaia) eta Donostiako Ospitalean kontsulta eta errehabilitazio zita batzuk ere atzeratu dituzte.
Nafarroan, berriz, % 2,88k egin du greba. Lan Osasunerako Erakundean jarraipena nabarmen handiagoa izan da: % 18,94.

Administrazioa

% 21eko jarraipena Eusko Jaurlaritzan, Gasteizko Gobernuaren beraren arabera.
% 3,84koa Estatuko Administrazioan (% 6,09 Gipuzkoan, % 4,14 Araban eta % 2,48 Bizkaian), aipatu iturrien esanetan.
Nafarroako Administrazioan 1.750 langilek greba egin dute, hau da, guztien % 8,98.

Industria

LABen esanetan, Durangaldeko, Busturiako, Lea-Artibaiko, Goierriko eta Debako industria nagusiak itxita daude.
Itxita dauden konpainien artean honakoak aipatu ditu: CAF, Indar, Rodisa eta Estampaciones Metalicas Vizcaya.
Kooperatiben sektorean “jarraipen handia” dago, eta Fagor Ederlan, Orklu, Ampo eta Irizar “guztiz itxita” daude.
Eusko Jaurlaritzak % 21ekoa zenbatu du, orokorrean.

Garraioa

EuskoTrenek eta Euskotranek ohiko egunetako zerbitzuaren % 71,87 eman dute, enpresak berak emandako datuen arabera.
Metro Bilbaon, berriz, grebak % 13,75ko jarraipena izan du.

Beste batzuk

LABen arabera, Pasaiako portuan “jende gutxi” dago lanean.
EITBn langileen % 35ek egin dute bat grebarekin, Jaurlaritzaren ahotan.

Elkarbanatu
Posted in Berriak | Leave a Comment

Zifra dantza

2011/01/27 | Author: grebaorokorra

Greba guztietan gertatu ohi den legez, gaur ere zifra dantza dabil hedabideetan. Sindikatuentzako arrakastatsua izan da greba, patronalarentzat, aldiz, porrota.

Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera, %20ko jarraipena izan du grebak gutxi gorabehera, bai alor pribatuan eta baita publikoan ere. Enpresetan parte-hartzea % 13 eta % 30 artekoa izaten ari dela iragarri du. Halaber, industrian %21ekoa dela eta dendak “normal” ari direla gaineratu du.

Datu hori patronalak eman duena baino baxuagoa da.

Adegik, Gipuzkoako Enpresarien Elkarteak, grebaren jarraipena %27koa izan dela dio.

ELA eta LAB sindikatuek, bestalde, grebak jarraipen zabala izan duela nabarmendu dute.

Elkarbanatu
Posted in Berriak | 1 Comment

Grebaren eragina Gipuzkoan

2011/01/27 | Author: grebaorokorra

Sindikatuek jakinarazi dutenez, Gipuzkoako enpresa handienek eta erreferentzialenek greba egin dute, hala nola Goierrin eta Debako zonaldean. Oarsoaldean grebak jarraipen nabarmena izan du, ez hainbeste Bidasoaldean.

Kooperatibetan ere grebak jarraipen garrantzitsua izan duela nabarmendu dute sindikatuek. Hezkuntza publikoan %80an kokatu dute grebaren jarraipena eta ikastoletan, %90etik gora. Zerbitzuei dagokienez, Pasaiako portua erabat itxita egon da.

Donostiako Ospitaleko langileek, aldiz, zerbitzu minimoen “inposaketa” salatu dute. Kritikatu dutenez, zerbitzu minimo horiek “gehiegizkoak dira” eta horrek euren greba eskubidea urratu du.

Donostiako manifestazioari dagokionez, milaka pertsona bildu dira bertan. Azken urteetan egindako grebatako manifestaziorik jendetsuena izan dela diote.

Hainbat istilu izan dira egunean zehar. Piketeetan hainbat pertsona identifikatu dituzte hainbat herritan. Oiartzunen eta Pasaian, piketeek eragindako kalteak salatu ditu Ertzaintzak. Donostian, piketeetan zebilen pertsona bat inputatu dute “desobedientzia” egotzita, merkatari bati mehatxu egin dielakoan eta ertzainen lana oztopatu duelakoan.

Elkarbanatu
Posted in Berriak | Leave a Comment